Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-18-2013 Editoriala: Are Hattrick adiskidetsuagoa eraikitzen

Komunitate bikaina dugu, eta Hattrick bera eta bere foruak sare guztiko leku adiskidetsuenetako bat dela esango nuke. Harro egoteko moduko zerbait, eta hein handi batean jokoko langileei esker lortutakoa. Baina guztia bezala, hobetu daiteke. Hori dela eta, arauak, política eta langileek jarraitu beharreko pautak itxuraldatuko ditugu. Are joko hobea bihurtu nahi dugu, eta gure ekintza guztiak gardenago izatea nahi dugu.

Again zuretzako garrantzi biziko gai bat ez den arren, bada garrantzitsua guretzako, eta denei reagiten die. Eta jakinarazi nahi dizut hasi garela hori hobetzeko lanean, eta leen urrats gisa, gure kontuaren egoera pageberria ikus dezakezu.
Gaur egun erabiltzen ditugun politika eta pautak orain dela 10 bat urte erabiltzen genituen horien berberak dira, eta zerbitzu ona egin dute - ez dago zalantzarik. Baina gauza asko pasa dira ordutik, bai Hattricken bita mundu osoan, eta orain beste garai eta egoera batean sortu eta dagoeneko baliagarriak ez diren politikak eguneratzeko garaia iritsi da.

Beraz, Hattrick gaur egun sortu izan bagenu, gai horien inguruan zein gauza aldatuko genituzkeen galdetu diegu gure buruari, urte hauetan ikasi dugun guztia kontuan hartuta. Gogoeta horretatik arau, politika eta pauta berriak sortu ditugu, Hattrick gaur egunera eta etorkizunera begira eguneratuta.

Gure erabakiekin Hattrick are leku adiskidetsuagoa bihurtu nahi dugu zuentzat, eta gure langileen ekintzak gardenago izatea, ez hain ezkutukoa. Noski, gure etxeko arauak izaten jarraituko dugu (ia aldaketarik gabe), eta horiek errepestatzen direla ziurtatzen jarraituko dugu, baina aldatu egingo da lege-urratzeen aurrean dugun erantzuna. Zigor logikoago eta ez hain gogorrekin. Erabiltzaile bat jokoaren ezaugarri bat erabiltzeko eskubiderik gabe utz dezakegu (forua, kasu) jarrera txarra badu, joko barneko eragina duten erabakiak hartu beharrean (isunak bezala).

Proiektu erraldoi horren lehen pausoa eman dugu gaur, kontuaren egoeraren orria. Ea, badakigu zuetako gehienok ez dezutela orri hori begiratzeko beharrik izango, baina arauak urratzen badituzu, hemen ikusiko duzu langileek hartutako erabakiak, guztiz gardenak eta erabiltzaileentzat ikusgai egongo direnak (noski, zuk soilik ikusi ahalko duzu orrialde hori). Horrela, modu egokiago batean emango dizugu gure ekintzen berri, eta zein den lege urratzearen ondorioa. Oraingoz foruetako urratzeekin erabiliko dugu soilik, baina laster gainontzeko joko/gune urratzeak kontuan izango ditugu ere.

Horrekin batera, moderatzaileek bere barneko pautak “jaurtikiko” dituzte. Guztien foruko zigorren arbela garbituko dugu (azkeneko abisuan dauden gutxiena ezik), denak zerotik has zaitezteten. Horrez gain, pare bat kontu aipatu behar dizkizuegu:

- Zigortzen bazaitugu, zure zigorren arbelak (arina, erdizkoa, larria) urrats bat aurrera egingo du urratze mota horretan.

- Hemendik aurrera moderatzaile batek ez du bere kabuz aukeratuko zigorraren luzera. Moderatzaileek norbaitek araua urratu duen eta zein motatako urratzea izan den erabakiko dute “soilik”. Sistemak berak ezarriko du zigorra, irainen arbelak duen egoeraren arabera.

-Zigortzen bazaitugu, foruko arauak errespetatzeak (portaera ona mantentzeak) automatikoki garbituko du irainen arbela denbora pasa ahala (garbitzeko luzera urratzearen/urratzeen araberakoa izango da).

- Forutik egozten bazaitugu, ezingo dituzu foruak erabili (ez irakurri ezta idatzi ere) zigor hori indarrean den bitartean.

Jakin “politika berrabiarazte” hau ez dela gauetik egunera emango, bere denbora behar duen prozesua izango da (gutxienez, urte amaiera arte). Barneko lana izango da gehiena, eta ez duzu zuzenean ezer ikusiko. Baina, amaieran, nabarituko dituzue aldaketak. Guztiek, urte luzez jokoan zaudetenok edo atzo izena eman zenuten horiek.
 
Server 070