Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-26-2013 Editoriala: Jokoko berriak

Urte erdi arrakastatsua izan dugu, zentzu askotan. Supporter bertsio berriak, talde gehigarriak, Eskilarak eta denda berria argitaratu ditugu. Eta uneotan erabiltzaileekiko hartu-emanak hobetzeko lan eskerga egiten ari gara, erabiltzaile berriei hasiera are dibertigarriago eta interesgarriago bihurtzeko.

Baina urte honetan ez dugu lanik egin sistemaren erroan. Eta hori izango da hurrengo urratsa. Abuztuan, erabiltzaileekin egiten ari garen lana amaitzean, zuen taldeen langile sistema berrian lan egiten hasiko gara.
Abuztuan nire ustez -tira, denon ustez- jokoaren alderdi dibertigarrienaren ordua iritsiko da berriro: sistemaren erroa hobetzea eta garatzea. Oraingo honetan ez dugu jokoaren puntuaketak edo jokoaren bestelako hartu-eman bat soilik hobetuko, jokoaren mekanismoak aldatuko ditugu. Eta hori egingo dugunez, jokoaren diseinuan pentsaturik ditugun aldaketei buruz jardungo natzaizue orain.

Iraganean, Hattrick jokoaren esperientziaren alderdi garrantzitsuenetako bat izan duzue jokoan nola funtzionatzen duen jakitea. Azaletik erakutsi dizuegu, baina xehetasunak deskubritzea zuen kontu egon da. Urte luzez, erabiltzaileen komunitatea jokoaren funtzionamendua nolakoa den deskubritzen joan da -piezaz pieza-, alderdi desberdinek duten eragina nolakoa den ikasten. Eta gaur egun, guztia, edo ia guztia, ezagutzen dugu.

Hori guztia ezagutzearen ondorioz, "zulo" hori bete behar dugu jokoa gaur egun garatzen dugunean. Baina dagoeneko ez dugu misterio gehiago sartuko zuek xaxatzeko.

Horren ordez "antzinako misterioa" lehen lerroan jarri eta horrelako gauzak/balioak askoz gardenago aurkeztuko dugu, guztiz agerian. Askoz erabilterrazago eta gozagarriago bihurtuko ditugu, gainera. Horrela, zuk eta gainontzeko guztiek ezagutzen duzuen informazioa nola erabiltzen duzun izango da Hattricken arrakastaren giltza, ez informazio guzti hori zure kabuz bilatzea.

Galdetzen didatenean, erabakiak hartzea, eta beharbada erabaki horiek aurrrera ateratzea aukeratzen ditut manager joko baten alderdi dibertigarriena bezala. Gaur egun Hattricken erabaki txiki eta handi ugari egiten dituzu, baina horietako batzuk erabakigarriako eta interesgarriago bihurtu nahi ditut, ez baitut uste hartzeko nahikoa erabaki daudenik uneotan. Ez dut jokoa askoz konplexuago bihurtu nahi, ez; kontrakoa - errazagoa, baina dibertigarriagoa eta interesgarriagoa izango dela uste dut.

Zehatzago izateko, baina, laburpen txiki bat prestatu dizuet. Jokoaren garapena eta diseinua lantzen hasiko garenean, honakoetan sakonduko dugu:

- Zure taldearekiko kontrol handiagoa eta hobeagoa.
Gaur egun badaude zure taldean benetan kontrolatzen ez dituzun, edo era egokian kontrolatzen ez dituzun alderdi batzuk. Jokalarien sasoia eta lesioak izateko arriskua adibide gisa. Balio horiekiko gaurko egunean baino kontrol gehiago izatea nahi dut.

- Hartzeko erabaki interesgarriago eta garrantzitsuagoak
Gaur egun kudea ezin ditzakezun gauzak kudeatuko dituzunez, erabaki gehiago hartu beharko dituzu. Erabaki horiek interesgarriak izan behar dira. Horrekin, erabakiek alde onurak eta desabantailak izan ditzatekeela esan nahi dut (soilik onurak dakartzan erabaki bat ez da interesgarria, hartu beharrekoa baizik), eta argi izango duzula zein eragin izango duen zure taldean.

- Ezaugarrietarako kontrol zuzena ezarri

Zure erabakiak ezkutuan gertatzen diren eguneraketa batzuen eraginez moldatu beharrean, ezaugarri/aukera berriak (aukera dagoenean) ezarri nahi ditut, jokoarekiko kontrol zuzenagoa izan dezazun. Adibide gisa, zure jokalarietan erabiltzeko sasoi “puntuak” izan ditzakezu.

Mesedez, argi izan aldaketa horiek ez direla gauetik goizera emango, ez duzula bat batean joko erabat berritu bat izango pantaila aurrean. Gure jokoaren erroen garapen orokorraren norabidea zein izango den azaldu nahi dizuet soilik, etorkizunean zein eboluzio izan nahi dugun.

Langile sistema berria
Hasieran aipatu bezala, abuztuan langile sistema berri bat ezartzen hasiko gara. Orain dela gutxi egin nuen diseinuan (duela bi urteko editorialan zuekin elkarbanatu nuena) oinarrituko da langile sistema hori, baina aldaketa batzuk izango ditu. Ez da harritzekoa, bi urteren buruan ideia mordoa eta burutapen ugari izan baititugu. Aurrekoan aipatu nituen gauzei garrantzi handiagoa eman nahi diegu orokorrean. Baina, itxura orokorra antzekoa izango da:

- Langile bat kontratatzen duzu, maila jakin batekoa. Gero eta maila altuagoa, orduan eta hobea.

- Argi eta garbi jakingo duzu zure taldean izango duen eragina, idatzita izango duzu.

- Mota bereko langile bakarra kontratatu ahalko duzu, eta langile kopurua mugatuta izango duzu.

- Langile guztiek onurak izango dituzte zure taldearentzako, baina galerak ere ekar ditzateke.

Noizko?
54, denboraldirako egin nahi dugu, abendu amaieran hasiko den sasoirako. Baina horren aurretik langile sistema berriari buruzko informazio ugari jasoko duzu, zehaztasun gehiagorekin.

Hori dena esanda, uda ona opa dizuet guztiori!
 
Server 070