Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-13-2013 Editoriala: XXI. Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketa

Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketaren 8. edizioa abian jartzeko ordua iritsi da. Oraingoan XXI. Munduko Txapelketa edo 20 Urtez Azpiko Txapelketa antolatzeko aukera izango duzue; irabazleak erabakiko du bi horietako zein hautatu.
Nork?
Herrialde bakoitzetik hautagai bakarra onartuko dugu. Hautagaitza bakarra sartu dela ziurtatzeko zure herrialdeko foroan aurkeztu beharko duzu. Kontuan eduki zure herrialdeak iraganean Munduko Txapelketaren bat antolatu bazuen, horrek hautagaitzaren kontra egin dezakeela. Azken irabazle Tunisiak eta Norvegiak, eta finalista izandako Italiaketa Montenegrok ezingo dute lehiaketan parte hartu.

Noiz?
Lehiaketa gaur hasiko da, eta igandea abenduaren 22ra arte, 23:59 HT-Ordua, iraungo du. Bozketa astelehena abenduaren 23an irekiko da, osteguna abenduaren 26ra arte, eta garailea ondoren jakinaraziko dugu.

Nola?
Kontaktu ofizialeko pertsonak herrialde horretakoa izan beharko du Hattricken, eta honakoa bidali behar digu:

- zure bideoaren esteka bat, YouTubera igoa, gerora Hattricken YouTubeko Kate ofizialera igoko duguna.

- Zure herrialdeko foruko hari ofizialaren esteka, zure hautagaitza ofiziala dela baieztatzeko.

- Selekzio Nazionalen Administrazioarekin (SNA) kontaktuan jarri "XXI. Munduko Txapelketa lehiaketa" gaia duen mezuarekin, irabaziz gero Munduko Txapelketa edo U20 Txapelketa antolatu nahi duzun zehaztuta (ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula).

Mesedez, kontuan eduki mundu osoan ikusiko direla bideoak. Beraz, ingelesak, gutxienez, bideoko hizkuntzetako bat izan beharko du.

Irizpideak
Jasotako hautagaitza guztietatik 5 onenak aukeratuko ditugu komunitateari aurkezteko, gogokoena bozka dezaten. Honako irizpideen arabera aukeratuko ditugu hautagaitzak:

- Komunitatearen parte-hartzea
- Sormena
- Lanen maila

Epaimahaia:
3 botu daude:

- Komunitatearen botoa (ezingo duzu zure herrialdearen alde bozkatu)
- Selekzio Nagusiko zein U20ko entrenatzaileen bozka
- SNAren bozka

Berdinketarik balego, komunitatearen boto gehien jasotzen duen hautagaitzak irabaziko du.

Irabazleak XXI. Munduko Txapelketa edo XXI. U20 Munduko Txapelketa antolatzea nahiago duen aukeratuko du, eta finalistak antolatuko du aukeratu gabe geratu den lehiaketa!

Zorte on denoi!
 
Server 070