Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

2-21-2008 Editoriala: Proiektua: Dotnetizatzea

Urte honetarako dugun proiektu handiena web orri guztiak berridaztea da. Hattrick puntu batera iritsi da, ze bere kode zahar xamarra ez den oso efikaza eta gehiketa bakoitzak bere ulermena zailtzen duen. Berridaztean, web plataforma berri bat erabiliko dugu, horrela gure lana hobetuko da funtzio berriak garatzea erraztuz eta bizkortuz.

Proiektu honen alde txarra, denboraldi honetan normalean baino bug gehiago jasan ditzakegula da. Proiektua iaz hasi genuenez, hau jada gertatzen ari da. Hala ere, bug hauetako asko ez dira benetako bugak, eta arazo batzuen zergatia eta proiektu honek Hattricki emango dion onura jakinda, zuen pazientzia handituko da agian. Teknikoa ez naizenetik, badakit nirea handitu zuela, eta nire esperientzia pertsonala zuekin banatuko dut.
Bulegoko nire lagunak oso jatorrak dira denak, baina une batzuetan kanpotar bat bezala sentitzen naiz. Hau, denak ordenagailu friki batzuk direlako da (nire munduan programatzaile guztiak frikiak dira), eta ni ez naiz (horrelako) frikia. Nik ulertzen ez dudan ordenagailu frikiera hizkuntza bat ere hitz egiten dute. Hala ere, badaude une batzuk noiz zerbait berria ikasten dudan. Azken aldian nire hizkuntzara hitz bat gehitzea lortu dute: Dotnetizatu. Ez dut uste benetako hitz bat denik (egia esan, badakit ez dela), baina nire lagun informatiko denek uneoro erabiltzen dute, eta Mesias bati buruz ari direla dirudien modu batetan gainera.

Beraien liburu potolo bati begiratuta berez .NET izan beharko litzatekela jakin nuen (eta .NETizatu hortik hasita). Baina beraiek bikaina dela uste dutela badirudi ere, nik arazoak besterik ez dizkiot ikusten. Gainera, badakit ez naizela azken aldiko arazoekin pozik ez dagoen Hattrick erabiltzaile bakarra. Nire lagunak tontoak ez direla jakinik ia seguru zuzen izango zirela ulertu nuen, .NET zerbait ona da. Baina ez nuen ulertu zergatik den ona edo zertarako behar dugun. Denboraz dena .NETean egingo zela esan zidatenean etsi behar izan nuen.

ASP eta .NET
Hattrickek bere azken berridazpena jasan zuenean, 2000 bukaeran, web orri guztiak ASPen egin ziren. Ordenagailu frikieratik itzulita, ASP (Active Server Pages) web orriak idazteko erabiltzen den plataforma edo oinarri bat da. .NET ordenagailu frikieran framework edo ingurune esaten diotena da, nire hiztegiaren arabera "zerbait heldu edo hartzeko diseinatutako estruktura eskeletal bat" dena. Ingurune honen zati bat ASP.NET da, ASPen bertsio berriago eta hobe bat. ASPen orri guztiak bakarka mantendu daitez; .NETen berriz, orri guztiak elkarri lotuta daude eta batera funtzionatzen dute.

Dotnetizatzearen zergatiak
Nire lankideek diotenez, gure orriek berridazte bat behar duten unera heldu gara. Kode zati batzuk duela urte batzuetakoak dira, eta askoz eraginkorrago egin daitezke. Hauen gainean kode berriago bat idatzi da funtzio berriren bat garatu denean, eta horrelako gehiketa bakoitzak kodea ulertzea eta berarekin lan egitea zailtzen du. ASP.NETen berridaztea (dotnetizatzea ordenagailu frikieran) gure eraginkortasuna hobetuko du. Hau baino garrantzitsuagoa da plataforma estandarizatu bat lortuko dugula, funtzio berriak garatzea azkartuz eta funtzio berriei itxura askoz hobea emanez; guzti hau esfortzu txikiagoaz.

.NETez lan egitea askoz dibertigarriagoa dela ere badiote: “ASPez lan egitea egunero daytrading-ari buruzko eztabaida amaigabe bat izatea bezala da, eta .NETez lan egitea berriz, joko motorrerako ideia berriez eztabaidatzea”. Zailtasunak ditut honen aurka argudiatzeko.

