Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-3-2020 Editoriala: Gure Munduko Txapelketa berria

2021eko Urtarrilean, Selekzioen arteko txapelketaren formatu berri bat hasiko dugu Hattrick-en. Sistema berria malguagoa izango da eta Hattrick-eko liga guztiek izango dute parte hartzeko aukera. Kontinenteetako Txapelketak ere gehituko ditugu, beraz orain Amerika, Europa, Afrika eta Asia-Ozeani-ko txapeldunak egon ahalgo dira.
Gure ikuspuntutik, Selekzioek komunitatea amankomunean duten proiektu baten inguruan batzeko balio dute. Jokalari gazteak hazi, entrenatu, eta selekzioko entrenatzailea aukeratzea dira besteak beste denen artean egin behar diren gauzak. Erabiltzaile askorentzat, hau da Hattrick-eko gauzarik dibertigarriena. Zuetako gehiagok hau ezagutzea nahiko genuke, eta horregatik selekzioei indarra ematea aspaldian izan dugun helburuetako bat da.

Azken urtean zehar, Selekzioen entrenatzaileentzako baliogarriak diren herraminta ugari argitaratu ditugu. Selekzioetako entrenatzaileek adibidez orain laguntzaileak eta bilatzaileak izendatu ditzakete eta hautagaien zerrenda sortu dezakete. Iritsi da puzzle honen piezarik garrantzitsuena: Txapelketen formatu berria.

Epe luzeko planifikazioa Selekzioen eta bertako entrenatzaileen pieza garrantzitsua denez, sistema berriak zelan funtzionatuko duen azaldu nahi dizuegu. Hauek dira Munduko Txapelketaren formatu berriaren ezaugarri guztiak, baina kontuan izan ez dela martxan jarriko 2021eko Urtarrilerarte.

Ondoren datorrena laburpen bat da, informazio guztia eskuliburuan aurki dezakezue Selekzioen atalean.

Kontinenteetako Txapelketak

Amerika, Afrika, Europa eta Asia-Ozeaniak orain beraien zonaldeko txapelketan izango dituzte, jokotik kanpoko bizitzab bezala. Kontinenteetako Txapelketa hauek Selekzioen zikloko lehenengo zatian jokatuko dira, selekzioko entrenatzaile berriak izendatu eta berehala. Selekzio guztiek hartu ahal izango dute parte txapelketa hauetan, eta Munduko Txapelketarako sailkatzeko balioko dute. Kontinenteetako Txapelketak 6 taldeko multzoetan antolatuko dira, joan eta etorriko partidekin, eta 10 asteko iraupena izango dute. Multzoen faseko 8 talde onenenak azken fasera sailkatuko dira Kontinenteko txapelduna nor den jakiteko.

Beste aldaketa on bat Kontinenteetako Txapelketen ordutegia kontinentera adaptatuko dela - beraz ez duzue Europako ordutegiaren arabera jeiki beharrik izango.


Munduko Txapelketa

Kontinenteetako Txapelketen emaitzen arabera, talde batzuk zuzenean Munduko Txapelketarako sailkatuko dira, beste batzuk ordea Play-off batzuk jokatu beharko dituzte. Kontinenteetako Txapelketetako emaitzak ere Munduko Txapelketako zozketan oinarri bezala erabiliko dira. 96 taldek hasiko dute Munduko Txapelketa, eta hau lehenengo denboraldiko 13. astean hasiko da. Multzoak zuzenean jarraitu ahalgo den zozketa baten bitartez aukeratuko dira.

Munduko Txapelketak bigarren denboraldian zehar jarraituko du. Multzoak dauden 5 fase izango ditu eta bukatzeko final erdiak eta finala jokatuko dira.


Nazioarteko Txapelketa

Munduko Txapelketarako sailkatzen ez diren taldeek bigarren mailako txapelketa batetan hartuko dute parte, Nazioarteko Txapelketa. Txapelketa hau Munduko Txapelketaren data berdinetan jokatuko da.


Sailkapen Berria

Txapelketa guztietako emaitzek eragina izango dute Selekzioen sailkapenean. Sailkapen hau Kontinenteetako Txapelketako multzoak egiteko erabiliko da. Era honetan, partida guztiak garrantzitsuak izango dira nahiz eta txapelketetatik arin kanporatu.


Adin muga berriak: 20 urtetik beherakoak orain 21 urtetik beherakoak bilakatuko dira
Orain arte bezala bi selekzio egongo dira herrialde bakoitzeko, egutegi eta entrenatzaile deseberdinekin, baina aldaketa txiki batzuk egingo ditugu.

20 urtetik beherakoak orain 21 urtetik beherakoak bilakatuko dira, eta 19 eta 21 urte bitarteko jokalariak jokatu ahalgo dute. 19 urtetik beherako jokalariak hautagaien zerrendan egon daitezke baina ezin dira aukeratuak izan selekziorako.

Nagusien selekzioko jokalari gazteenek 22 urte eduki ahalgo dituzte.

19 urteko muga martxan jarriko da oraintxe bertan, 21 urteko muga ez da martxan jarriko 2021eko Maiatzerarte. Adin mugak pixkanaka sartuko ditugu trantzisioa errazagoa izan dadin.


Edonork parte hartu dezakeen selekzioen federakundea

Gure helburuetako bat selekzioak erabiltzaile arruntentzat erakargarriagoak egitea izan da, partidak ikusi edo selekzioko jokalariren bat entrenatzeko gogoa duten erabiltzaileentzat. Agian hau lortzeko erarik onena zure selekzioaren federakundeko partaidea izatea da. Orain harte Supporter-ek soilik zuten hau egiteko aukera, baina datorren denboralditik aurrera erabiltzaile guztiei emango diegu debalde federakundeko parte izateko aukera.

Gauza gehiago ere badaude, komunitateari esker! Selekzioentzako lagunartekoak bilatzeko tresna, penalizazio gabeko formakuntza aldaketak selekzioentzako, eta gardentasun gehiago hauteskundeetan. Jokalariek jasotzen duten experientzia kopurua ere murriztuko dugu, baina partida gehiago egongo direnez azkenean gauzak antzera geratuko dira.

Ideia eta aldaketa asko selekzioetako entrenatzaileak diren edo izan diren erabiltzaileekin izan ditugun elkarrizketei esker aterako dira aurrera. Azken lerro hauek zuen lana eskertzeko aprobetxatu nahi ditugu.

Emaitzarekin oso harro gaude, eta 2021ean txapelketa berriak martxan jartzeko irrikitan ere bai!
 
Server 070