Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

8-18-2015 Editoriala: Eguneraketa partiden motorraren aldaketetan datorren sasoirako

Partiden motor berriaren kodea, aurreko editorialean aurkeztu genuena, martxan izan dugu azken asteotako Txapelketetan, eta, zuen erantzunarekin batera ebaluatu ahal izan dugu. Horretan oinarrituta, aldaketa batzuk egingo ditugu behin betiko bertsioan; eta datorren sasoiaren hasieran abian izango da, partida mota guztietarako.
Atezainak: Aldaketarik ez

Atzelariak: Erasoan jokatzen duten atzelariek sortze-lanean duten eragina %21 areagotu beharrean, %14 areagotuko dugu soilik.

Hego atzelariak: Erdirantz eta defentsibo jokatzen duten hego atzelariengan hainbat aldaketa txiki egin ditugu: sortze-lanean eta hegalekoan eragingo dute. Apur bat areagotu ditugu biak, gainontzeko jokalarien ekarpenaren antzekoagoa izan dadin.

Hegalekoak: Normal eta erasokor jokatzen duten hegalekoen Hegaleko abilezia %10 murriztuko da, eta ez aurretik esan genuen %13 eta %14 hurrenez hurren. Gainontzeko aginduak dituzten hegalekoen ekarpenetan ez da aldaketarik izango editorialarekin alderatuta.

Erdilariak: Ez dago aldaketarik.

Forwards: Atzera pauso bat egitea erabaki dugu, eta hegalerantz jokatzen duten aurrelarien ekarpena ez ezartzea. Izan ere, konturatu gara partiden motorraren balantzean desoreka eragiten duela hegalean egiten duen ekarpen bikoitzak. Orain arte zuten ekarpen bera izango dute hegalerantz jokatzen duten aurrelariek.
Nolanahi ere, aldaketa txiki bat egingo dugu aurrelari horietan. Jokatzen duten hegalean Hegaleko abilezia apur bat hobetuko zaie, eta kontrako hegalean paseen ekarpena hobetuko dute. Halakorik ez zegoen aurreko bertsioan.

Laburbilduz, aldaketa hauekin hainbat jokalari postuen ekarpena leuntzea erabaki dugu, ziurrenik gehiegizkoa zelako ekarpena. Baina, hala ere, ez ditugu desagerrazi nahi jokoaren orekan, eta oro har partiden motorraren lanean, ikusi ditugun ekarpen positiboak; izan ere hori lortzeko bidean gaudela uste dugu.

Hemendik gutxira eguneratuko dugu laguntza eskuliburua ekarpen berriekin.
 
Server 070