Ligako partidek eskatzen duten beharrak betetzearen, jokalariak entrenatzearen eta Kopan ibilbide oparoa izatearen arteko oreka mantentzea da Hattrickeko erabiltzaileentzako erronka nagusietako bat. Eta Hattrickeko Kopak maite ditugun arren, denbora luzez pentsatu izan dugu hobetzeko asko zutela. Alde batetik, talde guztiek ezin dute Kopa jokatu. Eta parte hartzen duten talde gehienak segituan geratzen dira lehiatik kanpo. Gaur egungo Hattrickeko Kopa diseinuan ezinbestean gertatzen da hori, ahalik eta talde gehien sartu eta Kopa denboraldi batean amaitu nahi dugulako, astean zehar partida bakarra jokatuta.
Kopa sistema berriarekin, Nazio Koparen gauza onak mantendu nahi izan ditugu -Kopan epe luzez mantentzea lortzen duten taldeek dituzten onurekin eta urte osoko txapelketa izatearekin merezitako Kopa txapelduna dagoenaren sentimenduarekin. Baina, gehiengoarentzat Kopa zerbait zirraragarria izatea nahi dugu, benetan lehiaketa irabazteko aukera izatea, eta ez soilik talde indartsuenen kanoi-okel bihurtzea. Hori dela eta, aldaketa nabarmenak egin ditugu Hattrickeko Kopa sisteman.
Nazio Kopa eta Mailako KopakNazio Kopa bi mailatan banatu dugu. Sei mailara arte dituzten herrialdeetan, Nazio Kopa bakarra egongo da, baina talde guztiek kopa jokatzeko aukera izango dute. Maila gehiago dituzten herrialdeetan Mailako Kopak antolatuko ditugu, seigarren mailatik behera dauden taldeek hor joka dezaten. Mailako Kopetan zure maila bereko taldeen aurka jokatuko duzu soilik, eta irabazlea maila horretako txapeldun izendatuko dugu.
Beste KopakNazio Kopan eta Mailako Kopetan bigarren eta hirugarren mailako txapelketak egongo dira ere. Maila apalagoko kopak izango dira, txapelketa nagusitik kanpo geratu diren taldeentzat. Hau da, Kopan partida bat edo bi galtzea ez da izango amaiera. Gutxienez Kopako hiru partida jokatuko dituzu denboraldiro, baina Kopa Nagusiko lehen errondetan kanporatzen bazaituzte, maila apalagoko Kopa batean jokatuko duzu, baina, akaso zure mailarekin zerikusi gehiago duen txapelketa izango da. Txapela janzteko aukera izango duzu oraindik, maila apalagoko txapela, hori bai.
Lau txapelketa desberdin izango dira, eta horietako bakoitzak bere garaikurra eta bere txapelduna izango du.
Mailaren araberako kopak Gaur egun zenbait kasutan zaila da jakitea hurrengo denboraldian Kopan jokatuko duzun edo ez. Hori zergatik? Kopan jokatzen duten taldeak ez dira beti Hattrickeko liga sistemako berberak izaten osotasunean, eta mailaren barruan ere ez da beti berdina. Ondorioz ezin izan dugu herrialdeko talde guztiak Nazioko Kopan sartu, Kopako sailkapena erabili izan dugu zein taldek parte hartuko duen eta zeinek ez zehazteko. Hori diseinu berriarekin aldatuko dugu, Koparen eta ligen eta mailen arteko lotura estuagoa izan dadin. Jokatzen duzun mailaren arabera Kopa batean edo bestean egongo zara, eta irizpide berbera jarraituko dugu zure mailako talde guztiekin. Kopako postu guztiak betetzeko, behin-behineko "auzoko" taldeak erabiliko ditugu, maila apaleko taldeak, lehenengo errondetan maila handieneko taldeen aurka jokatuko dutenak. Egiari zor, ez da gehiegi aldentzen gaur egungo Kopan gertatzen denarekin.
Erronda gehiago zelai neutraleanKopa sistema berrian erronda gehiago jokatuko dira zelai neutralean. Orain arte finalerdietan eta finaletan egiten zen hori, baina orain sei erronda falta direnean egingo dugu. Etxean jokatzearen abantaila murriztu nahi dugu, Kopako txapelduna erabakitzeko garaian abantaila handia ematen baitu horrek; are eta abantaila handiagoa orain sortuko ditugun Kopa berdinduago hauetan.
Sistema berriaren abantailakDiseinu berriarekin talde gehiagok izango dute Koparekin gozatzeko aukera. Hainbat modutan lortuko dugu hori: hasteko, talde gehiagok jokatuko dute kopa, eta txapelketan irauteko aukera gehiago izango dute. Eliteko taldeentzat, Nazio Kopa lehiakorragoa eta konpatuagoa bihurtuko da, baina saria bera handiagoa izango da. Goiz kanporatuta geratzen diren horiek bigarren eta hirugarren aukera bat izango dute.
Beste abantaila bat: ligan gora egitea garrantzitsuagoa bilakatuko da. Mailaz igoz gero, are eta Kopa erakargarriago batean jokatuko duzu; dagoeneko Nazio Koparako sailkatu bazara, mailaz igotzeak sailkapen hobea (eta aurkari ahulagoak, hasieran) izatea ekarriko dizu.
Gaur egun hainbat taldek haien kabuz aukeratzen dute maila apaletan mantentzea Kopan ahalik eta ibilbide luzeagoa edukitzeko. Estrategia apur bat aldatu beharko dute, gaur egun gutxienez seigarren mailan jokatu beharko baitute Nazio Kopan aritzeko. Nolabait, honek txapelketa orekatuagoa ekarriko du maila apaletan, gainindartutako talde horiek mailaz igotzea aukeratuko baitute, seguru aski.
Koparen hierarkiaKopa diseinatzeko garaian garrantzi handia eman diogu taldeek Kopan ahalik eta denbora gehien mantentzeko duten grinari. Ez dugu nahi taldeek mailaz jaisteko erabakia hartzea, hartara diru gehiago irabazteko helburuarekin bigarren edo hirugarren mailako kopak jokatuta. Kopa txiki horiek kanporatuta geratu ondoren jokatzeko alternatiba egoki gisa ikusi nahi ditugu, baina epe luzera begira egokiagoa behar luke txapelketa nagusian lehiatzea.
Bi modutara lortuko dugu hori: diru-sariekin (dirua eta ikuslegoa) eta talde giroarekin.
Diru-sariak & IkuslegoaAurretik jakinarazi genuen moduan, datorren denboralditik aurrera nabarmen igoko ditugu Kopako eta Ligako diru-sariak. Kopako diseinu berrian, lehen baino lehenago emango ditugu diru-sariak. Kopan aurrera egiteko akuilua izango da. Orain baino gehiago mereziko du Kopan aurrera egiteak. Bigarren eta Hirugarren mailako Kopetan diru-sariak txikiagoak izango dira, baina lagunartekoak jokatzea baino hobea izango da. Ikusleak gaur egungo kopetan bezala berataruko dira Kopa Nagusian, eta nazioarteko lagunartekoen moduan lehiaketa txikienetan. Diru-sarien zerrenda osoa begiratzeko, ikus
Eskuliburua.
Talde giroan eraginaNazio eta Mailako Kopek eragingo dute soilik talde giroan. Kopa txikiago batean jokatzen ari bazara, talde giroak lagunartekoetan bezala eragingo du, beraz ezingo duzu PIC (Lasai jokatu) edo MOTS (Hil ala bizikoa) aukeratu, partidaren garrantzia erabakitzerakoan.