Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

9-26-2014 Editoriala: Datorrena: Ganorazko Hattriceko sakeleko aplikazioa

Hattrickeko gure bide orria ezagutarazteko garaia iritsi zaigu berriro. Azkenaldian ezaugarri berri garrantzitsuak argitaratu ditugu, Langile eta Kopa sistema berriak, kasurako. Horiek jokoaren funtzionaltasunean eragiten zuten. Orain, behingoagatik Hattrick sakelekoarekin ganoraz erabiltzeko arazoari aurre egitea erabaki dugu. Hattrickerako sakeleko webgune berria eta iOS eta Android plataformerako aplikazioak garatzea izango da udazkeneko proiektu nagusia. Guztiak doakoak izango dira, noski.
Azken urteotan gero eta nabarmenagoa da erabiltzaileek Internet sakelakoaren edo tabletaren bidez erabiltzeko duten goranzko joera, eta ez hainbeste ordenagailuen bitartez. Gure ere hala egiten dugula esan dezakegu, eta, noski, guneko estatistiketan argi eta garbi ikus dezakegu ere: sakelako trafikoa hazkuntza etengabean dago, eta ordenagailu bidezkoa gainbeheran. Gure webgunea nahiko ondo moldatzen da smartphonetara, baina aitortu behar dugu bere diseinua ez dela batere egokia sakelakoarekin aritzeko. Hori datozen hilabeteotan aldatu nahi dugu.

Lehenik eta behin, ez goaz webgunea goitik behera aldatzera, atari berri bat sortuko dugu (egungo m.hattrick.org ordezkatuko duena), jokoan sartzeko beste aukera bat izan dadin. Gune hori pantaila txikietarako eta ukimen bitartekoetarako optimizatua egongo da, eta deskarga daiteken aplikazioa izango da, smartphone plataformetan hobeto joka dezazun. Beti uste izan dugu tarte bat duzunean erraz sartu eta jokatzeko modukoa izan behar duela Hattrickek, eta horrek gaur egun aplikazioak sortzea esan nahi du.

Sakelarako aplikazioan ez duzu webgune nagusiko funtzionaltasun guztiak eskura izango, ez, behintzat lehen bertsioan. Hasiera batean foroak, selekzioak eta komunitateari lotutako beste hainbat ezaugarri kanpoan utzi beharko ditugu. Halere, gaur egungo Hattrick aplikazioak baina funtzionaltasun gehiago izango ditu, eta taldea kudeatzeko beharrezko ezaugarri guztiak izango dituzu.

Eta, beno zergatik orain? Eta honek zein eragin izango du gaur egungo iOSerako eta Androiderako aplikazioetan? Eta CHPP aplikazio anitzetan?

Tira, inoiz baino beharrezkoagoa dela uste dugu, eta gaur egun Hattrickek duen sakelako esperientzia hobetu beharrezkoa dela deritzogu. Diseinu berri bat egin behar dugu hasieratik, sakelarako guztiz optimizatua izango dena. Gaur egungo iOS eta Android aplikazioak eten egingo ditugu eta berriarekin ordezkatuko ditugu. iOS eta Android plataformekin hasiko gara, baina beste plataformetara ere jauzi egin dezakegu etorkizunean. Eta CHPPei dagokionez, haiek sustatzen jarraituko dugu, gure garatzaileak sakelakoarentzako eta ordenagailuarentzako aplikazioak egitera bultzatzen segituko dugu.

Noizko izango dugu Hattrick Mobile berria? Azaro bukaerarako argitaratu nahi dugu.

Azken hilabetean plataforma berriaren oinarrizko funtzionaltasunak programatzen aritu gara. Urrian diseinu berriarekin hasiko gara, eta azaro hasieran lehen frogak egingo ditugu. Orain arte ondo bidean doa guztia, baina, noski, ez dugu data zehatzik jarri nahi. Dena den, abendu amaieran familiarekin bazkari goxoaz gozatzen ari zaren bitartean zure Hattrickeko taldea sakelakoarekin kudeatzeko moduan egongo zarela esan dezakegu, jada ez duzu bigarren plateraren eta postrearen artean mahaitik altxa beharko. Ez lehen egiten zenuen bezala!

Jarraitu gure berriak.

HT-taldea
 
Server 070