Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

10-8-2007 Editoriala: Jokalarien kontribuzioen xehetasunak

Editorial honek jokalarien postuz postuko aldaketen azalpen bat ematen du, kokapen bakoitzean eta bakarkako agindu bakoitzean partiduko motor berriak eragingo duen modua xehetasunez azalduz.
Atezainak
Atezainek orain arte euren atezaintza dohaina bakarrik erabili dute; hemendik aurrera euren atzelariak nola kontrolatu eta erabili ere jakin beharko dute, eta hau defentsa dohainarekin egingo da. Atezain baten kontribuzio osoaren %25a baino zerbat gehiago defentsa dohainarena izango da, eta atezaintza dohainaren kontribuzioa orain baino %5 inguru txikiagoa izango da. (Posible da atezaintza dohainaren kontribuzioa etorkizunean berriz ere jaistea)

Erdiko Atzelariak
Normal: Euren sortze-lana erabiltzen hasiko dira, eta beraien kontribuzioa erdilari normal batenaren laurdena izango da gutxi gora behera. Erdiko defentsari egiten dioten kontribuzioa apur bat (oso gutxi) murriztuko da.
Hegalerantz: Hauek ere sortze-lana erabiliko dute (baina ez normal batek bezain beste) eta hegaleko dohaina ere kontuan hartuko zaie (ez inongo hego atzelariri bezain beste). Oraingo motorrarekin alderatuz, erdiko defentsan %50tik gora hobeak izango dira, baina hegaleko defentsan %10 edo okerragoak.
Erasokor: Lehenago baino askoz defentsa hobeak izango dira (bai erdian eta baita hegalean ere), ia atzelari normal bat bezain ¾ onak. Atzelari normalek baino sortze-lan gehiago erabiliko dute, baina gaur egun baino %10etik gora gutxiago.

Hego Atzelariak
Normal: Lehen baino %15 inguru hobeak defentsan (erdian eta hegalean) eta hegaleko erasoan. Sortze-lana ere erabiliko da, hegalerantz agindua duen erdiko atzelari baten kopuru antzekoan.
Defentsibo: Defentsiboki gaur egun bezain onak izango dira, baina erdiko defentsan kontribuzio zertxobait handiagoa izango dute. Hegaleko dohaina, berriz, gaurko kopurua hirukoiztuta baino gehiago erabiliko dute (hala ere hego atzelari normal batek baino dexente gutxiago (baina %50 baino gutxiago)), eta sotze-lan apur bat ere erabiliko dute.
Erdirantz: Kontribuzio handiagoa (%25 inguru) hegaleko defentsari. Hego atzelari defentsibo batek bezain besteko kontribuzioa izango du hegaleko erasora, eta sortze-lana hego atzelari normal batek bezain beste erabiliko du.
Erasokor: Orain baino atzelari hobea izango da (50% inguru erdian eta %25 hegalean), baina hegaleko erasoan indarra galduko du (%15 inguru). Sortze-lanaren kontribuzioa berdin mantenduko da (hego atzelari normal batek baino apur bat gehiago).

Hegalekoak
Normal: Ia berdin mantenduko dira, defentsarako kontribuzio apur bat gehiagorekin (bai erdian eta baita hegalean ere). Paseen dohaina erdiko erasorako kontutan hartzen hasiko da, asko ez bada ere.
Defentsibo: Ia lehengo hegaleko kontribuzioaren bikoitza, eta defentsan apur bat (oso gutxi) hobea. Euren paseen dohaina ere erabiliko da erdiko erasorako (hegaleko normal batek baina gutxiago), baina paseen kontribuzioa hegaleko erasorako txikituko da. Sortze-lanaren eragina berdin mantenduko da, hegaleko normal batena baina apur bat gutxiago.
Erdirantz: %50tik gora gehiagoko kontribuzioa izango du hegaleko dohainak, eta defentsiboki askoz hobeak bilakatuko dira: bakarkako agindu normalaren defentsa baino zerbait gehiago erdian eta zerbait gutxiago hegalean. Bestalde, euren sortze-lanaren kontribuzioa ez da lehen bezain handia izango (%20 inguru txikiagoa) eta paseen eragina ere txikituko da, erdiko erasoan batez ere.
Erasokor: Hegaleko kontribuzioaren murrizketa (%20 inguru) jasoko dute, baina paseen erabilera handiagoa izango da hegaleko erasorako (~15%), eta orain baita erdikorako ere (erdirantz agindua duen hegaleko baten antzeko kopuruan). Euren aldeko defentsan ia %30eko hobekuntza ere jasango dute.

Erdilariak
Normal: Ia berdin mantenduko dira, baina defentsan zertxobait hobeak izango dira, erdikoan eta hegalekoan.
Defentsibo: Eragin apur bat gehiago izango dute defentsan (erdian eta hegalean) eta heuren paseen dohaina ia %50 gehiago erabiliko da (erdian eta hegalean). Erdilari normal batekin alderatuz gero, sortze-lanaren kontribuzioa zertxobait gutxituko da.
Hegalerantz: Lehen baino dexente hobeak izango dira; sortze-lan hobea egingo dute (baina defentsibo/erasokorrek baino apur bat okerragoa), hegalekoan oraingo bikoitza baino gehiago hobetuko dira eta paseen erabilpena ere 50% baino gehiago handituko zaie (erdian eta hegalean). Askoz kontribuzio handiagoa izango dute erdiko defentsan (%50 inguru), baina apur bat txikiagoa hegaleko defentsan.
Erasokor: Sortze-lanean erdilari defentsiboak bezala izango dira. %20 inguru handituko da euren defentsa kontribuzioa (erdian eta hegalean).

Aurrelariak
Normal: Euren hegalekoa erabiltzen hasiko dira (hegalerantz dagoen batek erabiltzen duenaren erdia baino gutxiago). Erremateak %20 inguru gutxiago erabiliko dira hegaleko erasoetarako, baina honen ordez paseen dohaina erabiliko da hegaleko eraso hauetarako (erremateen galera baino gehiago).
Defentsibo: Hegalekoa erabiliko da hegaleko erasoetarako (aurrelari normal batek baino gutxiago). Erremateen dohaina gehiago erabiliko da erdiko erasorako, baina askoz gutxiago (ia %50) hegalekoetarako. Honen ordez, paseek kontribuzio askoz handiagoa izango dute. Aurrelari tekniko batek gainera bonus bat jasoko du bere paseen dohainarentzat (bonusa ez da hala ere hain handia).
Hegalerantz: Hegalekoaren kontribuzioa 1/3 inguru jaitsiko da, eta ia kopuru bera erremateena, hegaleko erasoetarako; hauen ordez paseak gehiago erabiliko dira (baina hegaleko/erremateen guztizko galera baino gutxiago). Erdiko erasorako errematea %20 inguru gehiago erabiliko da, eta paseak zerbait gutxiago.
 
Server 071