Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

2-20-2017 Editoriala: Udaberriko ibilbidea: Aginduak, Entrenamendua eta gehiago

Aurrerapen handiaz aurtengo garapenaren lehenengo aldia hasten gara! Uda eta udaberrirako gauza liluragarri batzuk prestatu ditugu (Hattrick berriro hazteko gai izan daitekela joera batzuk ikusten ari gara) eta horretaz gain, Abuztuan gure hogeigarren urteurrena izango dugu.
Ibilbide honetan, gure ikuspegia jokuaren bi orrialde nagusi berriasmatzea izango da:
-partiduko aginduen orria eta entrenamendukoa.
Abenduan, harrobien eguneraketan egin genuen bezala erabiltzeko erreztasunak bilatzen ari gara eta aldi berean hobekuntzak izango direla. Orrialde hauek partiduak zuzenean ikusteko bisorea eta taldearen azterketa orrialdeen bezalakoak izango liratekela nahiko genuke( dinamikoak eta informazioa eskuragarria).

Ezaugarri berri batzuk aipagarriak dira:

*Partiduko aginduen orrialde berrian, zazpi aldaketa egiteko aukera egongo da eta aldaketa egiteko orduan askoz moldagarriagoa izango da.

* Jokalari bati markaketa estua egitea posible izango da eta zeure jokalriari hori agintzekotan eta arrakasta izateaz bere aurkarian eragin handia izango du.

*Berezitasunak ere aztertuko ditugu. Aldaketa batzuk ere egingo ditugu horietaz baina hemendik bi denboraldietara izango dira.

Jokuko motorra ere kontutan hartuko dugu. Hiru puntutan lanean ari gara.


* Gertakizunen ageraldia aztertzen ari gara, guztiak batera partiduaren amaieran ez gertatzeko. Gertakizun berri pila bat gehitu dugu eta motorra puntura jarri behar dugu.

*Ezohizko emaitzen kopurua gutxitzea erabki dugu. gero eta gutxiago gertatzen dira baina ezohizko emaitzak, adibidez talderik onena goleadaz galtzea askoz zailagoa izango da.

*Goleen aukerak. Jokalarien eta aurrelarien habileziak kontutan hartuko ditugu zein izan den golegilea jakiteko.

Chat-en zerbitzua ere hobetzea nahiko genuke, bai ligako multzoetan, bai federazioetan. Hauek ere, txapelketetan erabilgarriak izango dira eta haien arteko loturak erraztuko dugu.

*CHHPeko garaitzaileentzat ere abantaila berriak eskaini nahi diegu, adibidez suporterren gozatzeaz frogak egiteko. Horretaz gehiago jakiteko CHHPeko foroetan informazioa eskuragarria izango da.

Amaitzeko, gertakizun berri batzuk ere gehituko ditugu, batzuk azaldu ditugunak eta beste batzuk guztiz berriak izango direnak.

Hauek ingurua eta testuingurua kontuan hartuko dute, adibidez momentu berean beste partidu partidu batzuk jolasten ari diren emaitzak.

Momentuz, hauxe da dena, zuek gozatzea espero dugu!

HT-taldea
 
Server 071