Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

4-18-2014 Editoriala: Partida guztiek axola duten Hattricka

Epe luzeko arrakastaren aurrean, lehiatzea eta irabaztea garrantzitsua den Hattrick-a eraiki nahi dugu. Eta horretarako partida bakoitza garrantzitsuagoa izatea nahi dugu, dibertigarriagoa izango baita. Hona hemen datozen hilabeteetarako prestatzen ari garen aldaketak, eta horien bidez lortu nahi duguna.
Denboraldi berri baten hasiera da, eta langile sistema berria (aspaldian Hattricken egin dugun aldaketa handienetakoa) abian dugu azkenik. Goizegi da oraindik, eta lan eskerga egin beharko dugu nahi dugun langile sistema hori guztiz garatzeko, baina ondo kokatuta gaude dagoeneko. Aldaketak ditugu jokoan, eta interesgarria izango da erabitzaileak horietara egokitzea, eta era berean jokoa oro har askoz dibertigarriagoa bihurtzea. Eta guk, garatzaile gisa, burua altxa eta gure proiektua ikusteko aukera dugu, hilabete luzez kodeak sartzen, frogak egiten eta jokorako proiektu eta helburu berriak lantzen ibili eta gero.

Jokora duela urtebete itzuli ginenetik, Hattricki buruz dugun ideia deskribatzen duen ezaugarri bat aukeratu beharko bagenu, hori jokoaren sustraiaren aukerei eta beharrei begiratzea litzateke, eta zuei galdetzea zer egin beharko genukeen behar horiek asetzeko eta betetzeko. Iraganean erabaki garrantzitsuak hartzeaz ihes egin genuen gehiegitan, azaleko sistema berriak sortuz beharrezkoak ziren barne aldaketak egin beharrean. Ez dugu hori berriro egingo. Denboraldi honetarako helburua Hattrickeko lehiaketa sistemaren sustraia berasmatzea dugu, ligekin hasita.

Partida bakoitza garrantzitsua izatea nahi dugu, ahalik eta manager gehiagorentzat. Ahalik eta talde gehienentzat Hattrickeko lehiaketa sistema kitzikagarria eta interesgarria izatea nahi dugu.

Aldaketa horietako lehenengoa jakinarazi ahal dizuegu une honetan: maila apalenetako promozio sistema berritu egingo dugu. Igoera eta jaitsiera zuzenez gain, liga apalenetan (6. mailatik behera) talde gehiagok jokatuko dute promozioa. Aldaketarekin partida guztiak garrantzitsu izatea nahi dugu, epe luzeago batean denboraldan -eta, bide batez, anbizio handiko taldeek liga sisteman azkarrago igotzea ahalbidetuko dugu. Promozioaren aukera berriak ikusgai dituzu dagoeneko zure sailkapenean, baina hemen dituzu xehetasun gehiago:

5. maila eta goragokoak: Ez dago aldaketarik.
6. maila: 5. eta 6. postuan geratzen diren taldeek jaisteko promozio kanporaketa jokatuko dute.
7. maila: 3. eta 4. postuko taldeek igotzeko promozio kanporaketa jokatuko dute; 5. eta 6. postuko taldeek, jaisteko promozio kanporaketa.
8. maila: 2. postuko taldeak igotzeko promozio kanporaketa jokatuko du. 5. eta 6. postuko taldeek, jaisteko promozio kanporaketa.
9. maila -> 7. mailako arau berdina.
10. maila -> 8. maila arau berdina.

Eta horrela.

Orain arte bezala, bot taldeak denboraldi amaieran jaisten ditugunez, promoziorako beste postu gehiago egon daitezke. Hirugarren postuan geratzen zinenean, igoko zinen edo ez jakiteko eskuz begiratu behar zenuen. Sistema hura bertan behera utziko dugu. Horren ordez, hainbat “Zorioneko galtzaile” izango ditugu, igotzeko promozio kanporaketa jokatu beharrean zuzenean igoko diren taldeak. Zorioneko galtzaileak promozio partida osteko astelehenean zozkatuko ditugu, eta ezingo diozu muzinik egin aukera horri -zaleek, jokalariek eta babesleek ez lukete halako arrazoirik onartuko.

Bestetik, promozio partida guztiak jokatuko diren bezala, 15. eta 16. astetan lagunartekoak jokatuko dira. Beraz, hemendik aurrera promozioa jokatzen dutenek ez dute entrenamendu gehigarriaren abantaila izango. Azkenean!

Ez hori bakarrik, Kopako eta Ligako diru sariak handituko ditugu. Gure aburuz, maila altuagoan jokatzean diru gehiago jasotzen da, eta hori diru sarietan islatu behar genuen. Denboraldiak aurrera egin ahala argibide gehiago emango dugu diru sarien inguruan.

Promozio partidez eta diru sariez gain, liga sistema hobetzeko lanean gaude. Denboraldi amaiera honetan, dagoeneko gehitu dugu eskuz multzoz aldatzeko aukera duten taldeen kopurua -Bot aspergarriengatik ihes egin eta lagunekin jokatzeko, adibidez. Aurreko denboraldian Hattrickeko 7.000 taldek baino gehiagok aldatu zuten multzoz esperientziaz are gehiago jokatzeko; horrelako aldaketa gehiago nahi ditugu. Orain, edozein herrialdeko hiru maila apalenetako erabiltzaileek egin dezakete aldaketa. Maila apalenetan harreman sozialak areagotzeko modu berrien bila gabiltza, eta gure ustez erabiltzaileentzat askoz hobea da alboan beste talde aktiboak edukitzea. Maila altuenetan ez da aldaketarik egongo, orain bezala jarraituko du, eta taldeek ezingo dute multzoz aldatu.

Beraz, Hattrick denboraldi kitzikagarri bat aurrean dugula dirudi. Ziur baietz!
 
Server 071