Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

7-30-2014 Editoriala: Supporter Diamond

Gaur Supporter Diamond harpidetza aurkeztu dugu, Hattrickeko erabiltzaile sutsuenentzako. Gure harpidetza osatuena da, Platinum-a, produktuen Gears guztiak eta estreinatu berri dugun Errepikapen tresna biltzen baititu. Errepikapenak Diamond harpidedunentzat dira esklusiboki, zure partida hamar aldiz simulatuko balitz zer gertatuko litzatekeen adieraziko dizu tresna berriak.
Supporter Diamond harpidetzak ez du soilik Platinumeko ezaugarri guztiak biltzen. Hattricken lehen aldiz ez duzu ordaindu beharko "ordaindu erabiltzeagatik" ezaugarriak erabiltzeko garaian. Diamond harpidetza gainontzeko Supporter harpidetzak baino garestiagoa da, beraz ziurrenik ez dago erabiltzaile guztiei zuzendua, baina erabiltzaile sutsuenentzat oso harpidetza erakargarria dela uste dugu, batez ere Txapelketak eta Gears-ak sarri erabiltzen dituzuonontzat.

Diamond erabiltzaileentzako tresna esklusibo berria daukagu: Errepikapenak. Errepikapenak edozein partidaren ondoren ikus ditzakezu, eta partida hori beste hamar aldiz simulatuko balitz zer gertatuko litzatekeen erakutsiko dizu, hamaikako eta taktika berdinak erabilita. Izugarrizko zortea izan al duzu? Edo taktika egokia aukeratu al zenuen berez, eta zorte txarra eduki duzu? Orain hori jakin ahal izango duzu.

Gainontzeko Supporterrak bezala, Diamond harpidetza bat da. Eta harpidedun zaren heinean, honako hauek izango dituzu:

Supporter Platinumeko ezaugarri guztiak

Platinum harpideduna bezala izango zara. Alegia, bigarren talde bat eduki dezakezu nahi izanez gero, nahi bezain beste federaziotako kide egin zaitezke, nahi bezain beste talderen Supporter bihurtu eta askoz gauza gehiago. Dagoeneko Supporterra bazara, zure Supporter denbora gorde egingo dugu, eta erabilgarri izango duzu zure Diamond harpidetza amaitzen denean.

Txapelketetarako sarbide librea

Zeure txapelketa propioa sortu lagunekin jokatzeko, edo bat egin interesgarri deritzozun edozein txapelketetan. Aldi berean 10 txapelketetan aritu zaitezke, parte hartzeagatik Credits-ik ordaindu gabe.

Eskilarak

25 eskilaretan parte hartu aldi berean. Saia zaitez goraino iristen Nazioko, Eskualdeko edo Federazioko eskilaretan, eta manten zaitez goran, ez da batere erraza! Txapelketetan bezala, ez duzu Credits-ik ordaindu behar parte hartzeagatik.

Jokalarien izena aldatu

Zure taldeko jokalarien izena alda dezakezu orain, eta Diamond harpidedun gisa ez duzu gehiago ordaindu beharko. Horretaz salbu, gainontzeko erabiltzaileen arau berak jarraitu behar dituzu.

Jokalariei ezizena eman

Diamond harpidedun gisa zure jokalariei ezizenak eman diezaiekezu. Denboraldian behin eman diezaiokezu ezizen bat jokalari bakoitzari.

Jokalarien itxura aldatu

Diamond harpidedunek jokalarien itxura aldatzeko tresna osatua erabil dezakete. Orrazkera aldatu, sudurra, azalaren kolorea... bihurtu jokalariak zure gustuen arabera. Tresna hau mugagabea da, eta nahi bezain bestetan erabil dezakezu.

Partidetako gertakariak pertsonalizatzeko aukera

Partiden gertakari sortzailearekin, gertakari bat sor diezaiokezu jokatzear den partidari. Aurkariari edo partidari buruz pentsatzen duzuna esateko era aproposa izan daiteke, eta, noski, inongo kosturik gabe egingo duzu Diamond harpideduna bazara. Partidaro gertakari bakarra sor dezakezu.

Errepikapenak (10 partida)

Tresna hau Supporter Diamond harpidedunek erabil dezakete soilik. Edozein partida jokatu ondoren, partida hori (hamaikako eta taktika berdinekin) beste hamar aldiz simulatu izan balitz zein emaitza izango zenuen ikusteko balioko dizu. Errepikapenaren bitartez partida osoa hamar aldiz simulatuko da, eta emaitza nolakoa izango zen ikusiko duzu. Tresna honen bitartez ez dugu emaitza idealari buruzko estatistika analisirik egin nahi, baizik eta erabiltzaileek lehen aldiz aukera izatea jakiteko zer gertatuko litzatekeen emaitzarekin partida hori hamar aldiz simulatua izan balitz.

Harpidetza berriarekin gozatuko duzuelakoan gaude!
 
Server 071