Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-23-2015 Editoriala: Partiden motor berriari buruzko xehetasunak

Orain hilabete aurkeztu genuen bide orrian partiden motorran aldaketak egingo genituela iragarri genuen. Hemen dituzue Hattrick orekatuago bat lortzeko eta erabiltzaileei taktika lehiakorrak zelairatzeko aukera zabalagoa eskaintzeko egingo dugun lanaren inguruko xehetasun gehiago.
Partiden simulazioaren motorra hobetzeko hiru helburu nagusi ezarri ditugu. Taktika orekatuagoak sortu nahi ditugu, erabiltzaileek taktika eta formazio aukera zabalagoa eduki dezaten, lehiakorrak izateari utzi gabe. Partiden emaitza "errealagoak" nahi ditugu, neurketetan ezusteko emaitza gutxiago eraginez. Azkenik jokoan gardentasun gehiago egotea nahi dugu, erabiltzaileei informazio eta tresna hobeak eskainiz, beren taldeentzat egokiak izango diren erabakiak hartzen laguntzeko. Ondorengo aldaketak helburu horiek betetzeko saiakerak dira.


Pullback adimentsuagoa

Pullback-a (atzera egitea) partida itxiagoa eragiteko balio du, baita ere taldeetako bat askoz indartsuagoa denean. Baina baditu akatsak ere, batez ere zaila delako jakitea zer gertatuko den pullbackarekin, batzuetan pullbacka izan duen taldearentzako kaltegarri izateraino. Pullbacka da managerren kontroletik guztiz kanpo dagoen Hattrickeko gertaera bakarra, eta oso etsigarria izan daitekeen arren, ezin daiteke uka halako dinamika bat oso errealista denik. Mundu guztiak dakien bezala, psikologia garrantzi handiko faktoreetako bat da futbol partida baten bilakaeran. Horregatik, pullback-a deuseztatu beharrean, haren eragina murriztea erabaki dugu, adimentsuagoa eta iragartzen errazagoa izan dadin.

Pullback-a gertatzean, zure erasoa %15ean murriztuko da (orain arte %20koa zen jaitsiera) eta %10ean indartuko du zure defentsa (orain arte %15 sendotzen zuen).

Partida berdinduz gero, pullback-a automatikoki bertan behera geratuko da. Horrez gain, partidaren garrantzia "Hil ala Bizikoa" bada, ez da pullback-i gertatuko. Gainera, zure taldea Nazioko Kopako finala, Munduko Kopako finala edo Hattrick Masterseko finala jokatzen ari bazara, ez da pullback-i gertatuko.


Partiden dinamikak

Beste mekanika mota bat aurkeztu nahi dizuegu, partiden dinamika deiturikoa. Baude gradualak diren ez ausazko adaptazioak, zeinak, zelaian gertatzen ari denaren arabera, eragiten duten taldeen jokatzeko eran.

Gehitu dugun lehen partida dinamika pullback-aren antzekoa da, eta praktikan ausazko alde hori kentzen dio, iragartzen errazagoa izan dadin. Talde bat bi goleko aldeaz irabazten ari den bakoitzean, kontu gehiagorekin jokatuko du, normala denez, eta erasoaren balioaren %6,25 galduko du, defentsaren balioaren %5 irabaziz. Abantaila hiru golekoa bihurtzen bada, efektua bikoiztu egingo da; lau goleko aldea lortuz gero, hirukoiztu...

Partida dinamika horrek eguneratu berri dugun pullback-aren antzeko mugak ditu. "Hil ala Biziko" partida denean ez da gertatuko; ezta ere herrialdeko kopako finalean, Munduko Txapelketako finalean edo Hattrick Masterseko finalean.

Jokalarien jokatzeko modua partidaren testuinguruaren arabera aldatzea ideia berritzailea da Hattricken, baina hori elikatzaen jarraitu nahi dugu. Lehen bertsio honetan, pullback gertaeran existitzen den efektua hartu, eta gol aldearen inguruko dinamika bat sortu dugu neurketa jokoan den unean. Baina etorkizunean aldaera gehiago gehi ditzakegu, zaleen bultzada, txartelak, partida amaitzeko geratzen den denbora eta abar.

