Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Partiduak

Selekzioarekin jokatzean eskarmentua jasotzen dute jokalariek. Horrez gain, selekzioko jokalariaren soldata %40 murriztuko da herrialde barneko talde batean jokatzen ari bada eta %33 kanpoan jokatzen badu.

Jokalariek min har dezakete selekzioarekin jokatzean. Soldataren murrizketaz gain, min hartutako jokalari baten taldeak %100eko soldataren konpentsazioa jasoko du jokalari hori min hartuta dagoen bitartean.

Selekzioek ez dute leialtasun bonusik, beraz, jokalariaren bonusa ez da aplikatuko selekzioen partidetan.

Selekzioko partidek ez dute eraginik jokalarien entrenamenduan. Txartel horiak eta gorriak ere ez dira jokalariaren historialean geratuko, lagunartekoak izango balira bezala izango da.

Etxean jokatzeak ez du taldeko partidetako abantail bera. Etxean jokatzen duten selekzioek abantaila txikiagoa jasoko dute, derbietan kanpoko taldeak jasotzen duen laguntza bera.

Selekzio nazionalak "gerra-laino" bereizgarriaz baliatzen dira. Horrek esan nahi du partida aurreko 8etan taldearen alderdi asko ezkutatu egiten zaizkiola publikoari. Taldeko espiritua, konfiantza, jokalariak eta orrialdeko beste balio batzuk ez dira ikusiko. Horren arrazoia da hautatzaileek aukera dutela beren planteamendua diseinatzeko, aurkariak monitorizatzera eta haien jarraibideak etengabe eguneratzera behartuta egon gabe, ia hasierako txistua jo arte.

 
Server 070