Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-4-2015 Editoriala: Hattrickeko bide orria

Hattrickeko garapenaren bide orrian partiden motorra begiz jota dugu. Taktika orekatuagoak eta ez hain muturreko emaitzak espero ditzakezue. Horrez gain, sakelerako aplikaziorako hainbat ezaugarri berri garatu ditugu, hala nola, foroak. Supporterrentzat soilik izango den Txapelketa sistema berri bat ere garatzen ari gara.
Sakeleko bidezko sarbidea hobetzea eta jokoaren lehiaketa egitura hobetzea izan dira jokoaren garapeneko bi helburu nagusiak azken hilabeteotan. Hala, Hattricken partida bakoitzak, erabaki bakoitzak garrantzia duela zehaztu nahi dugu. Hori da gure asmo nagusienetako bat, eta orain gehiago zehaztu nahi dizuegu garapenerako puntu hori. Horretarako, partiden simulazioa nola hobetu dezakegun azaldu nahi diziegu.

Hobekuntzak partiden motorrean

1. Taktika orekatuagoak. Taktika batek ezin du inoiz begi bistako aukera izateko bezalako indarrik eduki. Gaur egun, gertatzen da, eta baditugu hainbat adibide, hegaleko erasoek erdiko erasoarekin alderatuta duten indarra kasu. Hainbat aldaketa egingo ditugu, horietako batzuk txikiak, baina beste zenbait nabarmenak. Hala, entrenamenduaren edo taktikaren bitartez espresatzeko aukera zabalagoa izango dute. Horri buruzko informazio gehiago emango dizuegu denboraldia hasi aurretik plazaratuko dugun ohar baten bitartez.

2. Emaitza errealagoak. Hattrick probabilitate jokoa da, dado joko bat, non probabilitate gehiago izateko lan egiten duzun; baina non zoriak ere baduen bere lekua. Jokoa dibertigarria eta interesgarria izateko ezinbestekoa da. "Edozein taldek irabaz dezake partida, baina talde onenak irabaziko du beti liga". Nolanahi ere, urteekin, taldeak eta trebetasunak garatzen joan diren heinean, asko aldatu da patiden motorraren inguruko pertzepzioa. Okerrera. Orain dela 10 urte baino gehiagotan gertatzen zaigu partida bat "ausazkoegia" edo "ulertezina" dela. Hori ez da gertatu partiden motorra aldatu delako, jokoak bilakaera izan duelako baizik. Hattrickeko taldeen antzinakotasunak gora egin du, eta taldeak heldu egiten diren heinean, sendotu egiten dira, eta gero eta talde gehiagok dituzte puntuaketa hobeak. Horrek, berez, ez du jokoa ausazkoagoa bihurtzen, baina bai partiden dinamika, eta, dirudienez, horrek muturreko emaitza gehiago izatera eraman gaitu. Joera hori irauli nahi dugu, aurrez iragartzeko emaitza "errealagoak" -eta, gure ustez, dibertigarriagoak- izan ditzagun. Kontu handiz egin beharreko aldaketak izango dira, eta ziurrenik pixkanaka emandako pausoen bitartez egingo dugu, hainbat denboraldiz.

3. Gardentasun gehiago.Badira urte batzuk misterioak arrazoirik ez duen (edo nahasmena sor dezakeen) jokoaren zenbait gune "desmitifikatzen" saiatzen daramagula. Txanponaren beste aldean, erabiltzaileak bide onetik eramaten saiatzen gara tutoretzaren, hasiberrientzako hamaikakoen iradokizunen, aholkularitza sistemaren eta abarren bitartez. Bide horretatik jarraituko dugu. Adibide moduan, hemendik aurrera partidetako gertakari guztiak erakutsiko ditugu (gaur egun huts egindako zenbait gol aukera ez ditugu partiden kronikan erakusten).