Lehen pausoa besterik ez da, eta dagoeneko ezaguna dugun pullbacken esparrura mugatzea erabaki dugu, baina aldaketak ebaluatu hala, aldaketa gehiago etor daitezke etorkizunean.


Jokalarien ekarpena berriturik

Bigarren aldaketa nabarmena jokalarien ekarpenean egindako berritasunak dira: jokalari batek, bere trebetasunak kontuan hartuta, postu zehatz batean taldearen esfortzu orokorrari egiten dion ekarpena. Postu eta trebetasun konbinazio batzuek indar gehiegi zuten, eta ekarpen hori murriztu egin behar izan dugu; beste kasu batzuetan kontrakoa egin dugu. Aldaketa berriekin, hegaletako erasoaren indarra murriztu egingo dugu, erdiko erasoaren mesedetan. Oro har, erasoaren eraginkortasuna apur bat lausotu dugu, eta horrek jokoan eragin positiboa izango du. Izan ere, partidetan gol gutxiago egongo dira, bai; baina horrek talde onenak irabaztea eragingo du ksu gehienetan. Ondorioz, espero gabeko emaitza gutxiago gertatuko dira.

Hegalekoak

Erasoko hegalekoek indar handia dute gaur egun, batez ere hain erabilia den erasoko agindua dutenean. Hegaleko erasotzaileen indarra murriztu dugu, hegalekoei begirako bestelako aukera taktikoak interesgarriagoak izan daitezen.

Hegalekoa (normal)
Paseek %16 gehiago eragingo dute erdiko erasoa
Hegalekoak %13 gutxiago eragingo du hegaleko erasoa

Hegalekoa (defentsa)
Hegalekoak %20 gutxiago eragingo du hegaleko erasoan

Hegalekoa (erasokor)
Sortze-lanak %20 gutxiago eragingo du zelaierdian
Defentsak %20 gutxiago eragingo du erdiko defentsan
Hegalekoak %14 gutxiago eragingo du hegaleko erasoan

Hegalekoa (erdirantz)
Sortze-lanak %10 gehiago eragingo du zelaierdian
Paseek %25 gehiago eragingo dute hegaleko erasoan
Hegalekoak %7 gehiago eragingo du hegaleko erasoan

Atzelariak

Gaur egun nahikoa zaila da defentsan oinarritutako talde sendo bat sortzea. Hori errazagoa bihurtuko da hemendik aurrera. Horrez gain, erasoko atzelariek zelaierdira egindako ekarpena handitu dugu, gaur egun oso gutxi erabiltzen den aukera taktikoa baita.

Erdiko atzelaria (normal)
Aldaketarik ez

Erdiko atzelaria (erasokor)
Sortze-lanak %21 gehiago eragingo du zelaierdian

Erdiko atzelaria (hegalerantz)
Defentsak %9 gutxiago eragingo du erdiko defentsan
Defentsak %6 gehiago eragingo du hegaleko defentsan

Hegaleko atzelaria (normal)

Defentsak %8 gutxiago eragingo du erdiko defentsan


Erdilariak

Hemendik aurrera erdilari guztiek erdiko erasoan eragingo dute, haien erremate trebetasunari esker. Horrek jokalari hibrido berrien atea irekiko du; baita entrenamendu konbinazio berriei ere.

Erdilariak (normal)
Paseek %5 gehiago eragingo dute erdiko erasoan
Erremateek aurrelari normal baten %21 eragingo dute erdiko erasoan

Erdilariak (atzerantz)
Paseek %20 gutxiago eragingo dute erdiko eta hegaleko erasoetan
Erremateek aurrelari normal baten %12 eragingo dute erdiko erasoan

Erdilariak (erasorantz)
Paseek %5 gehiago eragingo dute erdiko erasoan
Defentsak %25 gutxiago eragingo du erdiko defentsan
Defentsak %25 gutxiago eragingo du hegaleko defentsan
Erremateek aurrelari normal baten %31 eragingo dute erdiko erasoan.

