Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-5-2013 Editoriala: Supporter berria

Hattrick Supporterrari buruzko berriekin gatoz oraingoan, Hattrickeko esperientzia nabarmen hobetuko duela pentsatzen dugun albiste batekin.

Hattrick Supporter hemendik aurrera hiru bertsio desberdinetan emango dela da berri nagusia! Bertsio txikiago eta merkeago bat egongo da, Silver; egungoa, Gold bertsioa, eta Platinium bertsioa, osatuena -hemendik hilabete gutxira bigarren talde bat sortzea ahalbidetuko duen harpidetzea!

Horrez gain, herrialdeen araberako prezioak jarriko ditugu, salneurrietan aldaketak ekarriko ditu horrek. Batzuentzat igoera ekarriko du horrek, baina herrialde gehienetan prezioak merketu egingo dira.
Aspaldi daramakigu 120 herrialde baino gehiagotan Supporter produktu bakarra eta prezio bera edukitzearekin, Supporterra eskuratu eta esperientzia hobeago bat eduki ahal dezakeen erabiltzaile kopurua mugatu egin dugula pentsatzen. Erabiltzaile guztiekin justuak izan nahi genuen prezio berbera ezarrita, baina denok dakizue herrialdeetako soldaten eta diru-iturrien desberdintasuna izugarria dela. Praktikan, herrialde batzuetan ez dira Supporterra eskuratzeko gai, eta horrek Hattricken hobeto pasatzea eragotzi die.

Hori dela eta, azken sei hilabeteetan Hattrick komunitatearekin ikerketa bat aurrera eraman dugu, kanpo agentzia baten laguntzarekin, etorkizuneko Supporterraren salneurria nolakoa izan behar zen zehazteko.

Silver, Gold eta Platinum – Supporter bertsio berriak!
Egungo Supporter paketea hiru bertsio desberdinetan zatitu dugu:

Supporter Silver: Bertsio txikiago eta merkeagoa, oinarrizko ezaugarriekin: komunitatea, taldeko profilak eta estatistikak.

Supporter Gold: Egungo Supporter bertsioa (nola ez, gaur egungo Supporterrek automatikoki bertsio hau eskuratuko dute).

Supporter Platinum: Behin betiko bertsioa, osoena, federazioetarako, beste taldeen supporter bihurtzeko eta abarretarako sarrera mugagabea eta bilaketa zuzen gehiago izateko aukera. Etorkizuneko Supporter ezaugarri berriak bozkatzeko aukera izango duzu. Azkenik, baina ez garrantzi gutxiagorekin, ofizialki bigarren talde bat izateko aukera eta mailaz maila talde berri batekin igotzeko aukera! Bi ezaugarri horiei buruzko informazio gehiago behean.

Supporter bertsioei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu erkaketa taulan.

Herrialdekako salneurri indibidualak
Supporter bertsio berriez gain, herrialde bakoitzerako prezio desberdinak ezarri ditugu, beste edozein merkatuko negozio global batean izaten den moduan. Hala, azken bi urtetan gertatu ez den moduan, hainbat herrialdetan prezioak igoko ditugu. Baina herrialde gehienetan prezioak jaitsiko ditugu!

Prezio berriak gaurtik aurrera dira baliagarri.

Bigarren taldea
Aurretik aipatu dugun eran, Supporter Platinumeko harpidedunek bigarren talde bat izateko eskubidea izango dute ezaugarri hori erabilgarri jartzen dugunean (oraindik guztiz amaitu gabe dugu). Bigarren talde bat (edo klub bat, hobe esanda) sortzea zure kontura beste talde bat gehituko dugula esan nahi du. Bi taldeak aparte eramateko aukera emango dizu; talde bakoitzak bere jokalariak, finantzak eta harrobiko jokalariak izano ditu. Baina biak kontu beretik eramango dituzu. Erabiltzaile bera bi talde kudeatzen, alegia.

Bi taldeen artean ezingo duzu inongo salerosketarik egin eta gure asmoa bigarren taldea nahi duzun herrialdean hastea izango da, zure egungo herrialdean edo nahiago duzun horretan. Bi taldeak herrialde berean edukiz gero, ezingo dute multzo berean lehiatu.

Bigarren taldea edukitzeko aukera hurrengo denboraldi hasieran ezarriko dugu (maiatza erdira aldera). Argitaratu aurretik horren inguruko informazio gehiago emango dizugu.

Supporter ezaugarri berriak bozkatu
Platinum bertsioan etorkizuneko Supporter ezaugarri berriak bozkatzeko aukera izango duzu - Supporterraren garapenean eragin zuzena eginik. Urtean behin, gutxienez, Supporter ezaugarri berriak izan daitezkenen zerrenda bat jarriko dugu, hortik aukeratu ahal izan dezazun -zerrendako ezaugarri batzuk komunitateak aspaldi eskatutakoak izango dira. eta botu gehien jasotzen dituen Supporter ezaugarria ezarriko dugu!

Amaitzeko
Orokorrean aldaketa hauek erabiltzaileen Hattrick esperientzia hobetuko duela uste dugu, are hobeago pasatzeko aukera emanez eta jokoa eta komunitatea garatzen lagunduko duela uste dugu. Biei lagunduko die, bai jokalariei baita Hattricki berari ere, jokoaren bihotzaren garatzen jarraitzeko aukera emango baitigu, gure erabiltzaileei esperientzia bikaina eskaintzen jarrai dezagun!

Zuek ere ederki pasako duzuela espero dugu!
 
Server 071