Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-7-2019 Editoriala: Partiden orrialde berria - eta udako bide orria

Gaur berrikuntza berri bat atera dugu partidarent txostenaren orrialdean, eta baita partidak zuzenean ikusteko orrialdean ere. Errendimendu hobea izango du, informazio gehiago edukiko duzu eskura, eta diseinu aldetik ere berrikuntzak egin ditugu. Udako bide orriari buruz hitz egiteko ere aprobetxatu dugu.
Ia astero ezaugarri berriak argitaratu ditugun udazken eta negu baten ondoren, argitalpenen martxa pixka bat moteldu dugu - baina hala ere lanean jarraitu dugu.

Partiden txostenaren orrialdea garrantzitsua da Hattrick-en, eta ez da ia aldatu 20 urtetan. Beste orrialde batzuk hobetu ditugun bezala (adibidez partiden aginduen orrialdea eta salerosketen orrialdea) partiden txostenaren orrialdea aldatzeko garaia zela pentsatu dugu.

Nabarituko duzun lehen gauza diseinuak partidak zuzenean ikusteko orrialdearen diseinuaren antza duela da. Partida bat zuzeneak ikusi baduzu, ez du sentzurik partida bukatu ondoren puntuaketak eta izarrak era desberdin batetan erakusteak.

Bukatutako partida guztiek partidaren laburpen bat izango dute, hori kentzean, zelaia ikusiko duzu jokalari eta zelaiko atal desberdinetako puntuaketekin, zuzeneko partidan bezala. Gorengo ekintzak orain orden kronologikoan agertuko dira, eta Foxtrick-en zeuden ezaugarri asko gehitu ditugu. Adibidez ikono berri batzuk eta gertaeren deskribapenak. Partidako puntuaketak errazago elkarbanatzeko asmoz kopiatzeko funtzioa ere gehitu dugu. Foxtrick-en oinarritutako aldaketarik handiena "Puntuaketa Eraginkorrak" atala da. Atal batean talde biek duten puntuaketa konparatu beharrean, bi taldeek leku horretan norgehiagoka bat irabazteko duten aukera aztertuko da. Adibidez, zelai erdian 9 bat duen talde batek zelai erdian 6 bat duen talde baten aurka jolasten badu, ez du %66ko abantaila izango, baizik eta handiago bat. Balio zaharrak erabiltzeko aukera izango duzu nahi izan eskero baina balio berriak partidak simulatzeko erabiltzen den motoretik gertuago egongo dira.

Partidak zuzenean ikusteko orrialdean ez da diseinua aldatu, baina partiden txostenaren orrialdean gehitu ditugun gauza berri guztiak zuzenean ere ikusgarri egongo dira. Honez gain, zuzeneko kronograma hobetu dugu jarraitzea errazagoa izan dadin. Baina are garrantzitsuago, orrialde hauen errendimendua hobetu dugu eta orain bizkorrago mugitu beharko zinateke beraietatik.

Hau gainditu ondoren, gure bide orrira itzuliko gara.

Azken hilabetean izan genuen garapen bileratik bi taldetan gabiltza lanean. Lehenengoa selekzioentzako ideia berriak biltzea izan da. Horretarako gaur egungo eta iraganeko selekzioetako entrenatzaileak Hattrick-eko foro batera gonbidatu ditugu. Gure helburuak azaldu dizkiegu, gure txapelketa sistema berriaren berri eduki dezaten. Sistema berri honekin tranpak ekiditzea eta selekzio gehiagok parte hartzea da helburua. Jasotako erantzunak itzelak izan dira eta gure planekin aurrera jarraitzera animatu gaituzte. Maiatzean sistema berria azaltzeko asmoa dugu, eta lehenengo ezaugarri berriak Ekainean argitaratuko dira. Txapelketa sistema berria urte bukaeran hasteko asmoa dugu.

Beste taldea jokoa hobeto jakitera ematen aritu da. Zergatik orain? Azken 6 hilabeteetan erabiltzaile berrien arloan oso zenbaki onak izan ditugu - gero eta jokalari gehiago mantendu dira Hattrick-en behin jokatzen hasi ondoren. Hau oso garrantzitsua da interneten oinarria duen enpresa batentzat. Atxikitzeak gora egin duenez, garrantzitsua iruditu zaigu webgunearen propaganda hobetzea - printzipioz etorriko diren erabiltzaileak jolasten jarraituko dutelako.

Lan asko egin dugu arlo honetan, batez ere bilatzaileetan gure ikusgarritasuna hobetzen, Hattrick azken boladan oso atzean zegoen arlo bat zen hori. Aste ugari igaro ditugu honetan, eta gehiago igaroko ditugu Maiatzean. Dena ondo badoa, Hattrick lehenengo postuetan agertuko da norbait Hattrick-en antzeko joko baten bila dabilenean. Sare sozialetan ere gure jarduera maila igo dugu.

Baina batez ere, atxikitzearen igoera proiektu luzeak egiten jarraitu beharrean hobekuntza txiki asko egiten gabiltzalako dela uste dugu. Honela, jokalari guztiek jokoa aurrera doala ikusten dute. Espero dugu erritmo hau mantentzea eta jokoa zuentzako are dibertigarriagoa bilakatzea!
 
Server 070