Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

8-2-2013 Editoriala: Hattrick Enbaxadoreak

Hemen, Hattricken, zerbait gehiago egin nahi duen jendearen mezuak jasotzen ditugu askotan. Tokiko Hattrick komunitateak hobetzeko ideia bikainak dituzten pertsonak besteak beste. Erabiltzaile horiei aukera bat eman nahi diegu, haien desirak errealitate bihurtzeko plataforma ofizial bat eskainita. Zuekin: Hattrick Enbaxadoreak.
Horretarako gaitasunak betetzen dituen edonork eman dezake izena. Herrialde bakoitzeko Enbaxadore bat edo bi izango ditugu, eta bakoitza bere komunitatearen ordezkaria bilakatuko da. Enbaxadoreek dagoeneko euren komunitateetan buru belarri aritu beharko lukete, istorio interesgarriak identifikatzeko gai izan behar dute, haiei buruz idatzi, gero munduari haren berri emateko. Enbaxadoreek, hein batean, jokoa sustatzen lagunduko digute ere, euren herrialdean promozioa egiteko merkatu onenak zein izan daitezkeen adierazita (tokiko jakituria bezalakorik ez dago). Ingelesa jakitea ere beharrezkoa izango da.


Enbaxadoreek euren tokiko Hattrick komunitateak garatzeko eta hobetzeko interesa izan behar dute. Beste komunitateekin harremanak hobetzeko prest egon beharko dute, lekuko jardueretan parte hartuz edota ekimen horiek komunitateko gainontzeko kideekin elkarbanatuta sustatuz. Balizko Enbaxadore orok soziala, irekia eta oso komunikatzaile edo istorio kontalari ona izan behar luke. Horrez gain, zeure komunitatearen ordezkari izango zarenez, uneoro heziketa onekoa eta adeitsua izatea ezinbestekoa da!

Zuretzat eginiko kargua dela uste baduzu, eta zure herrialdeko lehenengo Enbaxadorea bihurtu nahi baduzu, harremanetarako orria erabili Enbaxadore Seniorrekin kontaktuan jartzeko, eta ondorengo galderei erantzun iezaiezu (ingelesez):

• Zergatik bilakatu nahi duzu Hattrick Enbaxadore? (Why do you want to become a Hattrick Ambassador?)
• Zein dira zure ustez kargu honetarako hautagai perfektua bihurtzen zaituzten trebetasunak? (What skills do you possess that you feel make you perfect for this position?)
• Nolako parte hartzea eduki duzu Hattrick komunitatean iraganean? Atxiki lasai egoki irizten diozun prentsa artikuluak, foruetako gaiak edo egin duzun beste edozer. (What involvement have you had in the Hattrick community in the past? Feel free to link to press articles, forum threads, and anything else you’ve done.)
• Dagoeneko ba al duzu Hattrick zure zonaldean sustatzeko ideiarik? Ez da zertan beharrezkoa, baina bikaina litzateke haien berri izatea (Do you already have some ideas on how to promote Hattrick in your area outside the game? It’s by no means necessary, but it would be good to read about if you have).
• Zigorren/Kaleratzeren bat eragin duen ingongo arazorik izan al duzu GameMaster edo Moderatzaileekin? (Have you ever had any negative issues with GameMasters or Moderators which have resulted in bans/fines?)

Enbaxadore gisa izango dituzun betebeharrei buruzko zehaztasun gehiago jakin nahi badituzu, irakurri azpian. Dena den, Enbaxadore gisa zure baliabideak norantz zuzentzea erabakitzeko gai izan zaitezke. Zu laguntzeko gaude!

Lehenego Enbaxadoreak izateko eskaera epea bi astez irekita izango dugu, asteartea, abuztuaren 20ra arte, eta aukeratzen bazaitugu zurekin harremanetan jarriko gara. Zorte on!

Enbaxadoreen betebeharrak:

• Lekuko Hattrick komunitatearen istorio interesgarriak identifikatu, eta haiei buruz idatzi edota beste norbait idaztera bultzatu, hartara Hattrick Press edo Hattrick Uniteden argitaratuak izan daitezen.
• Tokiko komunitateko edo komunitateen arteko txapelketak antolatu edo sustatu, hala nola, selekzioko lehiaketa eta denboraldi amaierako erronkak.
• Hattrick zure gunean merkaturatzeko lekuak/metodoak identifikatzen lagundu. Zure herrialdean hainbat marketin estrategien bidez Hattrick promozionatzeko kontaktu zerrenda bat osatu.

• Elkarretaratzeak antolatu edo horietan era ofizialago batean parte hartu. Hattrickeko ordezkari ofiziala izan ekitaldi horietan, eta erabiltzaileen eskaera eta iradokizunak bildu, eta izandako esperientziari buruz idatzi.
• Gainontzeko Enbaxadoreekin informazioa, istorioak eta lagungarri den oro elkarbanatu eta elkarlanean aritu programa honen eraginkortasuna hobetzeko. Horrez gain, globalki argitaratzeko tokiko informazio interesgarriena bilatu.
• Hattrick lau haizetara zabaldu sare sozialen bidez edo aurrez aurre, Enbaxadoreek idatzitako istorio interesgarrien bitartez edo orokorrean.
 
Server 071