Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Berriak

3-19-2021 Editoriala: 2021eko ibilbide-orria, 2. zatia: Ekonomia

Atzoko editorialean, orain arteko urteaz eta datorren denboraldirako aurreikusitako funtzioez hitz egin genuen. Mesedez, begiratu. Gainerako urteetarako, ekonomia izango da gakoetako bat. Ekonomia dinamikoagoa eta autorregulagarriagoa lortzeko lan egingo dugu, erabiltzaileei Hattricken egiten dituzten urratsetan aukera interesgarriagoak emateko.
Aurreko editorialean aipatu bezala, udazkenean jokoaren barruko ekonomiaren berrikuspen sakona egiten hasi ginen. Hau, bertan behera geratu zen "Etorkizuneko entrenatzaileen" kostuen aldaketen iragarpenaren ondoren hasi zen.

Arazoa, erabiltzaile askok zelaian erabilgarritasun gutxi zuten baina etorkizunean entrenatzaile izateko profila zuten jokalarietan inbertitu zutela izan zen. Jokalari hauek denborarekin baliorik galtzeko aukerarik ez duten momentutik, nahiz eta zahartu eta entrenamendua galdu, zuzendaritza batzarraren erreserba-sistematik kanpo dirua mantentzeko forma bihurtu ziren.

"Etorkizuneko entrenatzaileen" gaia konpontzeko bihurketa garestitzeko proposamena egin genuen. Honek bat-batean baliorik gabe uzten zituen, baina zorrotzegia zela ikusi genuen eta atzera egin genuen. Arazoa ere ez zuen erabat konpontzen, beste jokalari mota batzuk ere helburu berarekin erabiltzen jarrai zitekeen eta.

Zuzendaritza batzarraren erreserbak, motelgailu bezala sortu ziren, talde aberatsei denboraldiaren erdian euren lehiakortasunari bultzada handia emateko diru guztia bat-batean gastatzeko aukera kenduz. Ideia honek zentzua duela uste dugu oraindik. Hala ere, erabiltzaileak dirua erreserbetatik kanpo "mantentzeko" jokalarien espekulazio-erosketetan dirua arriskatzeko prest daudenez, oso murriztailea dela uste dugu.

Horren ordez, batzarreko erreserbek klubak sortutako gehiegizko dirua xurgatzen jarraituko duten egoera bat bilatuko dugu, baina diru hori modu kontrolatuan eskuratu ahal izango da.

Lehen urratsa sistema mekaniko bat izango da, eta, horren bidez, zelaian maiz erabili ez den jokalari baten salmentako diruaren zati batekin geratu ahalgo da batzarra. "Etorkizuneko entrenatzaileak" bakarrik apuntatu beharrean, horrelako gauzetarako erabil daitekeen partidarik jokatzen ez duen edozein jokalari ezerezean geratuko da horrela.

Zure plantillako jokalari bakoitzeko, saltzeko asmoa duzunean, jasoko duzun eskudiruaren ehunekoa eta erreserbetara joango den ehunekoa ikusi ahal izango dituzu. Sarri jokatzen duten jokalariek ez dute aldaketarik jasango eta salduz gero, diru guztia eskuragarria izango da, gaur gertatzen den bezala. Orain dela gutxi erositako edo harrobian promozionatu berri diren jokalariak ere kategoria horretakoak izango dira.

Jokalari batek plantillan denbora daramanean bakarrik onartuko du batzarra ez dela beharrezkoa eta, beraz, ez duela ordezkatu beharrik. Lesioei dagokienez, batzarrak ez du aldi baterako lesioa duen jokalaririk erabiliko; hala ere, horrela ikusiko dituzte min hartuta dauden jokalariak, eta salmentako diruarekin geratuko dira.

Hona hemen honen funtzionamendu berriaren adibide batzuk:

