Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-4-2007 Editoriala: Aldaketak Harrobian

Honako hau, Hattricken etorrikon diren aldaketak aurkeztuko dituzten hiru editorialetako lehendabizikoa da. Harrobiarekin hasiko gara, konponketa batzuk behar dituela konturatu bait gara. Datozen asteetan jarraituko dugu hurrengo denboraldirako planifikatutako aldaketekin: zelaiaren planifikazioa, zaleen formulak eta Baloi Geldituaren rola jokoan.
Harrobi berriak bi denboraldi daramatza gure artean jada. Oso ospetsu egin da baina zaila ere bihurtu da eman dezakeen hoberena lortzea. Buru hauste ugari izan dituzte manager askok Harrobi berritik jokalariak lortzeko eta jokalari onak sortzea zailegia zela ziotenen usteak onartu beharrean gaude. Bi faktore nagusi daude hau azaltzeko: Harrobi berrian jaiotako jokalari berrien hasiera maila, eta managerrek entrenamendurako eta taldearen ikerketarako erabilgarri dituzten tresnak.

Harrobiko jokalariak uneko trebetasunekin eta potentzialarekin (harrobian lortu dezakeen balio maximoa) jaiotzen dira. Diseinu honek harrobi zaharrean ateratzen ziren jokalariak bezain onak lortzea baliobidetzen du. Teorian, Harrobi berriko jokalariak “sistema zaharrekoak” baino pixka bat hobeak izan daitezke eta ahalegin handia egin behar da hau lortzeko. Ikusi dugunez, gehiegizko ahalegina. Gure bi ekinaldietako konponketekin, batazbeste gaur baino pixka bat hobeak izango diren jokalariak lortuko direla uste dugu – eta lehendabiziko taldera igarotzeko aukera gehiago izango dute. Izar bihurtu litezkeen hautagaiak aurkitzea errazagoa izango da, baina honek gogorragoa egingo du jokalarien aukeraketa, guztiek ezingo bait dute entrenamendu optimoa jaso.

Hau da konponketarako gure lehen pausoa:

* Harrobiko jokalari guztiek, orain bertan euren dohainen uneko balioen eta potentzialen gorakada bat jasoko dute, harrobiari buruz genituen intentzioak hobeto erakusteko. Etorkizuneko jokalariak maila berri hauetatik hasiko dira.

* Oraingo entrenamendu abiadurarekin alderatuz, harrobiko jokalarien entrenamendua azkartu egingo da. Harrobiko jokaalriak talde nagusikoak baino azkarrago entrenatuko dira, nahiz eta euren dohain maila eta adina berdinak izan. Bakarkako entrenamendu motari efizientzia handitu zaio.

* Harrobikoa jokalariak Izaera atributu batez jaiotzen dira. Hau atributu ezkutua da gaur egun eta entrenamenduan ere eragina dauka. Etorkizunean, atributu hau erakutsiko dugu.

* Egoera fisikoaren entrenamendua harrobitik kenduko dugu. Jokalari guztiei dohainaren maila bera emango zaie, eta "sistema zaharrarekin" ekartzen diren gazteak ere maila horrekin etorriko dira.

* Sasoiak harrobiko jokalarietan faktore izateari utziko dio. Harrobiko jokalarien jokoak aste batetik bestera gora-beherak izaten jarraituko du hala ere, jokoa euren dohainen uneko maila eta potentzialari dagokionaren artekoa izanik. Hau ausazko faktore bat da, zure jokalariak noraino hobetu dezaken erakutsi ahal izango dizuna. Jokalariek gehiagotan jokatuko dute euren uneko dohain mailari dagokion jokoaz, euren potentzialari dagokionarekin baino.

* Sasoiak eta egoera fisikoak faktore "itsu" izateari utziko diotenez, errazagoa izango da jokalari bakoitzak duen potentziala antzematea, ondoen datorkion entrenamendu mota asmatzea erraztuz.

* Momentuko dohainak ez du inoiz beherakadarik jasoko jokalaria talde nagusira igotzen denan. "Penalizazio" hau existitzen zen orain arte, jokalariak beti 17 urte bete bezain pronto igotzetik ekiditeko. Entrenamendua orain azkarragoa izango denez harrobian, jokalariak harrobian denbora luzeagoan entrenatzeko arrazoi berri bat dugu.

Datorren denboraldiari dagokionez, beste gauza batzuk ere aldatuko ditugu harrobian:

* Jokalariei buruz bilatzaileek ematen dituzten oharrek datu erabilgarriago gehiago izango dituzte.

* Entrenamenduetako oharrak ere aldatu egingo ditugu, zure taldeko jokalariei buruzko datu gehiago eta erabilgarriagoak emateko. Erabiltzaileari harrobiko jokalariei buruz jaso nahi duen informazioa kontrolatzeko aukera emateko moduak aztertzen ari gara, eta baita dagoeneko jaso dituzun datuak kudeatzeko forma berriak pentsatzen ere.

Harrobian orain bertan eta datorren denboraldian indarrean jarriko diren aldaketei buruz datu gehiago nahi badituzu, informazio gehiago izango dugu Ostiralean. Informazio hau maila altukoa izango da, jakitea ondo dagoena, baina beharrezkoa ez dena.

Bukatzeko, 19 urte betetzean harrobiko jokalariak erretiratzen ez zituen akats bat zuzendu dugu. Hau orain behar den bezela gertatuko da. Dena den, erretiroa beti urtebetetze batetan gertatzen da, beraz dagoeneko 19 urteak beteak dituzten jokalariak 20 urte bete arte mantendu ahal izango dira. Gustoko duzun jokalari bat baduzu, eta aurki 19 urte (edo 20) bete behar baditu, orain bertan talde nagusira igotzea pentsatu beharko zenuke. Hala ere, 19 urtekoak erretiratzeko sistema "leunago" bat pentsatzen ari gara, beraz sistema honek aldaketaren bat jasan dezake etorkizunean.
 
Server 070