Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Arauak

Izenen eta logotipoen politika

Nahiz eta gustukoen ditugun logotipoak taldearekin benetako erlazio bat dutenak izan, nahiko irekiak gara logotipoen edukiei eta taldearentzat aukeratzen duzuen izenari dagokienean. Baina erabiltzaileek euren askatasuna modu txarrean beste batzuk erasotzeko edo diskriminatzeko (nahita edo nahi gabe) erabil ez dezaten, eta emakumezko, guraso edo balore itxiagoak dituzten herrialde eta erlijiotako erabiltzaile batzurengandik jasotako eskaerak defendatzeko, gauza batzuk ezin dira logoetan edo talde izenetan jarri.

  • Ezin da izen/logotipo erasokor, burlazko edo diskriminatzailerik (ez talde edo beste inori) izan, sinbolo razista, faxista eta erakunde terroristenak eta antzekoak barne.
  • Ezin da eduki sexual esplizitorik izan, biluzizko, erdi-biluzizko edo probokazio sexuala duten irudiak barne. Jendea ondo jantzita egon beharko litzateke.
  • Ez da ekintza kriminalen edo gauza edo substantzia ilegalen erabileraren promoziorik onartzen.
 
 
Server 080