Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

"Fantasy football" jokoak

"Fantasy Football" hitzekin benetako futbol partidetan hoberen zein jokalarik egingo duen asmatzean datzan jokoak izendatzen dira. "Fantasy Football" talde bat sortu dezakezu, normalean liga zehatz baterako, liga horretako jokalariak aukeratu eta zure taldeak puntuak jasoko ditu jokalari horien errendimenduaren arabera.

Aukera ezagun batzuk Telegraph Fantasy Football, Yahoo Fantasy Football eta ESPN Fantasy Football dira. Txapelketak sortu daitezke Premier League bezalako ligentzat, eta baita nazioarteko txapelketentzat ere, adibidez World Cup Fantasy Football.

"Fantasy Football" liga batek bizitza erreala jarraitzen du. Jokalari bat benetan lesionatzen bada, jokalari horrek ezingo ditu puntu berriak sortu jokoan aukeratu duten entrenatzaileentzat. Arrakastatsua izateko, "Fantasy Football" ikuskatzaile ona izan behar duzu, berriak irakurriz jakiteko zein jokalari dabiltzan ondo eta zeintzuk ez dituzten ondorengo partidak jokatuko.

"Fantasy Football" joko bat ahal da Hattrick?

Hattrick-en deskribapen "Football Manager" jokoarena da, baina aldi berean, Hattrick-eko jokalari eta talde guztiak fikziozkoak eta apartekoak direnez, benetako "Fantasy Football" joko bat ere badela esan genezake. Benetako erabiltzaileek taldeak sortzen dituzte, izena ematen diete, eta garatzen dituzte Hattrick-en lehiatzeko. Zure erabakiak beste erabiltzaileen estrategien aurka testeatuko dira. Hattrick-eko denboraldiak ez daude bizitza errealeko denboraldiekin lotuta, beraien erritmo berezia daukate.

Hattrick-en, jokalariak ez dira benetakoak, baina denak dira desberdinak, eta giza erabiltzaileen ikuskatze edo harrobiko inbertsioari esker sortzen dira. Sentzu honetan, Hattrick "Fantasy Football" joko bat da, eta zuk jokoaren munduari forma ematen lagundu dezakezu.

Eman aukera bat inoizko manager joko onenetako bat, eman izena gaur - minutu gutxi batzu barru jokatzen egongo zara!
 
 
Server 095