Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

8-8-2016 Editoriala: Zuzeneko bisore berria aurkezten

Ordua da aurkezteko urte honetako gure proiektu nagusia izan dena, eta zeinetan gogo biziz egon garen lanean: partiduak zuzenean ikusteko Hattrick-eko bisore berria.

Gure helburua hattrickeko partiduak zuzenean ikusteko esperientzia guztiz aldatzea izan da, partiduei intriga eta suspense kutsu bat gehituz, partidua jokatzen ari den bitartean interesgarriak izango zaizkizun zuzeneko estatistikak argitaratuz eta beste kideekin interaktuatzeko aukera berri bat emanez, partiduetako txat sistema berriari esker.

Hori guztia, diseinu berri, koloretsu eta modernoago baten barruan. Guk bezain beste maita dezazuela espero dugu!
Partiduen txostena Hattrickeko bihotza izan da urte guzti hauetan. Diseinu aldetik basikoa den arren, gutariko askok gustuko dugu partiduak weborrian pasatzen den moduan jarraitzea, nahiz eta askok sakeleko aplikazio zein notifikazioen bitartez osatzen dugun gaur egun esperientzia hau.

Urte hauetan zehar beti egin diogu uko 3D-ko bisore sistema berri bat garatzearen aldeko deiei, azken finean partiduen motorraren gaineko estalki bat moduan ulertu izan dugulako, erabiltzaileak azkar aspertuko lituzkeena. Partiduak zuzenean jarraitzeko esperientzia modernizatu behar bada, jokuari beste adore bat emateko zela ulertu dugu beti, ez gara gauzak aldatzearren aldatzearen aldekoak.

Kontaketa berria

Partiduen kontaketa guztiz berriztu egin dugu. zuzeneko esperientzia areagotuz. Orain, partiduan gertatzen direnak segunduro kontatuko dizkizugu. Eta gainera ez duzu inoiz jakingo jokaldi bat zelan bukatzen den, hura amaitu arte, noski. Izan ere, modu batean hasten diren aukera ezberdinek ez dute zertan bukaera berdina izan behar.

Gertaera berri asko gehitu ditugu. Horietan, jokoaren inguruko kontextuari buruz hitz egingo zaizue. Adibidez, partidu bat irabazi edo galtzeak talde bati zelan eragiten dion titulua eskuratzeko aukeretan, edo jokalariren batek gertaera gogoangarriren bat izan duen partiduan zehar.

Informazio guzti honek, partidu baten laburpenean inportantegia ez baldin bada ere, bizitasuna emango dio kontaketari, partidua zuzenean ikusten ari den edozeinendeko. Honekin lortu nahi izan duguna partiduak beltzgune gutxiago izatea izan da, zeinetan kontaketaren berririk izan gabe minutu asko iragan daitezken.

Gertaera asko guztiz birpentsatu eta aldatu egin dira, benetako egoeren traza handiago izan dezaten. Adibidez, partiduan zehar emandako lesio baten informazio gehiago izateko aukera izango dugu, medikuak lehenengo diagnostiko bat egiteko aukera izan duenean. Dena den, lesio horren benetako irismena ez dugu jakiterik izango partidua bukatu arte.

Partiduen betiko laburpena bere horretan mantenduko da. Baina partiduen zuzeneko kontaketa, osatuagoa eta informazio gehiago eskainiko duena, astebetez baino ez da kontsultagarria izango.

Partiduek luzapena izango dute

Hemendik aurrera partiduek luzapena izango dute Hattricken ere. Partidu batean gertaera asko izan direnean, epaileak luzapeneko minutu batzuk eman ditzazke. Eta, noski, aukera egongo da partiduan zehar gertatu beharreko aukeraren bat denbora horretan gertatzeko. Luzapeneko minutuen kopurua partiduan zehar gertatu diren gertaeren araberakoa izango da, eta epaileak berak adieraziko du, partiduaren denbora agortzeko gutxi falta denean.

Gol aukera guztiak ikusgai

Orain arte golaukera guztiek ez zuten argia ikusten. Bisore berrian eskuzabalagoak izango gara, eta guztien berri emango dizuegu. Partiduak zuzenean segitzen ez dutenentzat ere eskuragarri izango dira, partiduen osteko laburpenetan, beste estatistikekin batera.

