Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

1-10-2021 Editoriala: Zure gida Munduko Txapelketa sistema berrira

Hilabete ugari lanean pasa ondoren Munduko Kopako sistema berria prest dago. Gauza berri ugari ditu, adibidez 144 liga onartzen dituen formatu malguago bat, eta baita Europa, Afrika, Amerikak eta Asia-Ozeaniako txapelketa berriak.
Helburua selekzioak erabiltzaile guztientzat erakargarriagoak egitea izan da. Aste hau ona izango da selekzioengana hurbiltzeko, iada aurretik hurbildu ez bazara, hautagai berrien hauteskundeak hasiko dira eta.

Hattrick-en aspalditik daude selekzioak. Lehenengo Munduko Kopa 2002an jokatu zen. Suediak lehenengo 7 txapelketatik 6 irabazi zituen, baina denbora pasa den heinean beste ligen maila igo da eta gaur egun ia edonork irabazi dezake Munduko Kopa, beraien inguruko komunitateek batera lan egiten badute. Parte garrantzitsuenetarikoa planifikazio ona egitea da etorkizuneko jokalarien entrenamenduekin.

Munduko Kopa sistema berriak alderdi positibo hauek indartzea nahi dugu, eta selekzioak erabiltzaile guztiei eragarkarriagoak suertatzea. Ezaugarri berri batzuk argitaratu dituu iada, adibidez hauta daitezkeen jokalarien zerrenda, selekziorako interesgarri izan daitezkeen jokalari gehiago publikoki ezagutzeko aukera emanez. Egin dugun beste aldaketa batean, Hattrick-era gabonetan itzuli diren manager-ei 16 selekzio berrietan jokatzeko aukera izan dezakeen jokalari bat eman diegu.

Baina ezaugarri bereziena, noski, txapelketa sistema berria da. 128 talderentzat luze egin zitekeen sailkatze sistema baten ordez 32 taldeko Munduko Kopa bat sortu dugu. Hattrick-eko 144 ligek parte hartu dezakete, eta sekula liga gehiago sortu eskero, horiek ere parte hartzeko aukera izango zuten.

Talde guzti hauek beraien kontinenteko txapelketan hartuko dute parte selekzioen zikloko lehenengo denboraldian. Partida hauen ordutegia herrialdearen araberakoa izango da.

Lehenengo denboraldiaren bukaeran, kontinenteko txapeldunak nortzuk diren ikusiko da eta txapelketa horietan lortutako emaitzen arabera 96 talde sailkatuko dira Munduko Kopara. Munduko Kopako multzoak zozketa bidez hautatuko dira, eta zozketa hau zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Begiratu Hattrick-eko eskuliburua egutegi zehatzak ikusteko. Duela denboratxo bat argitaratu genuen baina aldaketa txiki batzuk egon dira ordundik asteburuetan partida gehiegi ez egoteko.

Aldaketa hauek gutxinaka argitaratuko ditugu. Denboraldi honetan, U20 taldeak beraien zikloko lehenengo denboraldiarekin hasiko dira. Honek esan nahi du beraien kontinenteko txapelketak jokatuko dituztela denboraldi honetan, eta Munduko Kopa datorren denboraldian. Hurrengo denboraldian nagusien selekzioek hasiko dute beraien zikloa. Datorren denboraldian, honez gain, U20 taldeak U21 bihurtuko dira.

Hauteskundeek ere aldaketa batzuk jasango dituzte. Aldaketa hauek batez ere herrialde txikietan gerta zitezkeen tranpak ekiditeko egin ditugu.

Bozka guztiek orain ez dute balioko. Gutxienez denboraldi batez egon beharko zara herrialde batetan bozkatu ahal izateko, eta denbora pasa hala behin baino gehiago bozkatzeko aukera izango duzu, beraz zure bozkak heldu berria den erabiltzaile baten bozkak baino gehiago balioko du.

Herrialde txikienek duten arazoa konpontzeko asmoz, bigarren eta hirugarren taldeak dituzun herrialdeetan ere bozkatzeko aukera izango duzu, nahiz eta herrialde horietan zure bozkak bertakoenak baino balio txikiagoa izango duen.

Zuk berez bozka bakarra emango duzu baina zure taldearen zahartasuna eta zure aktibitatearen arabera, zure bozkak bat baino gehiago balioko du bozkak zenbatzeko unean. Jatorria duzun herrialdean denboraldi bat pasa ondoren bozkatu ahalgo duzu, zure bigarren eta hirugarren taldeen herrialdeetan bi denboraldi itxaron beharko dituzu bozkatu ahal izan aurretik.

Zure jatorriko herrialdean aktiboa bazara, zure bozkak beti balioko du kanpotar aktibo baten bozkaren bikoitza.

Talde gehigarriak dituzten erabiltzaileek talde bakoitzagatik behin bozkatu ahal izango dute, taldeak herrialde desberdinetan badaude. Ezingo dute sekula herrialde berberean bi aldiz bozkatu.
Laburbiltzeko asmoz, hau da egiten ari garena:

Hauteskundeak aspaldi arazo asko sortu dizkigute, manipulatzeko errezak direlako. Udako hauteskundeak eta gero bozka guztien analisi bat egin genuen (erabiltzaile historia aztertuz, IP-ak, ...) eta arazoak uste genuena baino handiagoak zirela ikusi genuen. Munduko Kopan egingo ditugun aldaketak ikusita, hauteskunde sistema berri sendoago bat sortu nahi genuen.

Sistema berri honekin erabiltzaile fidagarrien zerrenda egitea espero dugu, eta erabiltzaile horien bozkak balio handiagoa izango du. Agian etorkizunean arau eta filtro gehiago ezarri beharko ditugu.

Asko gustatuko litzaiguke aldaketa hauekin oraindik selekzioak ezagutu ez dituzuen erabiltzaleak, honi esker, selekzioen mundura hurbiltzea. Zergatik ez dituzu zure herrialdeko hautagaiak begiratzen? Nork daki, agian zure taldean selekzioan ibili daitekeen norbait daukazu.

Ondo pasa eta zaindu!
 
Server 071