Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-18-2008 Editoriala: Zaleen itxaropenetan aldaketak

Zaleen itxaropenek zaleek taldearen emaitzei erantzuten dieten modua aldatu dute. Bigarren ondorio bezala, ikusle kopuruen dinamika ere aldatu du, eta hau zen funtzioa sortzera eraman gintuen arrazoietako bat. Baina egon ziur formulak gertutik jarraitzen ari garela nahi genuen bezala dabltzela ziurtatzeko. Gauza batzuk, orain arteko ikusle kopurua baino gutxiago jasotzea bezala, espero genituen. Beste gauza batzuk gehiago hobeto beharra ditugu, zaleek Koparako dituzten itxaropenak, adibidez.
Jende asko ari da lehen aste hauetan normalean baino ikusle gutxiago jasotzen ari direla esaten, eta beraz sistema berriaz espero genuen ondorio bat dela esan beharrean gara. Zaleen itxaropenak euren ezusteko umore jauziak murrizteko jarri genituen, orain arte azken partiduari bakarrik begiratzen baitzioten. Orain denboraldi hasieran gauden, non talde asko zaleak umore onean izatea ohituak diren Kopako hainbat garaipen errazi esker. Zaleen itxaropenak ezarrita, zaleak modu errealistago batean jokatzen ari dira garaipen hauen aurrean. Ondorioz, euren umorea ez da hain azkar igotzen eta ez du horrenbesteko eraginik ligako ikusle kopuruan. Denboraldiak aurrera egin ahala zaleen umorea piskanaka goraka joan beharko litzateke, eta talde askok estalitako eserleku gehiago eraikitzen dituztenean orokorrean orain arte baino ikusle kopuru handiagoak ikusi beharko genituzke.

Bisitariek inpaktu txikiagoa
Orain arte, bai etxeko eta bai bisitarien zaleak umore onean zirenean ikusle kopurua handiak lortzen ziren, eta normalean horrelako partidu asko egoten ziren denboraldi hasieratan. Orain bisitarien umoreak inpaktu txikiagoa duenez, partidu hauek ikusle gutxiago jasotzen dituzte.
Hala ere, bisitarien zaleak umore txarrean badaude (baina etxekoak pozik badira) normalean jaso izan diren baino ikusle gehiago jasoko dira. Horrelako partidu gehienak ez dira denboraldi hasieratan ematen, oraindik etortzeke daude.

Lehen jardunaldiek garrantzia txikiagoa dute
Honez gain, zaleei etzaizkie hainbeste axola ligako lehen jardunalditako emaitzak. Emaitzen zaleengan duten inpaktua handitzen doa astero astero, eta beraz denbora gehiago behar da zaleak zoriontsu izateko denboraldi hasieran. Zaleen goranzko interes honekin liga egutegiari garrantzia kentzea lortzen da: mekanika hau gabe, etxean hasten den talde batek teorian abantaila du zaleen umorean denboraldian zehar, bisitari moduan hasten den talde batekin alderatuz gero. Orain oso garrantzia gutxi du zeure partiduak ze ordenetan jokatzen dituzun, emaitzak dira balio dutenak.

Irabaziak antzekoak dira
Utzi ditzagun umoreak eta ikusle kopuruak, azken batean irabaziak dira benetan axola zaizkigunak. Ikuslego txikiagoak irabazi gutxiago esan nahi duela pentsa dezakezu, baina ez du zertan hala izan. Sisteman izan diren batazbesteko irabaziak berdin mantendu dira, izatekotan zertxobait igo dira. Liga handienetan, hala ere, %5 inguruko jaitsiera bat nabaritu dugu irabazietan. Ikusi dezakeguna da liga handienetako lehen 5 mailetan dauden taldeak iaz baino diru gutxiago egiten ari direla da, maila baxuagoko taldeak irabazi berdinak edo handiagoak dituztelarik. Hau gertatzearen arrazoi nagusia, maila altuetako taldeen zaleak kopako garaipen errazetatik (gorago aipatu bezala) erantzun errealistago bat izaten ari direla da, baina baita talde hauen aberastasunagatik ere. Aldaketa honek ekonomiarengan dituen ondorioak aztertzen jarraituko dugu, batez ere denboraldi honetan zehar talde askok estalpeko eserleku gehiago eraikiko dituztela espero baitugu.

Kopako itxaropenetan aldaketa
Ikusi dugun arazo bat, laugarren Kopa errondarako aldatu duguna, zaleen itxaropenak kopa partiduetan kalkulatzen zen modua da. Maila altuetako taldeek desabantailak izan dituzte, kopako itxaropenak zaleek denboraldirako zituzten itxaropenetan oinarritzen baitziren (beste gauza batzuen artean, bi taldeen arteko maila diferentzia kontutan hartzen zuena). Alemaniako 2. mailako talde batek 6. mailako baten aurka jokatu behar badu, berez liga horretako erdi-mailako talde batekin jokatu behar du. Venezuelan berriz, 2. mailako batek 6. mailako bat hartzean liga horren azpialdeko batekin jokatuko du.

Honen faktore bat ere erabiliko da orain itxaropenak kalkulatzean, zaleek hobeto uler dezaten ze nolako talde baten aurka jokatu behar duten kopan. Honek tamaina ezberdinetako ligen arteko aldea berdinduko du, errealistagoa eta orekatuagoa eginez.
 
Server 071