Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-19-2010 Editoriala: Joko motor berritzearen xehetasunak

Astebururako irakurketa interesgarri bat prestatu dugu! Hemen daude datorren denboraldian ezarriko den joko motor berriaren xehetasunak.

Xehetasunen bertsio laburtu bat nahi duzuenentzat, laburpen motz bat ere badago editorialen gunean.
Oso pozik gaude Hattricken historiako aldaketa handienetarikoa argitaratzeaz. Bere helburua oraindik hobea dela uste dugu: aukera taktikoak zabaltzea antolaketa ezberdinen arteko oreka hobetuz. Aldaketaren logika eta xehetasunen inguruan arituko naiz testu honetan.

Hain deskribapen luzea nahi ez duzuenentzat editorial motzago bat ere badago. Eta honen arrazoiak ahaztu zaizuenentzat editorial bat argitaratu genuen 2010eko Otsailaren 24an.

Erdiko jokalarien eragina (erdilariak, erdiko atzelariak eta aurrelariak)
Erdiko postuetan jokatzen duten jokalarien eragina printzipio berrietan oinarrituko da.
- Jokalari bakar bat dagoenean erdiko postu horretan %100eko eragina izango du.
- Erdiko postuan bi jokalari daudenean bien eragina apur bat jaitsiko da.
- Erdiko postuan hiru jokalari daudenean denek eraginaren zati handixeago bat galduko dute.

Honen atzeko logika, toki berean batek baino gehiagok jokatzean bata bestean konfidantza uzten dutela da, bakarrik baleude euren joko osoa erakutsiko luketelarik. Denak toki berean ari direnez, denek galtzen dute eraginaren zati bat, ez batek bakarrik.

Eragin galera honek euren guztizko eraginari ezartzen zaie (eta ez dohain nagusiari bakarrik), orain birkokatutako jokalariekin egiten den bezala.

Laburtzeko: Erdiko postuetan dagoen jokalari bakarrak (erdiko atzelariak, erdilariak eta aurrelariak) %100eko eragina du. Bi badaude eraginaren zati bat galtzen dute biek, eta hiru badaude denek zati handiago bat galtzen dute.

Galeraren dimentsioa ez da berdina postu guztietan
Printzipioa bera bada ere, galeraren dimentsioa ez da berdina taldeko zati guztietarako. Erdilarien galera erdiko atzelarien bikoitza da gutxi gora behera. Aurrelariena beste bien artean dago.

Honetan gaudela, aipatzekoa da atzeko erdilariek eta aurrelariek hobekuntza bat jasoko dutela. Hobekuntza justu postuan bi jokalari jartzearen galeraren parekoa izango da, beraz bi atzelari edo bi aurrelarirekin jokatzea lehen bezain eraginkorra izango da. Honi buruz gehiago jokalarien eraginean, beherago.

Ezberdintasun hauek garrantzitusak dira taldearen oreka hobetzeko. Gaur egun erdilariak atzelariak edo aurrelariak baino indartsuagoak dira, beraz hiru erdilari erabiltzearen galera ez balitz beste erdiko postuetakoa baino handiagoa izango ez litzateke arrazoirik egongo adibidez hegaleko bat erabiltzarena hirugarren erdilari baten ordez.

Laburtzeko: Erdilarien eragin galera handiagoa da aurrelariena baino, eta aurrelariena atzelariena baino handiagoa. Galerak jokalariak taldearen puntuaketetan duen eragin osoan eragiten du. Galerak ez du hala ere baloi geldituaren (zuzen eta ez zuzen) dohainean edo taldearen dohain trebetasun eragiten.

Talde orekatuago eta zabalagoak
Eraginen printzipio hauen ondorio bat kontuan izan beharrekoa da: Erdiko postuetako jokalari makal batek zure puntuaketak okertu ditzake kokapen horretako beste jokalariak bera baino askoz hobeak badira.

Hau eraginaren galera postu horretako jokalari guztiengan ezartzen delako da. Beraz, hirugarren jokalariak gehitzen duen eragina, bera hor egoteagatik besteek galtzen dutena baino handiagoa izan beharko litzateke. Ez beldurtu honegatik hala ere, bi erdilari titaniko badituzu adibidez, kasu hau emateko hirugarren jokalariaren dohain maila ez da normalean X mailan ere ikusten, beraz kasu hauek ez dira normalak izango.

Hau errealista ere bada, ni neu Bartzelonan Xavi eta Iniestaren ondoan jarriko banintz, adibidez, seguruenik gauzak okertu nituen eta ez hobetu. Egia esan, ziur nago kornerreko banderatxoaren atzean ezkutatzeko eskatuko zidatela. ;)

Hau oso noizbehinka gertatuko bada ere, garrantzitsuagoa egiten du talde orekatuago bat izatea eta ordezkoak ere maila aproposekoak izatea.

Laburtzeko: Ziurtatu zure erdi aldeko jokalariak ez direla trebezian oso ezberdinak eta zure ordezkoak ere makalegiak ez direla. Jokalari txar batek zure puntuaketak okertu ditzake bere ondoko jokalariak askoz hobeak badira.

