Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

7-6-2014 Editoriala: XXII. Munduko Kopa antolatzeko lehiaketa

Munduko Txapelketa antolatzeko lehiaketaren 9. edizioa abian jartzeko ordua iritsi da. Oraingoan XXII. Munduko Txapelketa edo 20 Urtez Azpiko Txapelketa antolatzeko aukera izango duzue; irabazleak erabakiko du bi horietako zein hautatu.
Nork?
Herrialde bakoitzeko hautagaitza bakarra onartuko dugu. Hautagaitza bakarra aurkzetuko dela ziurtatzeko, ezinbestekoa izango da herrialdeko foroan iragartzea. Kontuan izan iraganean zure herrialdeak Munduko Kopa antolatu izanak zure hautagaitzaren kontra egin dezakeela. Aurreko irabazle Brasilek eta Tunisiak eta txapeldunorde Belgika eta Italiak ezin dute parte hartu oraingo honetan.

Noiz?
Lehiaketa gaur hasiko da eta igandea, uztailaren 27ko 23:59 HT Ordura arte iraungo du. Bozketa asteartea uztailaren 29tik igandea abuztuaren 3ra arte izango da, eta amaitu ostean iragarriko dugu nork irabazi duen.

Nola?
Hautagaitza aurkeztu nahi duen kontaktu-pertsonak Hattrickeko herrialde horretakoa izan behar du, eta honakoa bidali behar digu:

- bideoaren esteka, YouTubera igoa, Hattrickeko YouTube kanal ofizialera igoko duguna
- zure herrialdeko foroko hariaren esteka, hautagaitza ofiziala zeurea dela ziurtatzeko
- Selekzio Nazionalen Administrazioarekin (SNA) kontaktuan jarri "XXI. Munduko Txapelketa lehiaketa" gaia duen mezuarekin, irabaziz gero Munduko Txapelketa edo U20 Txapelketa antolatu nahi duzun zehaztuta (ziurtatu konfirmazio mezua jaso duzula).

Kontuan izan bideo horiek globalki ikusiko direla, beraz, erabilitako hizkuntzetako batek, gutxienez, ingelesa izan behar du.

Irizpideak
Jasotako hautagaitza guztietatik 5 onenak aukeratuko ditugu komunitateari aurkezteko, gogokoena bozka dezaten. Honako irizpideen arabera aukeratuko ditugu hautagaitzak:

- Komunitatearen parte-hartzea
- Sormena
- Lanen maila

Jury
3 botu daude:

- Komunitatearen botoa (ezingo duzu zure herrialdearen alde bozkatu)
- Selekzio Nagusiko zein U20ko entrenatzaileen bozka
- SNAren bozka

Berdinketarik balego, komunitatearen boto gehien jasotzen duen hautagaitzak irabaziko du.

Irabazleak XXII. Munduko Txapelketa edo XXII. U20 Munduko Txapelketa antolatzea nahiago duen aukeratuko du, eta finalistak antolatuko du aukeratu gabe geratu den lehiaketa!

Zorte on denoi!
 
Server 071