Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

10-21-2010 Editoriala: XVI Munduko Txapelketa - Antolatzeko Txapelketa

Aurreko denboraldian guztioi eragin zigun zirrara berezia txapelketa etxean hartu nahi zuten herrialdeek aurkeztu zituzten bideo bereziak ikusteak. Ordua da beraz zuen sorkuntza eta ideiak berriz ere lanean jarri eta XVI Munduko Txapelketa etxean hartzeko lehiaketara aurkezteko. Aurreko denboraldiko esperimentuaren ondoren arau batzuk aldatu ditugu lehiaketarako lanak egiterakoan dibertigarriagoa gerta dadin eta baita bozkatzen duten guztientzat ere.

Aurten, parte hartu nahi duzuen herriek, lehiaketarako zuen herrialdeak zergatik hartu beharko lukeen Munduko Txapelketa bat azaltzen duen bideo bat aurkeztu beharko duzue. Ez ahaztu… komunitatearen parte hartzea!!
Nork?

Herri bakoitzeko hautagai bat onartzen dugu. Beharrezkoa izango da zure herriko foroan iragartzea, hautagai bakarra gehitzen dela ziurtatzeko. Kontutan eduki zure herria Munduko Txapelketaren anfitrioi izan bada iraganean, honek hautagaitzaren kontra joka dezakeela. Eta noski iazko denboraldiko txapeldunak, Bosnia eta Herzegovinak, ezin izango du parte hartu oraingoan.

Noiz?

Lehiaketa irekita egongo da urriaren 22tik azaroak 21, 23h59 HT orduraino.

Ondoren bozkaketa egingo da azaroaren 25tik 30arte, eta irabazlea iragarkiko da 29ko astean.

Nola?

Kontaktuko pertsona ofiziala eskaintza egiteko Hattrickeko herri berberekoa izan behar da, eta hau bidali behar dute:

- Zure bideorako link bat, non Youtuben kokatuta egon behar den, gero Hattrick Youtube Kanal ofizialean gehitzeko.

- Zure herriko gai ofizialeko link bat non benetan zure herriko hautagaitza benetazkoa den.

Hau guztia formularioaren bidez NTAera (National Team Administration), "XVI World Cup Bid" tituluarekin, hau da, (XVI Munduko Txapelketa eskaintza eta ziurtatu konfirmazio mezua daukazula). Mesedez, kontutan eduki mundu osoak ikusiko duela, beraz ingelesez egitea beharrezkoa da, gutxienez, aurkezpenean egon behar den hizkutza bat.

Irizpideak

- Sormena.

- Lanaren kalitatea.

- Komunitatearen parte hartzea.

Bonusa: Erabiltzaile berrien ikuspegia eta komunikabideen aditasuna.

Sarrera guztietatik, 5 onenak bakarrik aukeratuko dira komunitatearen bozketarako.

Epaimahaia:

5 boto egongo dira :

- Boto bat komunitatearena (ezin izango duzu zure herria bozkatu)

-Boto bat U20 eta NTen entrenatzaileena.

-Boto bat NTAena.

-Boto bat HT-Johanena.

-Boto bat HT-Annena.
 
Server 071