Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Talde gehigarria

Platinum eta Diamond Supporter gisa, talde gehigarri bat izan dezakezu. Talde hori zure talde nagusia bezala kudeatuko duzu; hau da, talde gehigarriak bere jokalariak ditu, bere zelaia, bere finantzak, harrobiko taldea eta abar.

Talde gehigarri bat hasi

Edozein unetan has dezakezu talde gehigarria. Talde horrek zure talde nagusiaren herrialde berean joka dezake, edo nahiago izanez gero, beste batean, lekurik egonez gero, noski.

Talde gehigarriek diru apur bat izango dute hasieran (bestelako talde guztiek bezala), baina erabiltzeak ez du manager baimena atera beharrik.

Arau orokorrak

Talde gehigarri bakarra izan dezakezu.

Bi taldeen artean ezingo duzu inongo salerosketarik egin, eta ezin duzu jokalari erosi Gaur Non beste talde amaren taldea bai edo aurreko taldea dirua jasoko luke.

Talde gehigarria herrialde berean

Zure lehen eta bigarren taldeak ezingo dute multzo berean jokatu, ezta ere promozioan edo kopan (finalean salbu). Bi taldeek maila berean joka dezakete, baina, multzo desberdinean.

Bi taldeak lehen mailaraino iristen badira, beranduen sailkatu den taldeak ezingo du igo. Leku hori sailkatu gabe geratu den talde onenak beteko du (sailkapen onena duena), eta hark jokatu du multzo gorenean hurrengo urtean.

Bi taldeak lehen mailara une berean igotzen badira, talde nagusia igoko da soilik.

Talde gehigarria beste herrialde batean

Herrialde batean "atzerriko" erabileentzat libre dauden talde gehigarriak, herrialde horretan erabili gabe dauden taldeen araberakoa da. Herrialdearen tamainan eta dituen erabiltzaileen araberakoa izango da.

Taldeen %50a, gutxienez, lekuko erabiltzaileentzat gorderdik dago. Beraz, 168 klubeko liga batean, gutxienez horietako 84k etxeko erabiltzaileak izango dituzte (eta beste 84 lekuetan edozein erabiltzaile egon daiteke, etxekoa edo atzerrikoa). Baina herrialde bat %90ean bete bada, geratzen diren hutsuneak etxeko erabiltzaileentzat gordeko dira.

Multzoz aldatzen

Talde gehigarriek multzoz alda dezakete (hori posible denean) denboraldien arteko tartean horretarako ahalbidetzen den orrian; beti ere, beste taldea multzo berean ez badago, jakina.

Ikurrinak

Ikurrinak bereizita biltzen dira, talde gehigarriek euren bilduma propioa daukate.

Talde gehigarri baten aurka jokatzean, ikurrina berdin-berdin jasoko da, eta talde gehigarriak ere jasoko du beste bandera.

Lorpenak

Lorpenak erabiltzaileak eskuratzen ditu, eta ez talde bakoitzak.

Hauteskundeetan bozkatzen

Ezingo duzu zure talde gehigarria dagoen herrialdeko selekziorako bozik eman. Talde nagusia dagoen herrialdean bozka dezakezu soilik.

Porrot egitea

Talde nagusiak porrot egiten badu, ezingo duzu talde gehigarrian sartu.

Porrot egiten duena talde gehigarria bada, hura hasi eta 16 aste geroago ireki dezakezu talde gehigarri berri bat (beraz, hura ireki zenuenetik 16 aste baino gehiago pasa badira, une horretan has dezakezu talde berria).

Talde gehigarria itxi

Talde gehigarria edozein unetan itxi dezakezu. Baina, talde gehigarria isten baduzu, gutxienez 16 aste itxaron beharko dituzu berri bat irekitzeko.

Platinum / Diamond harpidetza amaitzea

Platinum edo Diamond harpidetza amaitzen bazaizu, talde gehigarriaren erabiltzaile izaten jarraituko duzu astebetez. Aste hori amaitzerakoan ezingo duzu taldea gehiago kudeatu. Harpidetza amaitu eta 7 astera sistemak zure talde gehiagarria ezabatuko du. 7 aste horien barruan Platinum harpidetza berriro eskuratzen baduzu, talde gehigarria kontrolatu ahalko duzu. Baina ez baduzu Platinuma tarte horretan eskuratzen, talde gehigarria jaberik gabe geratuko da, eta ezingo duzu gehiago erabili.

 
 
Server 080