Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Hautagaien Zerrenda

Hautagaien zerrendak erdipausu batek bezala funtzionatuko du jokalarientzat, guztiz ezezagunak izatea eta selekzioko kide izatearen artean. Jokalari bat hautagaien zerrendarako hautatua izan eskero, informazio hori bere orrialdean agertuko da.

Jokalariaren jabeak informazioa jasoko du jokalari horrek selekzioan duen postuari buruz, eta selekzioaren berriak ere helduko zaizkio selekzioko entrenatzailea berarekin errazago komunikatu dadin. Berriez gain, entrenamendu aholkuak etab. ere eman ahal dizkio.

150 jokalari egon ahal dira gehienez selekzioko hautagaien zerrendan eta beste horrenbeste 21 urtetik beherako selekzioko zerrendan, eta hautagaien zerrendan gutxienez astebete daramaten jokalariak soilik deitu ahal dira selekziora. Dena den, hauteskundeen ondoren, entrenatzaileek bi aste dituzte zerrenda hau birantolatu eta selekzioetara beraiek nahi dituzten jokalariak eramateko.

 
Server 070