Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

11-8-2013 Editoriala: Supporter prezio berriak

Gaur Hattrick Supporterraren prezio berriak eta harpidetza automatikoki berritzeko aukera aurkeztuko ditugu. Aldaketan azaroaren 14tik aurrera jarriko dira martxan.
Dagoeneko jakingo duzun moduan, abuztuan Hattrickeko fundatzaileek jokoaren eskubideak bueltan erosi genituen. Izan ere, Zattikak, duela 18 hilabete jokoa saldu genion enpresak, porrot egin zuen. Oso pozik gaude gure itzulerarekin. Lanez betetako hilabeteak eduki ditugu, berriz ere elkarte indepente bihurtzeko trantsizioan gaude, bideorria erabakitzen, eta, baita ere negozioa nola dagoen aztertzen.

Zattickak, porrot egin aurretik, Supporter ordainketen bitartez aurreratutako diru guztia gastatzeak eragin digu arazo nagusiena. Zattikkaren diru-sarrera bat gehiago izan zen, eta erabili egin zuten. Orain, Zattikka eta dirua desagertu egin dira. Horren ondorioz berriro Hattricken jabe bihurtu ginenean, Supporterrekiko zor handia genuen. Beste modu batean azalduta, gure erabiltzaileek Supporter harpidetza luzeak dituzte, hainbat urtetakoak, baina harpidetza hori berritzeko garaia iristen zaien arte ez dugu dirurik jasoko. Zattikkak Supporter deskontu eskaintza oso agresiboa erabili zuenez, normalean baino Supporter gehiago ditugu jokoan, eta gure diru-sarrerak behar luketenak baino murritzagoak izango dira epe luzez.

Hattricken etorkizuna epe luzerako bermatzeko asmoz, egoeraren inguruko azterketa bat egin dugu. Hattrickek gaur egun eta etorkizunean diru-sarrera iturri sendoa izatea nahi dugu. Guztiok dakigu Hattrick dagoeneko ez duela hazkunderik, eta, jokoa egun baino txikiagoa bihurtuko balitz ere, hura mantengarri izatea nahi dugu. Hori guztia egiteko, jokoa gehien maite duten erabiltzaileengandik jasotako diru sarrerak handitu egin behar ditugu.

Aintzakotzat hartu nahi ez ditugun hainbat aukera ditugu mahai gainean.

Ez dugu Hattrick ordaindu beharreko jokoa bihurtu nahi. Horrek, gutxienez, gure kostuak murriztuko zituzkeen, eta, agian, gaur egun ordaintzen ez duten zenbait erabiltzaile Supporter bihurtzera “behartuko” genituzkeen. Baina hori ez da jarraitu nahi dugun bidea, beti hitzeman baitugu Hattrick doako jokoa izango dela.

Eta ez dugu inongo abantailarik emango duen ordainketa bidezko ezaugarri berririk sartuko. Bidezko Hattrick bat nahi dugu, dohainik jokatzen duten jokalariek ordaintzen dutenei irabazteko aukera izatea, ez ordaintzearen truke lan gehiago egin behar badu ere. Hori ere ez dugu egingo, beraz.

Horren ordez Supporterraren prezioa igoko dugu. Eta igoera handia izango da.

Badakigu prezioa igotzea ez dela batere erabaki popularra, baina urteetan zehar Supporterraren prezioa zerbitzu horregatik erabiltzaileak ordaintzeko prest leudekeena baino askoz merkeagoa izan da. Prezioaren inguruko ikerketa baten bitartez, hori oraindik hala dela ondorioztatu dugu, eta, aurretik esan bezala, diru-sarrera gehiago behar ditugu une honetan.

Horrek, Hattrickerako negozio eredu berriekin arriskatu beharrean, jokoa eta Supporterra garatzen jarraitzen lagunduko digu. Eta oraingoz Supporter bertsio berririk ez dugunez, egungo Supporterra hobetzeak berebiziko garrantzia izango du hurrengo urterako bide orrian.

Supporter Platinum argitaratu genuenean, gure asmoa harpidetza mota esklusibo bilakatzea zen, supporterren laurdena edo izatea Platinum. Gaur egun, supporterren erdiak baino gehiago dira Platinum, Gold eta Platinumen arteko prezioa antzekoa den seinale. Gold harpidetza balioztatuena izan dadin, Platinum eta Gold bertsioen arteko prezio diferentzia handitu egingo dugu, Platinum erostea Gold erostea baino %25-30 garestiago bihurtuko da.

Prezioa igotzeaz gain, hilabeteroko ordainketa automatikoak aurkeztuko ditugu. Harpidetza sistema berri horren bitartez, aurretiazko urteroko ordainketak saihestuta, erakargarriagoa eta errazagoa izango da Hattricken garapenari babesa ematea. Hilabeteko harpidetzarekin, Silver Supporterrak 3,50 euro baino gutxiago balioko ditu, Gold-ak 7 euro eta Platinumak 9 euro. Supporterra orain arte bezala ordaintzen jarraituko ahalko duzu, 6 edo 12 hilabeteko harpidetzen bitartez, hilabetekoarekin alderatuta deskontuak izanda. Diru-sarrera baxuagoak dituzten herrialdeetan prezio merkeagoak izaten jarraituko dute.

Prezio berriak eta berritze automatikoak azaroaren 14an jarriko ditugu indarrean, beraz, Supporter harpidetza orain arteko prezioetan berritu nahi duzuenok sei egun dituzue.

Berriro ere, badakigu aldaketa hauek ez direla batere popularrak, baina Hattricken etorkizun luzea ziurtatu eta aurrera egiteko modurik onena dela uste dugu, eta ulertuko duzuela espero dugu.
 
Server 071