Erdilaria (hegalerantz)
Paseek %6 eragingo dute erdiko erasoa


Aurrelariak

Normal jokatzen duten aurrelariek zelaierdian apur bat gehiago eragingo dute. Hegalerantz jokatzen duten aurrelariek ez dute soilik erasoaren alde bakar horretan eragingo.

Aurrelaria (normal)
Sortze-lanak erdilari normal baten %25ko ekarpena egingo du zelaierdian.

Aurrelaria (hegalerantz)
Sortze-lanak erdilari normal baten %15eko ekarpena egingo du zelaierdian

Aipaturiko eguneraketa azken bost urteetan, gutxienez, jokoaren motorrari egindako aldaketa handiena da. Aldaketaren tamaina kontuan hartuta, ez dugu aktibatuko Hattrickeko motor nagusian 60. denboraldira arte (urri amaieran hasiko den hura). Denboraldi honetan, 59., partiden motor berrian Txapelketa sistema berrian soilik erabiliko dugu. Horrela, gure garatzaileek askoz informazio gehiago izango dute, ziurtatzeko aldaketek nahi bezala funtzionatzen dutela, lehiaketa sistema nagusian ezarri aurretik. Horrez gain, denboraldi bateko epea izanik, erabiltzaileek aztertu ahalko dute zein eragin duten aldaketek, eta prest egongo dira horretarako.

Hori duzue dena partidaren motorraren aldaketei dagokienez: pullback-a, partiden dinamikak eta jokalarien ekarpena.


Aukera guztiak bistara

Partida osteko analisia errazteko bidean, gol aukera guztiak erakutsiko ditugu amaitu diren neurketen estatistiketan. Gaur egun zenbait aukera "ezkutuan" geratzen dira -partidaren simulazioan gertatzen dira, baina ezerezean geratzen dira eta ez dira laburpenean agertzen-. Jokaldi horiek partiden zuzeneko kontakizunean agertu gabe jarraituko badute ere, neurketa osteko analisian ikusiko dituzu; ze unetan gertatu ziren eta zer gertatu zen. Horrek zure taktiken analisia erraztuko du.


Oharra: Langilegoan berritasuna, Teknikari Taktikoa

Beti izan ditugu erasoko edo defentsako izaerako entrenatzaileak Hattricken, baina horrek ez du esan nahi hori mekanika egokiena denik. Erabiltzaile lehiakor gehienek entrenatzaile neutral bat aukeratu dute, erabakitze hori erabat aspergarria bihurtuz. Horrez gain, entrenatzaileak garestiak direnez, malgutasun gutxiegi dago entrenatzaile bat erabaki taktiko azkar baten ondorioz aldatu nahi baduzu. Bien bitartean, selekzioetan ez da halakorik gertatu, eta ikusi izan dugunez, askoz dibertigarriagoa da erasoko eta defentsako taktiken artean aldatzeko aukera erraza izatea. Interesgarriagoa da.

Horregatik, Hattrickeko langilegoa kide berri batekin osatzea erabaki dugu: Teknikari Taktikoa. Oraindik ere izaera zehatz bateko entrenatzaile bat izateko aukera izango duzu, baina Teknikari Taktikoa duten taldeek erasoko edo defentsako jarreraren artean aukeratzeko posibilitatea izango dute, entrenatzailearen izaera kontuan izan gabe. Horrez gain, Teknikari Taktikoek banakako aginduak zabaltzea eragingo dute, aukera berri batekin.

Teknikari taktikoa 60. denboraldiaren hasieratik aurrera izango duzue erabilgarri, urri amaieran, partiden motor berria martxan jartzearekin batera.
 
Server 071