Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

9-1-2013 Editoriala: Kapitulo baten amaiera, berri baten hasiera

Hattrickeko jabe ohiak itzuli egin dira, eta horren inguruan hitz egiteko garaia da. Dagoeneko foru Globalean orain dela aste gutxi idatzi nuen adierazpen batekin hasi nahi dut editoriala. Bertsio laburra da honakoa, osorik irakurri nahi baduzu edo eztabaidan parte hartu nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Gertatutakoa azaldu ondoren, Hattricken etorkizunerako asmoei buruz hitz egingo dizuet. Horra hor interesgarriena.
Abuztuaren 5ean, Hattrickeko jabe ohiak (tartean, neu eta Hattrickeko kofundatzaile HT-Daniel) jokoa saltzeko akordio batera iritsi ginen Zattikkarekin.

Zattikkak arazo ekonomikoak izan ditu azkenaldian, eta arazo horiek Hattricken funtzionamendua geratzear izan dira, baita jokoa enkante batean saltzekoa ere.

Akordio honen bitartez jokoa segurua dela ziurtatu ahal izateak pozten gaitu: Hattrickek denbora luzez jarraituko du, jokoa garatzen jarraituko dugu, eta aurreko jabeak zuzendaritzan ziren bitartean erabiltzaileek Supporter eta Credits gisako gauzetan gastatutako diru guztia ohoratuko dugu.

Gertakari horiek guztiek gauza ugari birplanteatzea eragin digu. Horri buruz ere hitz egin nahi dizuet.

Orain dela urtebete pasatxo jokoa saltzea erabili genuenean, bidegurutze batean ginen, jokoarekin zer egin nahi genuen ondo jakin gabe. Erabiltzaileen kopurua beheraka zihoan, eta gero eta zailagoa egiten zitzaigun jokoa garatzeko esfortzu gehiago eskaintzea.

Zattikkak HTrako zerbait mesedagarria zirudien, jokoaren eta negozioaren hazkundea lor zezakeela sinisten zuten. Saldu egin genuen, beraz, lantalde handiago batean sartzeko gogoz, eta erlazio berriak jokoari egin zekizkiokeen ekarpenak ikusteko gogoz.

Baina halakoetan maiz gertatzen den legez, guztia zailtzen hasi zen. Erakunde publiko gisa lan egiteak zama administratibo handia dakar, eta horrek sormen lanetik gehiegi urruntzen zaitu. Kostu handia dakar ere. Pentsatzen zena baino zailagoa eta garestiagoa zen jokoaren hazkundea lortzea.

Horren ordez, gero eta arreta gehiago jarri zitzaion dagoeneko jokoan zaudetenon epe motzeko etekinak ateratzeari, deskontu eta kanpaina etengabe eta amaiezinen bitartez.

Hartutako erabakietako asko epe laburregira begira izan arren aurrera ateratzen zirela ikustea, benetan etsigarri bihurtu zen HT “zaharrarentzako”. Guk beti eman jarraitu dugu epe luzerako planteamendua jokoan, baina horrek gaizki bat egiten du lau hilero emaitzak erakutsi behar dituen erakunde publikoa izatearekin.

Tamalez, arrazoi genuen. Hattricken kontrola hartzerakoan, saldu genuenean baino askoz okerrago dagoela ikusi dugu. Bi hitzetan: Supporter pakete mordoa saldu dira, deskontu handiarekin, eta diru hori guztia Zattikkara joan da, egun Konkurtso Legean dagoen erakundea, eta ziurrenik hemendik gutxira desagertu egingo dena.

Batez besteko Supporterra 270 egun amaitzen da, orain dela 18 hilabeteko batez bestekoaren bikoitza. Ondorioz, askoz baliabide gutxiago ditugu, eta urtebete —edo gehiago— beharko dugu salmenta erritmo “normala” berreskuratzeko. Dirua irabazteko Zattikak aurkitu zituen irtenbideak baino hobeak bilatu behar ditugu ezinbestean. Adibide gisa, ez dugu deskontu orokorrik eskainiko, eta aztertu egingo dugu zer egin herrialdeen araberako prezio desberdinekin. Nola ez, jokoak doakoa izaten jarraituko du.

Berriz ere jokoa aurrera ateratzeko prest gauden honetan, errealista izan nahi dugu jokoaren egoeraren inguruan.

