Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

5-15-2010 Editoriala: Minutu bat ba al duzu...?

Hilabete honetan hainbat inkesta izan ditugu, eta gehiago prestatzen ari gara. Hauek betetzen dituztenei eskerrak eman nahi dizkiegu eta hauek zergatik egiten ditugun azaldu nahi dugu.
Guretzat garrantzitsua da komunitateak zer pentsatzen duen jakitea eta gure lanari buruz zer iritzi duten ezagutzea. Foroei esker informazio asko jasotzen badugu ere, inkestak galderak talde handiagoei ezartzeko modu bikaina dira.

Hilabete honetan hainbat inkesta planteatu ditugu, modu estruturatuago eta hobe batean gure ustez. Kanpoan prestaturiko zerbitzu bat erabiltzen ari gara, lan egiteko errazagoa eta azkarragoa dena, eta baita seguruagoa eta anonimoagoa ere. Oraingoz bi talde zehatzi bidali dizkiegu inkestak: denbora oso handia daramaten erabiltzaileei eta duela gutxi Hattrick utzi dutenei. Hauen erantzunak aztertu ondoren denboraldi honetan aurrerago erabiltzaile talde handiagoari jokoaren gauza sakonagoei buruz galdetuko diogu. Mota honetako inkestak nahastuko ditugu, ezin baita dena denei galdetu eta erabiltzaile talde jakin batzuren beharrak, hasiberrienak edo supporter ez direnenak, adibidez, jadanik 7 urtetan jokatu dutenen beharren erabat ezberdinak izan baitaitezke.

Inkestetako galderen gehienak aukera anitzekoak badira ere, posible izango da zeuek ere testuak sartzea eta iradokizunak egitea. Denbora asko behar da hauek irakurtzeko, baina irakurtzen ditugu! Hauekin hobetu ditzakegun gauza berriak ikusten ditugu, edo aurreragoko inkestetan zer galdetu dezakegun ideiak jasotzen ditugu.

Aurki Global Football Monitor inkestaren edizio berri bat ere etorriko da, 2006an eta 2008an ere egin genuen hau. Inkesta hau ez da Hattricki buruz, baizik eta benetako futbolari eta 2010eko Munduko Txapelketari buruz. GFM munduko futbol inkestarik handiena da, eta iraganean bere emaitzak mundu osoko kirol aldizkarietan argitaratu dira. Munduari Hattrick existitzen dela eta sekulako komunitatea duela jakinarazteko modu on bat dela iruditzen zaigu.

Beste gauza bat... agian esan beharrik ez dagoena. Inkestak nola ez erabat boluntarioak dira, eta molestatzen badizute besterik gabe kasurik ez iezaiozu egin betetzeko eskatzen dizuten eskaerei. Ez dago beraiek betetzeko inongo beharrik, baina eskertzen dugu betetzeko denbora hartzen baduzue.


 
Server 071