Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

12-5-2012 Editoriala: Eskaintza automatikoen ordua iritsi da

Testatzea amaitua - orain eskaintza automatikoak guztioi eskaintzeko garaia iritsi da!

Eskaintza automatikoekin, erabiltzaile mota guztientzako erakargarriago bilakatu dugu salerosketak egitea. Eragiketak erraztu egin nahi izan ditugu, hala ez da beharrezkoa izango zure taldearentzako jokalari bat lortzen saiatzeko online egotea—ordu txikitian batzuetan—.

Erosi nahi duzun jokalariaren orrialdean gehienezko eskaintza bat ezartzea nahikoa izango da eskaintza automatikoa erabiltzeko. Sistemak automatikoki egingo du apustu zure ordez, (gutxieneko) eskaintzekin enkantea igoz beharrezkoa denean. Eskaintza automatiko bakarra izan dezakezu aktibaturik.

Zehatasun gehiago jakin nahi badituzu edo eskaintza automatiko hobe ulertzeko adibideak ikusi nahi badituzu, irakurri barnean (ez da beharrezkoa erabilera normala eginen baduzu).
Eskaintza automatikoek eskaintza normalek bezala funtzionatzen dute. Gehienezko eskaintza bat ezartzen baduzu, sistemak automatikoki zure ordez igoko du eskaintza, beti gutxieneko kopurua iota (%2, gutxienez 1.000€)

Zure gehienezko eskaintza nahi duzunean alda dezakezu (igo edo jaitsi, biak), baina ezin duzu zure uneko eskaintza ezeztatu, noski. Zure gehienezko eskaintza zuk soilik ikusiko duzu, gainontzeko erabiltzaileek zure uneko eskaintza ikusiko dute bakarrik.

Aurretik azaldu dugun bezala, une berean eskaintza automatiko bakarra eduki dezakezu. Zure gehienezko eskaintza topera iritsi bada, jada ez da eskaintza automatiko bezala ulertzen, eta beste gehienezko eskaintza bat ezar dezakezu.

Orain, kasu berezi batzuetan gure logika paregabea (hori geure buruari esatea zilegi bada) erabili dugu bidezko izateko. Adibidez, bi taldek eskaintza automatiko bera egin dutenean edo bi eskaintza automatiko batera ematen badira. Hemen dituzu gure logika ulertzeko zenbait adibide:

Bi eskaintza automatiko elkarren aurka
Bi eskaintza automatiko bata bestearen aurka ematen direnean, bigarren taldeak gutxieneko apustua egingo du. Jarraian sistemak bi eskaintza automatikoak konparatuko ditu, zuzenean eskaintza erabakigarria erakutsita.

Adibidea: A taldeak gehienezko 50.000 euroko eskaintza ezarriko du, eta uneko eskaintza 20.000 eurotan utziko du. B taldeak 40.000 euroko gehienezko eskaintza ezartzen du. Hala izango da enkantea:

A taldea – 20 000€
B taldea – 21 000€
A taldea – 41 000€

Ikusten duzun moduan, sistemak bi eskaintzak begiratzen ditu, eta ez da eskaintzak banan-banan igotzen hasten. Zuzenean A taldeak B taldearen gehienezko eskaintza (40 000€) gailentzen duen eskaintza erakusten du.

Bi taldek eskaintza bera egiten dutenean
Bi taldek eskaintza bera egiten badute, lehenengo egin duenak irabaziko du. Aurreko adibidea erabiltzen badugu, baina B taldeak 50.000 euroko gehienezko eskaintza egiten badu, hala izango da enkantea:

A taldea – 20 000€
B taldea – 21 000€
A taldea – 50 000€

Sistemak bi eskaintzak begiratzen ditu, eta ez da haiek banan-banan igotzen hasten. Bi taldeek gehienezko eskaintza bera egin dutenez, lehenengoan irabazten du enkantea.

Eskaintza normal batek gehienezko eskaintza aktibo bat berdintzen badu
Norbaitek, eskaintza normala erabiliz, aktibo den gehienezko eskaintza bat berdintzen badu, lehen eskaintzak (eskaintza automatikoa) eramango du enkantea. Sistemak zuzenean mezu bat bidaliko dio beste erabiltzailera (B taldea), bere apustua onartu ez dutela azalduta. A taldeak bere eskaintza igo egingo du. Horrelakoa izango da:

A taldea – 20 000€
A taldea – 50 000€

Norbaitek gehienezko eskaintza aktiboa baino eskaintza normal apalagoa egiten badu, baina eskaintza hori igotzeko orduan gehienezko eskaintza gutxienezko %2a baino baxuago bada

Hemen berriro ‘lehenengoak irabazten du’ araua erabiliko dugu. Aurreko adibideak erabiliz, baina B taldeak 49 500 euroko eskaintza egiten duela planteatuta (A taldeak ezingo luke bere gehienezko 50 000ra igo). Baina A taldea eskaintza plazaratu duen lehena denez, B taldearen eskaintza bere egingo du (eta B taldeari bere eskaintza onartu ez dela jakinaraziko zaio).

A taldea – 20 000€
A taldea – 49 500€

B taldearen 49.500 euroko eskaintza, normala izan beharrean eskaintza automatikoa bada, honelako itxura izango du:

A taldea – 20 000€
B taldea – 21 000€
A taldea – 49 500€

Eta guztiz ari uzteko, A taldeak 50 000ko eskaintza badu, eta gero B taldeak 50 500ekoa ezarri badu, A taldeak “irabaziko” du, lehenengo eskaintza berea baita (eta B taldeak ezin baitu bere eskaintza %2an igo). Eskaintza normaletan bezala.

Orain, gozatu eskaintza automatikoez!
 
Server 070