Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Jokalariak

Selekzioko entrenatzaileak munduko edozein lekutako jokalari bat dei dezake, beti ere naziotartasuna selekzioko herrialdekoa bada jokalari hori, eta jabea duen talde batean jokatzen ari bada (ez "bot" batean).

Selekzioek 26 jokalari izan dezakete une berean. Muga horretara iristerakoan, jokalari berri bat hautatzeko beste bat zerrendatik kanpo utzi behar da. Jokalari bat kanporatzen duzun bakoitzean, gainontzeko jokalarien aldartea zertxobait okertuko da. Hori kenduta, jokalariak kentzeak ez du bestelako eraginik.

Selekzioko hautatzaileak selekzioan dauden jokalarien informazio guztia ikus dezake, norberak bere taldeko jokalariekin ikus dezakeen informazio berbera. Jokalari bat selekziotik kanpo uztean (edo hautatzailea kargutik kanpo geratzean), ezkutuko informazio hori ikusteari utziko dio.

Horregatik hautatzaileak komunitate leialaren laguntza beharko du selekziorako jokalari onenak aukeratzeko orduan. Partidetako puntuaketak eta Supporterren estastistikak ere lagungarriak dira jkalari onenak bilatzeko orduan. Nazioartean jokatzen ari diren jokalariak jarraitzea zaila izan daiteke, beraz, baliteke hautatzaileak laguntzaileak eduki nahi izatea.

 
Server 071