Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Ordezkapenak

Hamaikakoaren kapituluan aipatu bezala, jokalari batek min hartzen badu automatikoki kokapen horretako ordezkoak bere tokia hartuko du. Baldintzatutako ordezkapenak ere egin ahal izango dituzu.

Aurrez baldintzaturiko ordezkapenak

Partida baterako ordezkapenak aldez aurretik ezar ditzakezu, bai nekaturik dagoen jokalaria aldatzeko edo baita taktika aldatzeko ere. Adibidez, aurrelari bat estra-atzelari bategatik ordezkatu dezakezu partidan duzun abantaila mantentzeko, edo atzelari bat aurrelari bategatik ordezkatu galtzen bazoaz. Jokalari bakar baten bakarkako agindua aldatzea ere erabaki dezakezu.

Aurrezko baldintzaturiko ordezkapen bat ezartzea

Ordezkapen bat ezartzeko zoaz "Ordezkapenak / Aginduak" atalera hamaikakoaren orrian. Zelaia uztea nahi duzun jokalaria aukeratu eta bertara sartuko den ordezkoa ere aukeratu. Ondoren ordezkapenaren baldintzak zehaztu behar dituzu. Ordezkapena minutu zehatz batetan gertatzea agindu dezakezu, edo/eta emaitzaren arabera izatea "baldintza aurreratuak" bistarazten badituzu. Honez gain, baldintza aurreratuetan zure jokalari batek (edo aurkariaren batek) txartel gorria ikustean ere ordezkapenak egin ditzakezu.

Bakarkako aginduak aldatzea

Bakarkako aginduak ere "Ordezkapenak / Aginduak" atalean aldatu behar dira. Ordezkaketa bat egitean bezala, aukeratu behar duzun jokalaria eta ezarri behar duzun baldintza aldaketa noiz egin nahi duzunaren arabera.

Bost agindu ezar ditzakezu

Bost agindu ezar ditzakezu gehienez (ordezkapenak eta agindu aldaketak). Baina gogoan izan epaileak ez dituela horietako hiru baino gehiago egiten utziko.

Aginduak baldintzak betetzen direnean ematen dira

Zure agindu guztiak partidaren aurretik ezarritako baldintzak bete bezain pronto emango dira. Baldintzak betetzen ez badira, ez dira aginduak emango. Agindu bat 65. minutuan egiteko ezartzen baduzu beste baldintzarik gabe, agindu hori 65. minutuan beteko da. Agindu bat 70. minuturako eta zure taldea irabazten badoa ezartzen baduzu, agindu hori 70. minututik aurrera beste baldintza betetzen den bezain laster emango da. Beraz markagailuan aurretik 80. minutuan jartzen bazara, orduan emango da agindu aldaketa hori.

70. minuturako bi agindu ezartzen badituzu, bat aurretik bazoaz eta beste gol bat baino gehiagogatik aurretik bazoaz, eta minutu horretan 3-0 irabazten bazoaz, bi aginduak emango dira une horretan.

Kontuan har ezazu: Bi ordena adibidez terminoak (berekin itxuratu baditu minutua eta emaitza), haiek ez dira exekutatuko une berean, baina sortu ziren ordenan egingo dute.

Partidaren ondoren zure agindu guztien zerrenda ikusi ahal izango duzu (baina ez zure aurkariak) izar puntuaketen orritik esteka baten bidez. Bertan aginduak noiz bete diren edo zergatik bete ez diren ere ikusi ahal izango da.

Ezin duzu min hartzeetarako ezer prestatu

Ezin da lesioetarako baldintzarik ezarri. Zure jokalari batek partidan zehar min hartzen badu, sistema automatikoa arduratuko da ordezkapen horretaz. Hala, min hartze batek zure ordezkapen sistema izorra dezake, benetako futbolean bezala.
 
 
Server 081