Berriak
3-19-2014
Editoriala: Langile sistema berrirako Gida
Hurrengo urtean indarrean jarriko dugun Hattrickeko langile sistema berriari begirada bat emateko garaia iritsi da. Editorial honetan sistema berriari buruzko azalpenak emango dizkizugu, hala nola, sistema berriaren eta oraingoaren arteko erkaketa xehetu bat.
Noiz jarriko da martxan langile sistema berria?
Dagoeneko ikusgai daukazu langile sistema berria "Nire Klub" orrialdean, baina hurrengo denboraldira arte ez da indarrean jarriko, apirilaren 14ean. Ordura arte, nahi duzun guztia egin dezakezu sistema berriarekin - ez du inongo eraginik izango zure taldean. Erabil ezazu, hainbat froga egin, zure talderako konfigurazio onena zein izan daitekeen antzemateko. Sistema abian jartzen dugunean, ezarrita duzun doikuntzak balioko du lehenengo astean zehar.
Nola funtzionatzen du?
Eskuliburuan eta Langilegoa orrian aurkituko duzu sistema berriari buruzko informazioa zehatz-mehatz. Nolanahi ere, gida honekin sistema berria eta zaharra konparatu nahi izan dugu.
Lehenik eta behin, zergatik egin dugu aldaketa?
Erabakiak hartzeko aukera zabala eta benetan interesgarria izatea nahi dugu. Horrez gain, hartutako erabakiek norberaren taldeetan izango duen eragina argiagoa azaldu nahi dugu.
Sistema zaharrak eta berriak gune berdinetan eragingo dute. Baina sistema zaharraren osaera aztertzen badugu, ikusiko dugu erabiltzaile gehienek ez zutela estrategia berriak frogatzeko edo langilegoa aldatzeko inongo pizgarririk. Aldiz, gehienek konfigurazio optimo bat aukeratu, eta urte luzez hura aldatu gabe mantenduko zuten.
Sistema berriarekin aldaketak egiteko aukera benetan interesgarria izatea nahi dugu. Arreta langileen zein guneetan jarriko duzun aukeratu behar duzu, jada ezingo baituzu kategoria guztietako langilerik kontratatu. Kostua bera faktore garrantzitsuagoa bilakatu da, beti maila goreneko langileak kontratatzea oso garesti bilakatuko baita. Ziurrenik, aukera aproposagoa izango da maila handiko eta apaleko langileen arteko nahaste bat egitea.
Arreta non jarri erabaki - ezin duzu guzti-guztia bete
Sistema zaharra optimizatzea erraza zen, eta jokoari buruzko ezaguera zuten erabiltzaile gehienek antzeko egituraketa zuten aukeratuta, eta ez zuten inoiz aldatuko. Sistema berriak erabaki aktiboagoak sarituko ditu, taldeen arabera aukeraketa optimo bat baino gehiago egon daiteke.
Orain 5 langile izan ditzakezu orotara. Hau da, ezin duzu langile kategoria bakoitzeko langile bat kontratatu, aukeratu egin beharko duzu zein kategoriako langileak kontratatu. Horrek badu abantaila, lehen baino konbinazio indartsuagoak egin ditzakezu.
Nola? Langileen mailak eta soldatak?
Langileek anonimo izateari utziko diote, eta ez dira zure nahietara gehitu edo kendu ahalko diren unitateak izango. Izen-abizenak dituzte, beren trebezien araberako mailak izango dituzte (1etik 5era), eta lan eskubideen inguruko ezagutzak izango dituzte. Orain arte zure taldearen alde egiten zutena baino gehiago egin dezakete orain, gainera.
Sistema zaharrarekin, kontratatutako langile estra bakoitzak aurrekoaren berbera kobratzen zuen, baina zenbat eta langile gehiago kontratatu, orduan eta eragin txikiagoa zuen langile berriak. Askotan, lehenengo langileak berak bakarrik hurrengo zazpik edo zortzik batera baino eragin handiagoa zuen.
Sistema berriarekin, langile berri bakoitzaren efektua argi eta garbi adieraziko dizugu, eta kontratatutako langile estra bakoitzak aurrekoak zuen eragin bera izango du. Baina, soldatek azkarrago egingo dute gora, beraz, kontuan hartzeko faktorea bilakatu da hori. Azkarrago aurreratu dezakezu - baina merezi al du?
5. mailako teknikari batek 1. mailako batek baino bost aldiz gehiago eragingo du, itzela; baina, soldata 16 aldiz garestiagoa izango da. Argi dago, beraz, maila apaleko teknikariak kontratatzea errentagarriagoa dela, baina onenak kontratatzea ere aproposena izan daiteke. Bien arteko balantzea lortzea ezinbestekoa izango da, beraz.
Bi sistemak konparatuz gero, zein da sistema berriak duen eragina?
Sistema berriak ez du zaharra oinarri berberetik ordezkatzen. Sistema berriarekin langilerik ez kontratatzea erabakiko bazenu, sistema zaharrarekin erabaki bera (langilerik ez kontratatzea) hartuko bazenu baino hobeago ariko da zure taldea. Adibide gisa, gaur egun Medikurik ez kontratatuta, zure jokalariek min hartzeko arrisku gutxiago izango dute sistema zaharrean Fisioterapeutarik ez zenuenean baino. "Doako" eragin hori zertxobait aldatzen da kategoria bakoitzaren arabera, baina oro har, lehenengo langilea kontratzean duzun eragina baino nabarmen murritzagoa da. Beste era batera azalduko dizugu sistema berria: orain, arreta non jarri erabaki behar duzu, eta ez hainbeste behar guztiak betetzean. Oinarria igo egin dugu, eta berbera egin dugu teilatuarekin. Arreta jartzen duzun kategorietan, sistema berriarekin modifikatzaile altuagoak lor ditzakezu. Horrela, talde batek edo besteak lortutako bonusak erabat desberdinak izan daitezke.
Langile sistema berria gozatuko duzulakoan gaude, eta zure iritzia foroetan jasotzeko irrikan gaude!