.NET, Hattrickentzat
2006aren amaieran, gure lehen orria idatzi genuen .NETen. Orduz geroztik web orri berri guztiak .NETez idatzi ditugu, eta orri zahar batzuk ere dotnetizatu ditugu. Harrobia, partiduen zerrenda eta gustokoak .NET orrien adibide dira. Erraz ikus dezakezu zein orri dauden idatzita .NETen, eta zein ASPen: asp amaiera duten orri guztiak ASPen idatziak dira, eta aspx amaiera dutenak .NETen.

.NETen hasierako orria maite du
Ez dago maitasunarentzat hitzik orddenagailu frikieran, baina hala ere .NETek hasiera orria edo ongietorria maite duela dirudi. Ez naiz gogoratzen zenbat aldiz gertatu zaidan harrobia edo partiduen zerrenda ikusi nahiean, ongietorriko orra agertu zaidala. Nola ez, nire lankideek honetarako arazoi logiko bat dagoela diote:
Hattrickera konektatzen zarenean, ASPen egiten duzu. Une horretan, "gezurretazko" konexio bat ere egiten dugu .NETera zure ordez. Baina gezurretazkoa denez, .NETek batzuetan konexioa galtzen du. Normalean (ASP konexioa galtzen baduzu) time-out bat jasoko zenuen eta berriz konektatu beharko zinateke, baina orain hasiera orrira bidaltzen zaitu, ez baituzu ASP konexioa galdu.

Arrazoia jakin aurretik, time-out arrunt bat jasotzea baino gogaikarriagoa zen hau, baina orain ez dit batere axola. Hau esanda, ez izan zalantzarik arazo hauek murrizten saiatuko garela eta denboraz hobetuko dela. Baina zoritxarrez ez da erabat konponduko gune osoa .NETera bihurtzen ez den bitartean (honek agian urte osoa eramango digu, baina gehienbat udaberrian gertatuko da).

.NET, arazo sortzailea?
Erraza izango litzateke dotnetizatzea arazo guztien zergatitzat jotzea, baina frikiera ulertzen ez duen batek ere badaki ez litzatekela zuzena izango eta ez lukeela ezer konponduko. Hattrick bezala uneoro aldatzen eta garatzen ari den ingurune batean ezinezkoa da hardware edo/eta software akats batzugatik arazorik ez izatea. Hattrick erabiltzaile gehienek horrelako arazoak onartzen dituzutela uste dut, baina goian deskribatutako "hasiera orria" bezalako arazoekin apur bat gogaitu zaitzakete. Baina, ni bezalakoak bazarete, agian gutxiago gogaituko zarete zergatia jakinda.

Akatsen bat egon da…
…zuk bezain beste gorroto dugun mezu bat da eta ahal dugun guztia egingo dugu horrelako mezuak ahalik eta gutxien agertzeko. Sistemaren estrukturan aldaketa batzuk egin ditugu, eta gunean karga gehiago jasateko eta gunearen efizientziari dagokionean gure kalitatea maila altu batetan mantentzeko prest gaude. Sistemaren aldaketa estrukturalek, gainera, zerbitzari bat sobera izatera eta dotnetizatze frogetarako erabiltzera eraman gaituzte (lankide batek nahitaz egina zela ere badio!). Behin orri bat dotnetizatzen denan, gure langile boluntarioei denbora batez frogatzen utziko diegu zuetako beste guztientzat aldaketak egin aurretik.

Frogak ez dira akats gabeak
Frogek akatsik izaten ez dutela esatea gustatuko litzaidake, baina ez da hala. Badaude kasu batzuk non bug batek frogak pasako dituen bera ikusi gabe. Honen arrazoia askotan nabigatzaile ezberdinak (eta nabigatzaileen luzapen ezberdinak) eta zerbaitegatik oso une jakinetan bakarrik agertzen diren arazoak dira, edo eszenario jakin ezberdinen konbinaketa bat.

Promesa hutsik ez
Ez naiz betetzeko gai izango ez naizela dakidan promesa hutsik egiten saiatuko, eta nire lankideak ados daudela uste dut. Egia honeakoa da: posible da dotnetizatzeak bug batzu gehiagoren agerpena eragitea. Dugun guztia emango dugu hauek ez agertzeko, eta agertzekotan ahalik eta azkarren konpontzeko. Baina orain hauek hobeto jasango dituzutela ere espero dut, zertan ari garen eta zer lortuko dugun jakin baituzute: Hattrick gune hobe eta azkarrago bat.
 
Server 071