Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

4-22-2013 Editoriala: XX. Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketa

XX. Munduko Txapelketa eta XX. U20 txapelketa antolatzeko lehiaketaren zazpigarren edizioa hasi da jada. Irabazleak gogokoen duena aukeratuko du.

Munduko Txapelketa antolatu nahi duzuen herrialdeok - mugiarazi zeuon komunitateak eta egin ezazue bideo bat zuen herrialdeak Munduko Txapelketa zergatik antolatu beharko lukeen jakinarazteko.
Nork?
Herrialde bakoitzetik hautagai bakarra onartuko dugu. Hautagaitza bakarra sartu dela ziurtatzeko zure herrialdeko foroan aurkeztu beharko duzu. Kontuan eduki zure herrialdeak iraganean Munduko Txapelketaren bat antolatu bazuen, horrek hautagaitzaren kontra egin dezakeela. Azken irabazle Novegiak eta Israelek, eta finalista izandako Finlandiak eta Montenegrok ezingo dute lehiaketan parte hartu.

Noiz?
Lehiaketa gaur hasiko da, eta asteartea maiatzaren 7ra arte, 23:59 HT-Ordua, iraungo du. Bozketa astelehena maiatzaren 13an irekiko da, osteguna maiatzaren 16ra arte, eta garailea ondoren jakinaraziko dugu.

Nola?
Kontaktu ofizialeko pertsonak herrialde horretakoa izan beharko du Hattricken, eta honakoa bidali behar digu:

- zure bideoaren esteka bat, YouTubera igoa, gerora Hattricken YouTubeko Kate ofizialera igoko duguna.

- Zure herrialdeko foruko hari ofizialaren esteka, zure hautagaitza ofiziala dela baieztatzeko.

- Selekzio Nazionalen Administrazioarekin (SNA) kontaktuan jarri XIX World Cup Bid gaia duen mezuarekin, irabaziz gero Munduko Txapelketa edo U20 Txapelketa antolatu nahi duzun zehaztuta (ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula).

Mesedez, kontuan eduki mundu osoan ikusiko direla bideoak. Beraz, ingelesak, gutxienez, bideoko hizkuntzetako bat izan beharko du.

Irizpideak
Jasotako hautagaitza guztietatik 5 onenak aukeratuko ditugu komunitateari aurkezteko, gogokoena bozka dezaten. Honako irizpideen arabera aukeratuko ditugu hautagaitzak:

- Komunitatearen parte-hartzea
- Sormena
- Lanen maila

Epaimahaia:
3 botu daude:

- Komunitatearen botoa (ezingo duzu zure herrialdearen alde bozkatu)
- Selekzio Nagusiko zein U20ko entrenatzaileen bozka
- SNAren bozka

Berdinketarik balego, komunitatearen boto gehien jasotzen duen hautagaitzak irabaziko du.

Irabazleak XX. Munduko Txapelketa edo XX. U20 Munduko Txapelketa antolatzea nahiago duen aukeratuko du, eta finalistak antolatuko du aukeratu gabe geratu den lehiaketa!

Zorte on denoi!
 
Server 070