1) Jokalari bat erosten baduzu eta berehala saltzen baduzu, partida bakarra jokatuta, eskudiruaren % 100 mantenduko duzu (agenteentzako eta aurreko klubarentzako ehunekoak kendu ondoren), eta zuzendaritza batzarrera ez da ezebez joango.
2) Zure plantillako jokalari batek edozein partidatan 60 minutu baino gutxiago jokatu baditu 4 astez jarraian, salmentagatik jasotakoaren % 24 zuzendaritza batzarraren erreserbetara joango da, eta gainerakoa eskuragarri izango duzu.
3) Managerrak jokalari bat ordezkotzat badu, jokatu gabe egon den bi aste bakoitzeko (Ez ditu gutxienez 60 minutu jokatu), hiru aste beharko ditu gutxienez 60 minutu jokatzen ligako edo kopako partidan abiapuntura itzultzeko eta managerrak salmentaren % 100 eskuratu ahal izateko. Jokalariak, bere ordez, lagunartekoak bakarrik jokatzen baditu, 6 aste beharko ditu bere ohiko egoerara itzultzeko.
Horrela, aste batetik bestera jokalari jakin batek eskudirutan eman dezakeen ehunekoa alda daiteke, baina zuzendaritza batzarrak % 100a erreserban gorde dezake denboraldi batez jokatu gabe daraman jokalari bat saltzen denean.

Sistema berria 2021eko abuztuan hasiko den denboralditik aurrera izango du eragina.

Garrantzitsua da gogoratzea batzarrak dirua eskuratzen duenean ez dela dirua galtzen. Batzarreko erreserbetara doa eta bertan dagoen diruak gaur egun dituenak baino erabilera gehiago izango ditu. Dirua zuzenean finantza-zuzendariaren bidez eskuratzeaz aparte, batzarraren funtzionalitate berri bat gehituko dugu, harekin elkarreraginean aritzeko aukera emango dizuna, baita denborarekin harekin duzun harremana eraikitzeko aukera ere. Batzarrarekin harreman ona baduzu eta manager gisa dituzun helburuak betetzen badituzu, batzordeak gehiago lagunduko du diruaren gaian.

Hori hobeto uztartzen da ekonomiarako ditugun neurriekin. Denbora daramagu inflazioarekin Hattricken, eta azpiko ondorioa da jokoan diru gehiegi sortzen dela. Diru kopuru handiak diru-pilaketa eragiten du taldeetan, eta managerrek sarritan ez dakite nola inbertitu dezaketen diru hori taldean. Hattrickeko diru-sarrera gehienak finkoak dira, eta kostuak (batez ere soldatak) erabiltzaileen erabakien ondorio dira. Horrek esan nahi du bide gutxi daudela Hattricken ekonomia benetako ekonomiek egin dezaketen moduan autorregulatzeko.

Hattricken helburua ez da ekonomiaren simulazio errealistena izatea, baizik eta ahalik eta joko dibertigarriena izatea. Ekonomiari dagokionez ikusten dugun benetako arazoa da managerren erabaki askok joko automatiko edo interesik gabekoa bihurtu dutela, eta diru eta ekipo aberatsen kopuruak oso zail egin diela erabiltzaile berriei jokoaren barruan arrakasta lortzeko bidea sortzea. Ekonomia oso poliki eta kontu handiz bultzatu nahi dugu dinamismo maila handiago baterantz, non kostuak eta, agian, diru-sarrerak Hattrick-eko ekonomiaren araberakoak izango diren. Autoerregulagarriagoa izango da, erabiltzaileak diru gehiegi pilatzera eraman dituen muturreko egoerak saihestuz. Talde aberatsek, antzinakoenek, berrienekiko dituzten abantaila handiak leuntzea ere bilatuko da. Batzarraren erreserbak horretarako tresnetako bat izango dira, baina ez bakarra.

Hau ez da iraultza izango. Talde zahar eta aberats baten jabea bazara, abantaila gehiago izango dituzu oraindik, baina horietakoren bat lortzea zailagoa izango da. Taldean arreta jartzeari uzten diozunean, horietako batzuk gal litezke, baina itzultzen zarenean, lehen baino arreta handiagoa emanda, errazagoa izango zaizu galdutako eremua berreskuratzea. Ikusteko beste modu bat da arrakasta azkar lortzen duzunean, zailagoa dela atxikitzea, eta arrakasta hori denboran eraikitzen denean, berriz, zailagoa dela galtzea. Mailen arteko mugimendu gehiago ere ikustea espero dugu.

Ekonomiaren zuzendaritza berriak jokoaren eremu askotan izango du eragina, eta urtearen amaieran hasiko zara aldaketa horietakoren bat ikusten.

Jakina, horri buruz gehiago azalduko dugu, hala dagokionean. Era berean, ideia horietako batzuk eztabaidatzeko aurkeztuko zaizkizu, foroetan edo datorren hilabeterako aurreikusita dagoen erabiltzaileei egingo diegun hurrengo inkestan.

Eskerrik asko irakurtzeagatik eta ondo pasa!

HT taldea.
 
Server 071