Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

10-20-2017 Editoriala: Partida agindu berriari bigarren begirada

Abuztuan aldaketa berria argitaratu genuenetik, hamaika hobekuntza egin ditugu horren gainean - eta uste dugu, bigarren begirada bat merezi duela orain. Hasieran zure oneritsia ez bazuen, orain gustoko duzulakoan gaude! Gaur egun, ezaugarri berri guztiz berria aurkezten dugu -
gure orriaren balorazio funtzioa.
Partida agindu formulario berria izan da gure urteko proiekturik handiena, eta oso garrantzitsua da guretzat jokoaren zati nagusia hori era egokian burutzea. Hasierako argitaraketa geroztik, partida ordena berriaren orria hobetzen izan gara. Gaur egun, aldaketa horiek guztiak laburbildu nahi ditugu!

Halaber, eskatu nahi diegu agindu orri zaharra erabiltzen jarraitzen duzuneoi berriari bigarren aukera bat emateko. Uste dugu, zuek adierazitako erroreak gaur egun konpondu direla. Agian gustoko duzu orain, eta hala ez bada, oraindik ikusmina dugu jakiteko zer gehiago egin dezakegun.


Beraz, zer berri abuztua bitartean

* Partida ordena berrian sartzen zarenean, ez duzu zertan lehen fitxa bisitatzerik izango, non aurreko edo lehenetsitako hamaikakoak karga daitezke. Partida honetarako agindu bat bidali baduzu edo lehenetsitako aginduak badituzu, hamaikakoa fitxan hasiko zara. Honek denbora aurrezten du. Jakina, behar izanez gero, beti aurreko fitxa karga dezakezu han nahi duzuna egiteko. Eta jada bidalitako agindu bat edo lehenetsiatako agindu bat baliogabetua izan bada edozein arrazoi batengatik, lesioa edo jokalari baten salmenta adibidez, lehenengo fitxan hasiko zara ere.


* Zuetako askok lehen erabiltzen zen oinarrizko trebetasunez ordenatutako lista nahiago duzue, oraingoa baizik, hau da, posizio jakin bateko jokalari onenak kalkulatzen dituena. Aukera hori gehitu dugu orain berriro, beraz, zuk zeuk nahi dituzun moduan ordenatu ditzakezu.


* Jokalari baten gainetik sagua pasatzean, jokalariaren fitxa ez da agertuko listaren “barruan”, listaren beheko partea atal propioan ezik. Honek, jokalariak aztertze garaia esperientzia “trakets” bat bihurtzea ekidingo du.


* Ikono desberdina jarri dizkiogu hamaikakoren parte diren jokalariei, ikuspegi orokor hobea bat emanez zein espezialitatedun jokalariak zelaian irudikatzen diren. Kamisten zenbakiak ere gehitu ditugu hamaikakoaren bistara.


* "Zinta urdina" erantsi dugu, aste arteko partida aginduak ezartzean, asteburuko partidan jokatu duen seinale. Hau zure entrenamendua optimizatzen lagunduko dizun bisualizazio laguntza bat da.


* Banakako ordena prozesua argitu dugu. Orain, itzal bat agertzen da aukeratutako jokalariaren atzean. Gezien kolorea ere alderanztu dugu. Atzeko plano berriak jokalarien arteko ertzak eroso eta argiagoak bihurtuko ditu, lanean ari zaren jokalari bat nahigabe desautatzeko arriskua murrizteko.


Interfazearen hobekuntza orokor horiez gain, mugikorren esperientzia eta konponketa txikiak ere egin genituen, smartphone eta tabletetan errazago erabili ahal izateko.

Horietako garrantzitsuena mugikorrean hamaikakoko jokalarien "ukitu eta hautatu" modua hobetu dugula; izan ere, batzuetan hautsi egin zen eta ezin zen erabili.


Azkenik, zenbait lerro gazte partidu aginduez gain. Aldatu dugu, beraz, jokalari txartelean euren dituzten gaitasunak ikusteko aukera izango duzue, baita trebetasunen aukera desgaitu duten erabiltzaileek ere.


Partida agindu berriaren orrian hobetzen jarraituko dudu, baina aurrerapen-txosten hau eman nahi izan dugu eta berriro gonbidatu erabiltzen ez duzuneontzat. Formatu zaharra bueltatzeko beti duzu aukera!

"Baloratu orria" ezaugarri berria

Beste gauza bat! Aste honetan ezaugarri berri bat atera dugu "Baloratu orria".Oso funtzio simplea da, edozein Hattrick erabiltzaile edozein orri balora dezake 1etik eta 5era izar bitartean. Hau ez da inoiz egin behar duzun zerbait, alde batera huts dezakezun ezaugarria da, oso diskretuki orriaren beheko partean jarritako ezaugarria delako. Ez zara iruzkinik idazteko gai izango, eta ez dugu inoiz gure iritzia emango zure balorazioetan zuzenean. beraz, zein da honen helburua?


Bien, Funtzio berri honen bidez, jakin nahi dugun web orriaren atal baten edo bestean ondo ez dabiltzaten orriak ditugun, baita ere, jakiteko balorazioak gora edo behera doazten aldaketa bat argitaratu eta gero. Atal baten balorazioak adieranten badu lan gehiago egin behar dugula, gure analia egingo dugu horren gainean, eta baliteke zure iritzia ere galdetzea inkestak eta foro eztabaidak erabiliz, hobekuntzak egin aurretik.
 
Server 070