Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-3-2012 Editoriala: 2.0 Supporterra

Noizbehinka ezaugarri bikain berriak gehitzen ditugu gure Supporter paketera. Hau ez une horietako bat. Oraingoan askoz gehiagorekin gatoz!

Gaur Supporterraren hobekuntza ugari argitaratuko ditugu - Supporter bertsio berri baten aurrean gaudela esan genezake. Benetan oso oso interesgarriak diren ezaugarri batzuk daude Supporter berri honetan (ez ginen hau esan gabe geratuko), Bilaketa zuzenak, Talde gaiak eta Klubeko logoko editorea esaterako.

Supporter zaharreko hainbat ezaugarri erabiltzaile guztientzako erabilgarri jarri ditugu: jokalarien aurpegiak, jokalarien dortsalak, Fan klubaren izena eta txapelak. Eta Supporter ez direnek Taldeko Logo editorea erabiliz Logo basiko bat egiteko aukera izango dute.
11 urte igaro dira Hattrick Supporterra lehen aldiz argitaratu genuenetik. Ordutik Supporterrera ezaugarri berriak gehitzen joan gara, oraingo pakete bikaina bete arte. Urte horietan guztietan, dena den, ez dugu inoiz planteatu Supporterrak etorkizunean nola izan behar lukeen.

Udazkenean horri buruz pentsatzen aritu gara, prozesu aberasgarria izan da, eta orain Supporterrari buruz genuen ikuspuntua aldatu zaigu. Honek Supporter berri bat aurkeztera eraman gaitu, baina batez ere ezaugarri mordoa Supporterrean izatetik guztientzat erabilgarri egotera eraman gaitu. Eta, noski, ezaugarri bikainak gehitu dizkiogu Supporterrari.

Has gaitezen gehitu berri ditugun Supporter ezaugarriez hizketan:

Bilaketa zuzenak
Bilaketa zuzenek salerosketa merkatuan bilatzen ari zinen jokalari hori aurkitzen lagunduko dizu. Zure bilaketak 10 emaitza edo gutxiago baditu, bilaketa zuzen bat gehitzeko aukera izango duzu. Orduan, automatikoki, salerosketa merkatua jarraituko dugu, horrelako ezaugarriak dituzten jokalariak merkaturatzen direnean zuri berri emateko.

Une berean bi bilaketa zuzen izan ditzakezu aktibaturik, eta bi aste irauten du bilaketa bakoitzak.

Klubaren logo editorea
Klubeko logoaren editorearekin zure taldeko logoa modu errezean egiteko aukera izango duzu, interfaze sinple bati esker. Denborarik, interesik edo, akaso, abileziarik ez dutenentzat zuzendutako ezaugarria da batez ere. Noski, orain arte bezala logo bat igotzeko edo orain duzuna mantentzeko aukera duzu.

Klubeko gaiak

Zure taldeko gaia aukeratu ahal izango duzu ezaugarri honekin; orriaren atzealdearentzako argazki bat igo ahalko duzu, eta menuko koloreak erabaki taldearen nortasuna transmititzeko. Gai hori bisitari guztiek ikusiko dute gero.

Supporter gisa inolako gairik eduki nahi ez baduzu, aukera hori ken dezakezu.

Antzeko jokalariak bilatu
Ezaugarri txiki baino baliagarria da. Izenak dioen bezala: salerosketa merkatuan antzeko jokalariak aurkitzen ditu. Bere trebetasun mailan zuretzako ageria dituen jokalari guztien orrialdean aurkituko duzu ezaugarria, binokular bat ikonopean. Klik egitean jokalari horren ezaugarri nagusiak kopiatuko ditu bilaketa egiteko. Lan hori eginda, bilatun klikatzea besterik ez duzu behar (edo bilaketa moldatu, gogokoen duzuena)

Ilezkortasuna
Ilezkortasuna lortzeko bizitzaren elixirra edan dezakezu. Edo banpiro bihurtu. Edo Supporter izatearekin nahikoa izango da hemendik aurrera :)
Hau da, Supporterra zaren bitartean zure taldea ez da aktibitate faltagatik desaktibatuko edo ezabatuko (hori bai, ekonomikoki porrot egiten baduzu edo jokoaren arauak urratzen badituzu, talde gabe geratuko zera).

Erabiltzaile guztiek hemendik aurrera erabili ahalko duten Supporter ezaugarri ohiak
Aurretik aipatu dugun moduan, dagoeneko Supporter paketetik kanpo geratuko diren hainbat ezaugarri daude, ordaintzen ez duten erabiltzaileek ere erabil dezaten. Guztientzat eskuragarri egongo diren ezaugarriak dira orain beraz. Hauek dira Supporter ez direnentzako ezaugarri berriak:

Jokalarien aurpegiak, dortsalak eta jokalarien esanak zure jokalariak biziago bihurutko ditu. Hori taldearen argazkian ikusiko duzu.

Orain, taldearen Fan klubari izena eman eta Txapelak ikusteko aukera duzu. Foroetan zure sinadura jarri, eta emaileko karpetak kustomizatzeko aukera duzu, baita sailkapen historikoak eta bidai estatistikak ligako orrian ikustekoa ere.

Azkenik baina ez azkenez, klub logo basikoa erabili ahalko duzu, gure editore berriari esker.

Hori da dena! Ezaugarri berriak gozatuko dituzuela espero dugu.
 
Server 071