Berriak
10-1-2018
Editoriala: Egitekoak: Udazkena 2018
Irailaren hasieran aplikazioan egindako sei hilabeteko lana bukatu genuen eta ondorengo ekintzak planeatzeari ekin genion.
App berriak lanpetuta mantendu gaitu urte honetan zehar. Etorkizunean gauza onak ekarriko dizkigun proiektu handia zen. Dena den, pozik gaude app-a argitaratu eta orain jokurako berrikuntzak sortzeari ekin ahal izatearekin.
Proiektu lista txiki bat egin dugu, bakoitza pare bat astetan egin ahal izateko. Azaroko geldiunerarte honek jasoko du gure arreta:
* Partida bukaeran denbora luzatzeko probabilitatea handitu egingo da, eta baita luzapen denbora horretan gertaerak egoteko aukera.
* HT-Mailen hariak
* Lagunarteko partiden poltsaren hobekuntza, eta partida bakarren poltsa sortuko dugu
* Harrobia: 18 jokalari egon ahalgo dira, txartelik ez da egongo, eta sailkapen historikoak ikusteko aukera gehituko dugu.
* Salerosketen gustokoen zerrenda hobetuko da
* Entrenamendu kanpametuak egiteko aukera, aste horretako entrenamenduaren orden fidelitaea handitu eta lesioak murrizteko aukera (denboraldi bakoitzean behin bakoitza)
Honez gain, Platinum supporter-ek hurrengo supporter ezaugarriari buruz bozkatzeko aukera izango dute.
Honez gain, Azaroan programatzen hasiko garen beste pare bat proiektu ditugu eskutartean.
Hauetako bat ranking sistema bat da, taldeak beraien ezaugarri desberdinen arabera sailkatzeko balioko du. Proiektu honetan estadistikan profesionalki lanean dabilen Matteo Dimai, aka LA-Artod, dugu laguntzaile bezala. Behin sortu ondoren, uste dugu gauza interesgarri askoren oinarria izan daitekela ranking sistema hau.
Bigarrena gure komunikazioaren efizientziaren analisi bat da. Erabiltzaile askok informazio gehigao nahi dute garapenei buruz, guk foruetan gehiago parte hartzeko eskatzen digute, eta guk hau ulertzen dugu. Guk hiru hilabeteko garapen prozesuetan egiten dugu lan, eta nahiz eta ahalik eta distrazio gutxienekin egin nahiko genuken lan, ulertzen dugu gure komunikazioa (MyHTs, Editorialak, SysInfoak, argitarapen notak, HT-en foruetako partaidetza, bloga, Facebook eta Twitter) hobeto antolatu beharra dugula ahalik eta erabiltzaile gehienek gu irakurri ahal izateko. Behin hori egin eskero, ikusiko dugu zer egin behar den hobekuntza hau garatzeko, adibidez, foruak sekula bisitatzen ez dituzten erabiltzaileak foruan sartzeko.
Bukatzeko, Hattrick webgune eta aplikazioaren diseinu berri batean gabiltza lanean. Pasadan urtean diseinu txapelketa bat egin genuen eta oso proposamen interesgarriak jaso genituen. Nahiz eta proposamen hauek ez diren garatu, erreferentzi puntu garrantzitsuak izan dira diseinuan lan egin dute langileentzako. Nahiz eta erabiltzaile batentzat aldaketa ez den oso nabarmena izango, Hattrick-en oinarria errespetatzen duen diseinu modernu eta eder baten ideia oraindik bizirik dago. Dena den, puntuaketa sistema bezala, hau ere ez da garapen arlo honetan egingo.
Eskerrik asko zure arretagatik, Azaroan ikusiko gara berriro!