Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Lagunartekoak

Selekzioen arteko lagunartekoak ostiralero 20:00etan (Hattrick Ordua) jokatzen dira, Munduko Txapelketako partidak ez dituzten selekzioen artean. Neurketa horiek taldeek astearen erdialdera jokatzen duten lagunartekoekin antz handia dute.

Lagunarteko bat hitzartzeko hautatzaileak beste selekzio bati erronka bota, edo erronka onartu beharko du, taldeen lagunartekoetan bezala hori ere. Prozesua apur bat adesberdina da nolanahi ere, sistemak ez baitio erronkaren berri emango hautatzaileari. Hautatzaileek elkarri mezu bat edo HT-mezu bat bidali behar diote lagunartekoa hitzartzeko. Hautatzaile bateko ez badu lagunartekorik zehazten, automatikoki ezarriko zaio bat ostegunean.

Desafiogileak aukeratu dezake zein estadiotan jokatu behar den lagunartekoa. Edozein estadio aukeratu ahal izango da, baina beti eremu neutraltzat hartuko da estadioaren kokapena edozein dela ere. Estadioak alokatzeagatik ez dago tasarik.

 
Server 070