Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-5-2014 Editoriala: Babes hobea Hattrick aplikazioentzat

Hattrickeko bitarteko garaitzaileei zuzendutako babesan hobekuntza nabarmenak egin ditugu azken hilabeteotan. Eman begirada bat gure egungo skaintzari, eta garaitzailea bazara, datorren CHPP Galan sari bat irabazteko aukera izan dezakezu!
Pasa den udazkenean, Hattrickeko fundatzaile gisa, berriro ere jabe bihurtu ginenean, gure bitarteko garatzaileei emandako babesa zen benetan hobetu nahi genuen gauzetako bat.

Aspalditik, CHPP izeneko programa bat daukagu, Hattrickerako interesgarriak izan daitezkeen aplikazioak edo webguneak garatu nahi dituenarentzako. Baina jokoaren hainbat zati ez zeuden eskuragarri CHPP garatzaileentzat, eta, jakin badakigu babes falta horrek hainbat ideia eta proiektu atzera bota dituela. Erabiltzaileentzako are joko erakargarriago bat egin zezaketen ideiak. Egoera hori aldatu nahi dugu. Hattrickek aurrera egin dezan, CHPPk garrantzi handia izan dezaketela uste dugu.

Hainbat arrazoi daude aldaketa honetarako. Gero eta argiago daukagu Hattrick hainbat plataformetan eskuragarri egon behar lukeen zerbitzu bat dela, ez webgune nagusian bakarrik (nolanahi ere, noski, webgunea izango da gure arreta gune nagusia), baita plataforma eramangarriagoetan. Guk, ezingo dugu gure kabuz halako proiekturik aurrera eraman, eta horregatik erraztu nahi diegu gainontzeko garatzaileei Hattrickeko komunitaterako herraminta bikainak eraiki ditzaten.

Beraz, aurrerapauso bat eman dugu, eta iragan urte amaieran aukera mordoa gehitu ditugu CHPPentzat. Bestela esanda, lehen garatu ezin zenitzakeen aplikazi edo kanpoko webgune ugari gara ditzakezu orain. Espero dugu berritasun horrek CHPP produktu belaunaldi berri bat ekarriko duela, eta produktu horiei behar adinako ikusgarritasuna eta babesa emango diegu. Bultzada handiago bat emateko, "CHPP sariak" lehiaketa sortu dugu: 2014ko "CHPP Proiektu Hobetuena" eta "CHPP Proiektu Berri Onena" izendatuko ditugu. Arlo bakoitzeko irabazleak 2.000 dolar estatubatuetarrako diru saria jasoko du, eta nazioarteko Hattrick erabiltzaileen bilkura batera joan ahal izateko gastu guztiak ordainduko dizkiogu. Txapelketa udan zehar jokatuko da, eta iraila amaierara arte iraungo du. Beste jakinarazpen batean emango dizkizugu lehiaketari buruzko xehetasunen berri.

Hona hemen azken hilabeteotan CHPP garatzaileei zuzendu dizkiegun edukien zerrenda, zure aplikazio gogokoenak etorkizuneko bertsioetan egin dezakeena ikusteko kuriositatez baldin bazaude edo zerorrek zeurea sortu nahi baduzu:


* Entrenamendu mota, intentsitatea eta egoera fisikoaren portzentajea eguneratu

* Salerosketa merkatuan bilatu, merkatuko jokalari baten salerosketa egoera begiratu eta eskaintza egin.

* Puntuaketa aurreikusi partidako hamaikakoa egiterakoan.

* Txapelketaks: Taldea zein txapelketetan dagoen ikusi, txapelketaren xehetasunak, emaitzak eta sailkapenak ikusi.

* Eskilarak (zein eskilaretan dagoen taldea, eskilararen xehetasunak eta sailkapen orokorra).

* Gazteen ligak (Ligako xehetasunak, emaitzak eta sailkapenak).

Zure datuak irakurtzea baina baimen gehiago behar duten CHPP produktuak supporterrentzatko izango dira soilik. Hau da, kasu honetan entrenamendu mota aldatzea eta jokalarien eskaintzak Supporterrek soilik egin ahal izango lukete, horretarako CHPP aplikaziorik balego.

Bitarteko garaitzaileentzako babes zabalago honi probetxua aterako diozutela espero dugu! Hattrick CHPP datuak beste era berri batera erabiltzeko ideiarik bazenu, begiratu nola bihur zaitezkeen CHPP garaitzaile eta nola publika dezakezun zure aplikazioa Hattrick CHPP gunean.

HT Taldea
 
Server 071