Antolaketetan eskarmentua
Antolaketen eskarmentua izango duzu 5-5-0, 5-2-3 eta 2-5-3 taktikekin, eta 4-4-2a beste edozein antolamentu bezala izango da. Muturreko antolaketak ( 3 erdiko atzelari/erdilari/aurrelari baino gehiago, 7-3-0 edo 4-6-0 bezala) ezin izango dira erabili. Horrela muturreko antolaketengatik entrenamendurik galduko ez duzula ziurtatzen da.

Antolaketen eskarmentua bikainetik (oraingo gehiengoa) gora eraman ahal izango duzu. Taldeak ez du hobeto jokatuko horregatik, baina eskarmentua denbora gehiagoan altu mantentzeko erabil daiteke beste antolaketa batzuk erabiliz gero.

Antolaketen eskarmentua pobrean hasiko da antolaketa berrientzat. 4-4-2aren eskarmentua bikainean hasiko da.

Laburtzeko: Hiru antolaketa berrirentzat eskarmentua jaso ahal izango duzu, eta 4-4-2a besteak bezala tratatua izango da. Errazagoa izango da eskarmentua mantentzea, bikainatik gorako eremuari esker.

Nahasmena
Antolaketen eskarmentua garrantzitsuagoa izango da, eta taldearen guztizko eskarmentuak garrantzia galduko du nahasmena jasateari dagokionean. Guztizko eskarmentu altu batek ez du ziurtatuko nahasmena jasango ez denik.

Orduan eta antolaketako eskarmentu baxuagoa izan (eta berdin guztizkoarekin) orduan eta errazagoa izango da nahasmena jasatea. Nahasmen maila ere antolaketen eskarmentuaren araberakoa da, orduan eta eskarmentu gutxiago, orduan eta nahasmen handiagoa.

Nahasmena jasaten bada taldearen puntuaketa guztiei eragiten die, eta nahasmena partiduan zehar gelditzen da. Entrenatzaileak gauzak hobetu ditzake atsedenaldian edo luzapenarin aurretik.

Laburtzeko: Nahasmenean garrantzia handiagoa izango du antolaketetako eskarmentuak (nahasmen maila ere zehaztuko du), eta taldearen guztizko eskarmentu altuak ez du nahasmena jasoko ez denik ziurtatuko.

Jokalarien eraginetan aldaketak
Antolaketa ezberdinen arteko oreka bermatzeko jokalari batzuen eragina aldatu behar izan dugu. Batzuk gaur egun sortze-lanari dagokion erdilarien eta beste postuen arteko oreka berdin mantentzeko egin beharrekoak izan dira, bestela relatiboki hegalekoak erdirantz jokatzen edo atzelariak erasokor garrantzia hartuko zuten. Hemen daude aldaketa guztiak:

Orokorrean:
- Erdiko atzelariak eta aurrelariak hobetu dira. Postu horietako bakoitzean bi jokalari jartzearen galeraren berdina da hobekuntza. Hau ez da egia atzelari erasokorrentzat (ikus beherago).

Sortze-lana:
- Hegalekoek, erdiko atzelariek eta aurrelari defentsiboek sortze-lana galduko dute (goian aipatutako arrazoiengatik).

Paseak:
- Aurrelari defentsibo teknikoen paseek eragin txikiagoa izango dute erdiko erasoetan, baina gehiago hegalekoetan. Galera irabazia baino handiago da.
- Tenikoak ez diren aurrelari defentsiboak teknikoen antza gehiago izango dute. Aldaketa bakarra teknikoen paseak hegaletan gehiago erabiliko direla da.

Hegalekoa:
- Hegalekoek, hego-atzelariek eta aurrelariek (batez ere hegalerantz daudenek) hegaleko dohaina gehiago erabiliko dute, erdirantz dauden hego-atzelariek izan ezik, zeintzk gutxiago erabiliko duten.

Defentsa:
- Hegaleko erasokor eta defentsiboak euren denfentsa dohaina gehiago erabiliko dute.
- Hegalerantz dauden erdiko atzelariek defentsa gehiago erabiliko dute hegaleko defentsarako.
- Hego-atzelari defentsiboek defentsa gutxiago erabiliko dute erdiko defentsan.

Atezaintza:
- Atezainak gutxixeago erabiliko dute atezaintza dohaina, bai erdian eta baita hegaletan ere.

Azken bien arrazoia erdiko atzelari bat erabiltzearen kasua orekatzeko da, jadanik oso indartsua baita (atezainari eta hego-atzelari defentsiboei esker) eta jokalari bakarra izatearen bonusarekin oraindik indartsuagoa bilakatuko bailitzateke. Honek ia alferrikakoa izango litzateke bi erdiko atzelari erabiltzea.

Laburtzeko: Erdiko atzelariak eta aurrelariak (ez defentsiboak) orokorrean hobetu egingo dira, kokapenean bi jokalari izatearen galeraren parekoa. Aurrelari defentsibo teknikoaren paseen dohaina aldatu egingo da, piska bat hegaletara mugituz. Hegalean jokatzen dutenen eta aurrelarien hegalekoa hobetuko da. Atezainak gutxiago erabiliko du bere atezaintza.
 
Server 070