Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

4-11-2012 Editoriala: Berrikuntzak

Bikaina izan da Txapelketetan lan egitea eta argitaratzea, bereziki komunitateak hain harrera ona izan duenean. Ea hori gainditzeko gai garen orain!

Dagoeneko adierazi dizuegun moduan Txapelketen hurrengo bertsioetan lan egiten ari gara, baina aspalditik itxaroten ari zareten proiektu batekin ere ari gara lanean: partiden puntuaketa zehaztuak. Bi horiek izango dira gure lehentasunak hurrengo asteetan.
Txapelketak argitara emandako editorialean esan nizuen bezala, gure ideia hurrengo hilabeteetan Txapelketen hurrengo bertsioa argitaratzea zen. Plana ez da aldatu, baina bertsio hori bi zatitan banatuko dugu ezaugarri batzuk lehenago eskaini ahal izateko. Ez duzue ezer horren aurka, ezta?


Txapelketen hurrengo bertsioa
Txapelketen hurrengo bertsioak - hots, 1.1 - honakoak izango ditu:

- 12 eta 16 taldeentzako ligak kanporaketekin
- 4, 8 eta 16 taldeentzako kanporaketak
- Garaikurrentzako apalategi desberdinak
- Kopako sortzaileak parte hartzaile guztien izenean ordaintzeko aukera
- Inongo txapelketetarako gonbidapenik jaso nahi ez baduzu, hori adierazteko aukera.

Gure helburua bertsio hori aste gutxi barru prest izatea da.

Hurrengo bertsioak, hots 1.2, honakoak izango ditu:

- Txapelketa irekiak (edozeinek eman dezake izena, gonbidapenik gabe)
- Txapelketa bat sortu eta horretan ez jokatzeko aukera edukitzea
- Gears-en bidez supporterrak ez direnek txapelketak sortzeko aukera izatea.
- Erabilgarritasunerako eta ikuspenerako hobekuntza txiki batzuk

Gure helburua bertsio hau (Europako) uda aurretik prest edukitzea da.

Gerora ere bertsio berriagoak plazaratuko ditugu, ez gara geldirik egongo. Jakinaren gainean egon zaitezten.

Partiden puntuaketa zehaztuak
Aspalditik pentsatuta dugun hobekuntza da partiden puntuaketak hobetzea, aspaldiegitik; ziur ni honi buruz hizketan gogoratzen nauzula. Niretzat oso lan kutuna, funtsezkoa da jokoaren esperientzan, horregatik asko p ozten nau dagoeneko hori aurrera eramateko lanean hasi garela adierazteak. Oraindik garapenaren hasieran gaude, baina lanak aurreratuz gero informazio gehiago (pantailazoak eta halakoak) elkarbanatuko dugu zuekin gure dev blog-ean.

Berrikuntza honek zuen partidetako kronikak interesgarriago bihurtuko ditu eta aztertzeko erakargarriagoa izango da. Zuen partidetako analisi hobeagoak egin ahalko dituzue, eta partiden motorea bera hobeto ulertuko duzue. Horrek partidako emaitza hobeto ulertzen (edo aitzakiak jartzen) lagunduko dizue.

Honakoa esan nahi du
Puntuaketak ikusteko lehenitsako modua partida guztiko bataz bestekoa izango da, gaur egun bezala (puntuaketak ikusteko modu desberdinago eta hobeagoa izango duen arren). Baina, honakoak ere ikus ahalko dituzu:


- Partidako momentu desberdinetako sektorekako puntuaketak (tarte ugaritan banatuta)
- Partidan zehar lortutako sektorekako puntuaketen grafikoak
- Jokalarien puntuaketak (izarrak) partidako momentu desberdinetan (tarte ugaritan banatuta)
- Partidan zehar lortutako jokalarien puntuaketen grafikoak
- Nabarmendutako ebentoak, ebento batek (aldaketa batek, kasu) zer nolako eragina izan duen ikusteko.

Momentu honetan ezin dizuet aurreratu zenbateroko puntuaketak erakutsiko ditugun, baina gutxienez 10 minuturoko informazioa emango dizuegu.

Izarrak horiak izango dira
Berrikuntzarekin izarren kolore desberdinak ezabatuko ditugu, eta izar guztiak horiak izango dira. Egia esan izarren kolore desberdinak ez dira inoiz izan jokalarien nekea adierazteko era aproposa, zaila izan da esan nahi zutena ulertzea - eta dagoeneko ez dago
kolore desberdinak erabiltzeko beharrik, grafikoak izango dituzuelako.

Puntuaketen plazaratzea
Noiz argitaratuko ditugu? Eman dezaketen erantzun onena honakoa da: plazaratzeko prest dagoela pentsatzen dugunean. Prozesu hasieran gaude oraindik eta jokoaren erroko gai bat dela uste dugu - alegia, benetan ondo egin nahi dugu. Ez dugu aldez aurretik argitaratu nahi, eta gero gustora ez geratu. Nahiago dugu hasieratik merezi duen zerbait egitea.
 
Server 071