Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

1-30-2012 Editoriala: XVIII. Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketa

Bosgarrenez ekingo diogu txapelketa antolatzeko lehiaketari. Oraingoan XVIII. Munduko Txapelketa antolatzeko garaia da, eta finalistak XVIII. U20 Munduko Txapelketa antolatuko du.

Munduko Txapelketa antolatu nahi duzuen herrialdeak; mugitu zuen komunitatea eta egin ezazue bideo bat zuen herrialdea zergatik hautatu beharko genukeen azaltzeko.
Nork?
Herrialde bakoitzetik hautagai bakarra onartuko dugu. Hautagaitza bakarra sartu dela ziurtatzeko zure herrialdeko foroan aurkeztu beharko duzu. Kontuan eduki zure herrialdeak iraganean Munduko Txapelketaren bat antolatu bazuen, horrek zure hautagaitzaren kontra egingo duela. Eta noski, azken irabazleak izan ziren Trinidad eta Tobagok, Poloniak, Indiak, Bosnia eta Herzegovinak zein azkeneko finalista izan zen Panamak ezingo dute antolatzeko lehiaketan parte hartu.

Noiz?
Gaur irekiko da txapelketa, osteguna otsailaren 9ko 23:59 HT Ordua arte.

Astelehena otsailaren 13tik igandea otsailaren 19ra egingo da bozketa. Aste bat geroago jakinaraziko dugu zein izan den irabazlea.

Nola?
Kontaktu ofizialeko pertsonak herrialde horretakoa izan beharko du Hattricken, eta honakoa bidali behar digu:

- bideoko esteka bat, YouTuben igoa. Gerora Hattricken Youtubeko Katera gehituko dugu.

- Zure herrialdeko foruko hari ofizialaren esteka, zure hautagaitza ofiziala dela baieztatzeko.

- Selekzio Nazionalen Administrazioarekin (SNA) kontaktuan jarri XVIII World Cup Bid gaia duen mezuarekin (ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula).

Mesedez, kontuan eduki mundu osoan ikusiko direla bideoak. Beraz, ingelesak, gutxienez, bideoko hizkuntzetako bat izan beharko du.

Irizpideak

- Komunitatearen parte-hartzea

- Sormena

- Lanaren kalitatea

Jasotzen ditugun hautagaitza guztien artean bost onenak aukeratuko ditugu komunitateari bozka eske aurkezteko.

Epaimahaia:
4 boto daude :

- Komunitatearen botoa (ezingo duzu zure herrialdea bozkatu)

- Selekzio Nagusiko zein U20ko entrenatzaileen bozka

- SNAren bozka

- HT-Johan-en bozka

Berdinketarekin amaituz gero, komunitateak aukeratutako hautagaitza gailenduko da.

Irabazleak XVIII. Munduko Txapelketa antolatuko du eta fifnalistak XVIII. U20 Munduko Txapelketa!

Zorte on guztioi!
 
Server 071