Atsedenaldi laburragoa

Atsedenaldiek 5 minutukoak izango dira hemendik aurrera. Partiduen denbora moztea ere pentsatu izan dugu, ez dago motiborik partidu bat 90 minutu beharrean 30 minututan ez aurkezteko. Baina momentuz ez dugu aldatuko. Hala ere, partiduak berriro ikusteko aukera horretan, azkarrago irtengo dira gertaerak, aldaketa hauek zuengan zer nolako eragina izango duen ikusteko.

Berdegunearen bisorea

Bisore berriaren zatirik inportanteena berdegunearen perspektibazko bisorea izango da, non talde biak, jokalariak eta formazioak ikusi ahalko diren uneoro.

Eguraldiaren grafiko dinamikoak ere ikusgai izango dituzue, ordezko jokalariak eta argi batek markatuko du eraso bat sortzen ari deneko eskualdea. Hiru fitxa izango dira aukeratzeko, zure formazioa, puntuaketa sektoreka eta jokalarien errendimendua. Estatistika hauek guztiak zuzenekoak izango dira, uneoro partidua aurrera zelan doan jakin dezazuen zehaztasun osoz.

Jokalari eta talde txartelak

Bisorean sartuta zaudela, talde edo jokalari batean klikatuz gero, bisorean bertan zabalduko dira euren xehetasunak, talde edo jokalariaren orrialdera joan beharrean. Informazio hau guztiz eguneratua izango da, golen eta lesioen estatistikena, esate baterako. Honek aukera emango dizu zure jokalarien egoera, edo aurkariaren estatistikak modu azkarrean aztertzeko, bisoretik atera gabe.

Beste partiduak jarraitzen

Orain arte gertatu den bezala, beste partiduak jarraitzeko aukera izango duzu. Ez da aldaketa handirik egin atal honetan. Are gehiago, aukera berri bat gehitu dugu orrialde nagusian, zure interesekoak izan daitezken partiduak iradokiko dizuena (selekzioen partiduak edo zure ligako beste partiduak, adibidez).

Txata

Txat berriak aukera emango dizue momentuan konektatuta dauden erabiltzaileekin hitz egiteko. Txatak partiduarekin estekatutak egongo dira. Partidu bat jarratzen baduzu, aukera izango duzu bertako txateko mezu guztiak irakurtzeko, baina zure taldeak jokatzen dituen partiduetako txatetan bakarrik idatzi ahal izango duzu.

Ligen kasuan, partidu guztiek txat berdina partekatuko dute, hortaz zure ligako erabiltzaile guztiekin hitz egiteko posibilitatea izango duzu. Ez, ordea, zure mailako beste ligetan.

Kopan, hasierako partiduetan txatak independienteak izango dira (partidu bakoitzarena) baina azkenengo errondetan txat komun bat egingo da, non lehian jarraitzen duten talde guztiek parte hartzeko posibilitatea izango duten. Txapelketa pribatuetan, bertan parte hartzen duten erabiltzaile guztiek euren artean hitz egiteko aukera izango dute.

Euskarazko itzulpenak ez daude prest

Lan asko egin behar izan da bisore berriarekin, hain zuzen testu guztiak berridatzi behar izan direlako. Lan erraldoia izaten ari da hau LA taldeetarako, testu guztiak hizkuntza ezberdinetara itzuli behar dituztenak. Baina ezinezkoa izan da hizkuntza guztiak prest izatea lehen data honetarako (euskara dago horien artean).

Horregatik, bisore berrian sartzean, prest dauden hizkuntzen artean (ingelesa eta beste hainbat) aukeratzeko eskainiko zaizue. Bisore berrirako aukeraketa izango da bakarrik, jokuaren beste atalak euskaraz izaten jarraituko duzue. Euskarazko itzulpen guztiak prest daudenean, automatikoki aldatuko zaizue, ezer egin behar izango ez duzuela.

Eta, noski, jokua euskaraz izaten jarraitzen nahi baduzue, aukera duzue bisore zaharra erabiltzen jarraitzeko.
 
Server 071