Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

6-23-2020 Editoriala: 2020ko Udako bide orria

Udan egingo dugun lehenengo gauza duela aste batzuk iragarri genuen Munduko Kopako sistema berria sortzea izango da. Honez gain, Hattrick-eko webgunea zabalagoa egiteko asmoa dugu, eta hori dela eta orrialde batzuk berriztatuko ditugu udan zehar.
Nahiz eta munduko egoera kaxkarra izan den, Hattrick-en 2019an hasitako martxa ona mantendu egin da. Gero eta erabiltzaile gehiagok ematen dute izena jokoan, erabiltzaile berriek denbora gehiago irauten dute jolasten, eta beraz, erabiltzaile kopuruak goraka jarraitzen du. Nahiz eta gure helburu printzipala ez den etengabe hastea - helburua jokatzen duten jokalariak pozik mantentzea da - dibertigarriagoa da etorkizuna planifikatzea Hattrick indartsu dabilela jakinda.

Une honetan dugun proiekturik handiena Munduko Txapelketako sistema berria da. Sistema berri honek gure konfidantzaren< adibide bezala balio du, ez genuke eta landuko etorkizunean sinistuko ez bagenu. Hau eraikitzen denbora asko beharko dugu baina beste berrikuntza batzuk ere argitaratzen jarraitzeko asmoz, zatitu egingo dugu Munduko Txapelketaren sistemaren programazioa. Argitaratze nagusia 2021-eko Urtarrilean egingo dugu, baina udazkenean iada zati batzuk argitaratzeko aukera izango dugu, adibidez Selekzioen federakundeak.

Lana ematen digun beste proiektu handia Hattrick webgunea zabalagoa egiteko asmoa da. Gaur egungo pantallek 2008 urtekoek baino bereizmen handiagoa dute. Nahiz eta berez gauza erraza den, aste batzuk pasako ditugu udan webguneko orrialde guztiei begira berrikuntza argitaratu baino lehen. Gauza batzuk pixkat mugitzeko aprobetsatuko dugu, pantallaren tamaina berrientzat webgunea guztiz moldatuz. Gure helburua klik kopurua murriztea izango da, erabilgarria den informazioa orrialde berdinetan ipiniz. Honek, besteak beste, webguneari logika gehiago emango dio, adibidez ezkerraldeko menua beti ikusgarri uzten.

Birdiseinu prozesu hau nahiko handia izango da, adibidez Klubaren, Ligaren, Partiden eta Salerosketen orrialdeak ikutuz erabiltzaileen "bizitza kalitatea" hobetzeko asmoz. Aldaketa hauetan, noski, kontuan izango dugu Hattrick erabilgarri mantentzea erabiltzaile berezientzat, adibidez, itsuentzat. Foxtrick-en programatzailea ere gonbidatu dugu aldaketak frogatzera, foxtrick-ek ondo funtzionatuko duela ziurtatzeko.

Jokalarien aurpegi berrien proiektuari buruz ere informazioa eman nahi dizuegu. Duela hilabete batzuk komentatu genuen zuengandik jasotako mezuak zirela eta hobekuntza batzuk egin nahi genituela jokalarien aurpegiengan. Proiektu hau ez da asko mugitu eta oraindik ere jasotako mezuekin zein aldaketa egin pentsatzen gabiltza. Ez dugu presarik aldaketa hauek egiteko, eta erabiltzaile gehienei gustatuko zaien zeozer lortzen badugu baino ez dugu argitaratuko aldaketarik sentzu honetan.

Hemendik eta udara ez dugu jokuko motor-ean aldaketarik egingo. Baina, aurretik bidaliko mezu baten ikusi ahal izan duzuen bezala, Ustekabeko berezitasunarekin zerikusia zuen aldaketa bat egin genuen. Zuzenketa txiki horretaz gain, jokuko funtzionamendura uda eta gero itzultzeko asmoa dugu.

Bukatzeko, Flash-en erabilera 2020an bukatuko dela esan nahi dizuegu. Gaur egun jantzien diseinurako eta zelaiaren diseinurako erabiltzen dugu Flash-a, Supporter-ek ezagutuko dituzte. Bi haun alternatiba egokien bila gabiltza, baina goizegi da funtzionamendu berbera izateko gaitasuna edukiko dugun ala ez jakiteko. Edozein kasutan, informazio gehiago izango duzue gauzak funtzionatzen utzi aurretik.

Hori da dena oraingoz - birusik gabeko uda itzela opa dizuegu guztioi!
 
Server 071