Loriaz, komunitatearen leialtasunagatik eta jokoan 5 edo 10 urtez darabiltzaten erabiltzaileei esker jarraitzen du Hattrickek zutik. Ez genuke hazkundea edozein kostura bilatu beharrik. Agian Hattrick ez da jada gehiago haziko. Egia esan, beherakadak denbora batez jarraituko duela dirudi. Hori onartu dugu, eta erabiltzaile kopuruan pentsatzen jarraitu beharrean, gure helburua hemen jokatzen jarraitzen duzuenoi jokoa are dibertigarriago bihurtzea izango da. Agian gauzak orekatu edo igoera dakarren leuren batera iritsiko gara, baina ez litzateke arazorik egongo hori gertatuko ez balitz. Ondo ez dagoen gauza bakarra, gure erabiltzaile garrantzitsuenentzat eta jokoaren garapenarentzat guztiz hutsalak diren gauzekin denbora galtzen jarraitzea da.

Hattricken hasiera berri honetarako, HT taldea nabarmen murriztuko dugu, urte askotarako jasangarria izango dela espero dugun kostuan.

Gure lana sinplifikatuko dugu, alferrikako lan ugari bazterrean utzita. Garatzaile gutxiagorekin, kudeatzaile gutxiago beharko ditugu. Erabiltzaileen pozan jarriko dugu arreta, ez iragarki kideetan. Ez ditugu smartphone aplikazioetan espresuki lanean ibiliko diren garatzailerik izango, baina CHPP eskumenak zabalduko ditugu lan hori egin nahi dutenentzat. Zerrendak aurrera darrai. Gure helburua jokoaren sustraian lan egin eta hari hobekuntzak gehitzea izango da, eta, bitartean, zuen babesa izaten jarraituko dugula espero dugu.

Horietako lehenengoa berritxuratutako hasiera orria da. Ez da proiektu handia, baina itxura ona du, eta hobea den frogatu nahi dugu.

Bigarrengoa erabiltzaile hasiberrientzako tutorial berria da. Hilabete bat baino gehiago egon gara proiektu hori testatzen, eta emaitza interesgarriak lortu ditugu -%20 inguru hazi da jokoan jaraitzen duten erabiltzaile berrien kopurua.

Udazkenean zehar, bi gai nagusi izango ditugu.

Langile sistema berria izango da lehenengoa. Eraikitzen jarraitu dezakegun diseinu baten alde egingo dugu, egun daukaguna baino hobea, baina, akaso, ez etorkizunean azaldu genuena bezain dinamiko eta erakargarria. Amaierarik gabe diseinu eztabaidak alboratu nahi ditugu, funtzionatzen duten, dibertigarriak diren eta gerora hobe daitezkeen sistema azkarragoak ezartzeko.

Horrez gain, CHPPean eragina izango duen lan astunaz arduratuko gara. Lantalde txikiagoa izanik, sakeleko aplikazioak garatzen jarraitzeak zentzu gutxi duela uste dugu. Komunitatea zaintzeko era onena CHPP garatzaileei aplikazio bikainak eta webgune ederrak sortzen laguntzea izan daitekeela pentsatzen dugu. Urte amaiera aurretik jokoaren funtzionaltasun berriak izango ditugula espero dezakezu.

Hori guztiaz gain, Supporterra eta gainontzeko produktuak hobetzen jarraituko dugu, Txapelketak kasu. Eta Dendan ordainketa aukera berriak gehi ditzakegu. Erabiltzaileentzako garrantzia izango duten gaietan landu nahi ditugu gure garapen ahaleginak, baina ezin dugu alde batera utzi doako joko hau ordaintzen duten zerbitzua hobetzen jarraitzea.

Gure filosofiaren parte izango da gauzak ahalik eta sinpleen mantentzea, eta horren parte izango da gogoko ez ditugun gauzak edo funtzionatzen ez dutenak ezabatzea. Zerrenda horretako lehena Zattikkak ezarritako Eskaintza Hormak ezabatzea izango da. Eskaintza Hormei buruzko kexa ugari jaso ditugu, eta Hattricken lekurik ez duela erabaki dugu. Reward Pointsak dituzuen erabiltzaileok, erabil itzazue pronto, ez baituzue gehiago eskuratzeko aukerarik izango.

SMS mezuen sistema zaharkitua ere ezabatuko dugu. Itzuli garenetik ez dugu SMSak bidaltzeko kontraturik. Azken urteotan zerbitzua oso erabiltzaile gutxik erabili duzuenez, kontratu berriak sinatu beharrean, onena zerbitzua kentzea dela ebatzi dugu. Horren ordez, gure helburua smartphonentzako notifikazio sistema bat hobetzea da, CHPP proiektuaren barnean.

Ene aburuz, pozten naiz urtebte luzez Hattrick kanpotik ikusteko aukera eduki izanaz. Badakit iraganean gaizki egindako hainbat gauza daudela. Baina beti mantendu izan dugu epe luzerako begirada. Eta orain bigarren aukera bat dugun honetan, iraganean egin genuena baino lan hobeagoa egingo dugula uste dut.

Bidea zuekin elkarbanatzen eta gozatzen jarraitu nahi dugu. Zuek ere asmo bera duzuela espero dugu!
 
Server 070