Smartphone aplikazioak

Sakeleko aplikazioek oso harrera ona eduki dute. Astero gora doa sakelekoen bitarteko trafikoa, eta espero genuena baino izen emate gehiago jaso ditugu aplikazioetatik -badirudi aplikazioa izatearekin oihartzun handiagoa jaso dugula. Jarraian zerrendatuko dizkizuegu Hattrickeko aplikazio ofizialen inguruko zenbait berritasun:

1. Komunitaterako gunea gehituko dugu, eta horri esker HT-mezuak erabiltzeko eta foroetan mezuak irakurtzeko eta idazteko aukera izango duzue.
2.Notifikazio gehiago gehitu ditugu: Zure jokalarien eskaintzak edo erosi nahi duzun jokalariaren eskaintza hobetu dutenean, lagunartekoa hitzartu gabe duzula gogoratzekp oharra eta oroitzeko oharrak (Supporterrentzat soilik).
3. Beste zenbait Supporter ezaugarrientzako euskarria.
4.Harrobi sistemako euskarria hobetzen ari gara, harrobiko taldea irekitzeko aukera emanez, eta ligak bilatzeko eta horien parte izateko aukera eskainiz.
5. Azkenik, partida azkarrak gehitu ditugu sakeleko aplikaziora, horiek sortzeko edo erronkak onartzeko aukera eskainiz.

Denboraldi aurreko lehiaketa Supporterrentzat

Aurreko udan argitaratutako Kopa sistema oso arrakastatsua izan da. Orain erabiltzaile gehiagok gura dute kopa sisteman aurrera egin denboraldiak aurrera egin ahala. Zerbait berria egiteko lanean gaude orain, denboraldi aurrean jokatuko den Supporter guztiei zuzendutako txapelketa esklusibo batean, hain zuzen ere. Esperientzia berri bat izango da, hainbat zentzutan -ohiko Kopak baino biziagoa izango da, guztiz nazioartekoa, eta lehiakide guztientzako ezuste dibertigarriz betea egongo da-. Noski, txapelketak ez die inongo joko-barneko-abantailarik emango Supporterrei, ondo pasatzeko aukera kitzikagarria soilik.

Mezu sistema hobetua

Erabiltzaileen arteko komunikazioa hobetzeko lanean ari gara. Hattrick guneko hainbat alderdi modernizatu behar ditugula uste dugu, eta mezu sistema da horietako bat. Komunikazioa erraztu nahi dugu, errezagoa izan dadila zure lagunak konektatuta dauden jakitea, eta espero dugu urte honetan -goizenez udazkenean- horri buruzko berritasun gehiago aurkeztea.

Etorkizuneko bide orriak

2013ko udazkenean Hattrickera itzuli ginenetik, behera egin du garatzaileen kopuruak, baina, era berean, askoz produktiboagoak bilakatu gara. Duela urte batzuk baino ezaugarri berri gehiago garatzen ditugu orain. Horretarako arrazoi nagusia izan daiteke une honetan erabiltzaileentzat, eta guretzat negozio gisa, garrantzi gehien duten ezaugarriei begira lanean aritu garela.

Hori ona dela uste dugu, baina horren ondorioz orain denbora gutxiago ematen dugu foroetan. Beraz, erabiltzaileekin zuzenean gure lana partekatzeko eta haiekin batera 'brainstorming'-etan ideia berriak jasotzeko aukera gutxiago ditugu. Foroak begiratzen jarraitzen dugu, eta asko ikasten dugu haietatik, baina, gure aburuz, lan hobea egiten dugu ezaugarri berriei buruz zuekin gutxiago hitz eginda, baina haiek eraikitzeko lan gehiago eginda.

Hori dela eta, orain konfiantza gehiago dugu gure ahalmenen eta hori garaiz egitearen ingruan. Horrela, gure planak zuekin elkarbanatzeko erosoago gaude. Beraz, hemendik aurrera, denboraldi bakoitzaren hasieran eguneratutako bide orri bat aurkeztuko dizuegu, gertatzen ari denaren berri izan dezazuen.

Bide orri editorial hauek Hattricken gertatuko dena ezagutzeko modurk onena izango da. Hemen aurkeztuko ditugu ofizialki lantzen ari garen ezaugarri berri zehatzak, eta hemen emango dizuegu partiden motorraren berritasunen inguruko informazioa. Ezaugarriren bat editorial hauetan agertzen bada, hura aurrera ateratzeko asmoa daukagulako da.
Bide orria aurkezten dugun aldiro, foroetan ibiliko gara zuekin hitz egiteko, baina ez espero mugimendu handirik edo garapenaren inguruko albiste zehatzik bide orrien arteko garaietan; une horietan prometitu genuena garatzen lanpetuegi egongo garelako.

Hori da guzia gaurkoz. Hattricken garapeneko hurrengo urtea iristeko desiratzen gaude! Ba al zenekien Hattrickek abuztuan 18 urte beteko dituela? Eskerrik asko zure denboragatik eta Hattricken gurekin batera egoteagatik.
 
Server 071