2-8-2021 Ameriketako Txapelketako eta Selekzioen eguneroko berriztatzeen ordutegi berriak
Munduko Txapelketa berriaren argitalpenaren ondoren, Ameriketako Kopen ordutegiak bertako entrenatzaileentzat ez direla aproposak esan ziguten. Taldearen espirituaren berriztatzea partidaren hasieratik oso gertu zegoen eta beraz zaila zen ondo kalkulatzea eta gainera partidak berez egun desberdinean jolasten zirenez (Larunbatetan 01:00etan) arazoak zeuden ere zein jokalarik jokatu zezakeeten erabakitzeko orduan. Hau hobetzeko asmoz, 6. astetik aurrera, Ameriketako kopetako partida denak Ostiraletako 23:30etara mugituko dira. Eguneroko berriztatzeak ere 00:30etatik 03:00etara atzeratuko dira. Hau astelehenetik aurrera gertatuko da baina partiden ordutegi berriak ikusi daitezke iada.