Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

9-3-2012 Editoriala: XIX. Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketa

Seigarrenez ekingo diogu Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketari. Oraingoan XIX. Munduko Txapelketa edo XIX. U20 Munduko Txapelketa antolatu ahalko du irabazleak: berak aukeratuko du zein antolatu.

Munduko Txapelketa antolatu nahi duzuen herrialdeak; mugitu zuen komunitatea eta egin ezazue bideo bat zuen herrialdea zergatik hautatu beharko genukeen azaltzeko.
Nork?
Herrialde bakoitzetik hautagai bakarra onartuko dugu. Hautagaitza bakarra sartu dela ziurtatzeko zure herrialdeko foroan aurkeztu beharko duzu. Kontuan eduki zure herrialdeak iraganean Munduko Txapelketaren bat antolatu bazuen, horrek zure hautagaitzaren kontra egingo duela. Eta noski, azken irabazleak izan ziren Israel, Trinidad eta Tobagok eta Poloniak zein azkeneko finalista izandako Finlandiak ezingo dute antolatzeko lehiaketan parte hartu.

Noiz?
Gaur irekiko da txapelketa, osteguna irailaren 20ko 23:59 HT Ordua arte.

Astelehena irailaren 24tik igandea irailaren 30era egingo da bozketa. Aste bat geroago jakinaraziko dugu zein izan den irabazlea.

Nola?
Kontaktu ofizialeko pertsonak herrialde horretakoa izan beharko du Hattricken, eta honakoa bidali behar digu:

- Bideoko esteka bat, YouTuben igoa. Gerora Hattricken Youtubeko Katera gehituko dugu.

- Zure herrialdeko foruko hari ofizialaren esteka, zure hautagaitza ofiziala dela baieztatzeko.

- Selekzio Nazionalen Administrazioarekin (SNA) kontaktuan jarri XIX World Cup Bid gaia duen mezuarekin, irabaziz gero Munduko Txapelketa edo U20 Txapelketa antolatu nahi duzun zehaztuta (ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula).

Mesedez, kontuan eduki mundu osoan ikusiko direla bideoak. Beraz, ingelesak, gutxienez, bideoko hizkuntzetako bat izan beharko du.

Irizpideak

- Komunitatearen parte-hartzea

- Sormena

- Lanaren kalitatea

Jasotzen ditugun hautagaitza guztien artean bost onenak aukeratuko ditugu komunitateari bozka eske aurkezteko.

Epaimahaia:
3 boto daude:

- Komunitatearen botoa (ezingo duzu zure herrialdearen alde bozkatu)

- Selekzio Nagusiko zein U20ko entrenatzaileen bozka

- SNAren bozka

Berdinketarekin amaituz gero, komunitateak aukeratutako hautagaitza gailenduko da.

Irabazleak XIX. Munduko Txapelketa edo XIX. U20 Munduko Txapelketa antolatuko duen erabakiko du eta bigarrengoak geratzen den txapelketa antolatuko du.

Zorte on denoi!
 
Server 071