Cookie-ak erabiltzen ditugu - joko esperientzia hobea eskaintzen laguntzen digu.
Gure webgunea erabiltzerakoan, zure gailuan hainbat cookie gorde ditzakegula onartzen ari zara.

Partida: Taktikak

Partida bakoitzean zure taldeak erabil dezakeen taktika ezar dezakezu. Taktika bakoitzak bere abantailak ditu, baina baita desabantailak ere, beraz, kontuz aukeratu. Sei taktika mota (eta normala) daude. Taktikarik zehazten ez baduzu "normal" jokatuko duzu.

Taktika maila

Taktika batekin zer moduz jokatzen duzun, taktika horretan duzun mailaren araberakoa da. Maila hau jokalari ezberdinen dohainekin eta parte hartzen duen jokalari bakoitzaren eskarmentuarekin kalkulatzen da.

Zure taktikaren eraginkortasuna zure jokalarien mailaren araberakoa da. Gero eta jokalari hobeak zelai gainean, orduan eta taktika maila hobea beharko duzu eraginkortasun bera izateko. Praktikan, maila altuagoetan apaletan baina taktika maila hobea beharko duzu.

Presionatu

Taktika honekin zure jokalariek aurkariak presionatuko dituzte, ta gehiago konzentratuko dira aurkarien erasoak gelditzen zeureak sortzen baino. Presionatzea ona izan daiteke okerragoa zarela uste baduzu, eta gol gutxiko partida nahi baduzu.

Abantaila: Partida batean egon daitezken gol aukera kopurua murriztu dezakezu (bi taldeentzat).

Desabantaila: Zure jokalariak normalean baino azkarrago nekatuko dira.

Dohain Garrantzitsuak: Atezaina kenduta beste jokalari guztien defentsa mailak eta egoera fisikoak zehaztuko dute Presionatu taktikaren maila. Jokalari bat "Bortitza" bada, bere defentsa mailak bi aldiz kontatzen du. Zure jokalariak zenbat eta nekatuago egon orduan eta gutxiago presionatuko dute.

Presionatzen ari den talde batek gol aukera bat ezereztatzen duen bakoitzean partidako kronikan agertuko da. Ez duzu inoiz jakingo zein talderen erasoa zen. Bi taldeek presionatzen badute, eragina, batazbeste, bikoitza izango da. Horrez gain, jaurtiketa luzeak erabiltzen dituen aurkari baten aurka jokatzean, presionatzen duen taldeak jaurtiketa luzeak saihesteko aukera izango du.

Kontraerasoa

Kontraerasoen taktikaz, baloiaren jabetza aurkariari nahitaz ematen diozu, eta golaukera bat huts egiten duten bakoitzean kontraeraso azkar bat egiten saiatzen zara. Kontraerasoez jokatzea oso eraginkorra izan daiteke defentsa eta eraso indartsua baina zelaierdi txarra baduzu, batez ere zure aurkariak eraso ahula badu.

Abantaila: Eraso gehigarriak lortu ditzakezu (zure defentsak aurkariaren eraso bat gelditzean kontraerasorako aukera izango duzu).

Desabantaila: Zure zelaierdiko mailaren %7a galduko duzu.

Dohain Garrantzitsuak: Zure atzelarien pase eta defentsa dohainen baturak zehazten du kontraeraso maila. Paseak defentsa baino bi aldiz garrantzitsuagoak dira.

Eraso bat erratu den garaian zelaierdia menderatu gabe zegoen taldeak soilik atera diezaioke etekinen bat taktika honi (zelai erdia gutxienez %7an galdu behar duzu zigor taktikoa ezarri aurretik). Baloiaren jabetza zure bada, taktikaren desabantaila jasango duzu soilik. Kontraeraso guztiak kronikan azaltzen dira.

Erditik eraso

Erditik erasotzeko taktikaz, taldea bere erasoak zelaiaren erdi aldetik egiten saiatuko da, hegalak gutxiago erabiliz. Beste hitz batzuetan esanda, hegaleko ersoetako batzuk erdiko eraso bilakatuko dira.

Abantaila: Zure hegaleko erasoen %15-30 inguru erdiko eraso bilakatuko dira.

Desabantaila: Zure hegaleko defentsa (bi aldeetan) zerbait okertzen da.

Dohain Garrantzitsuak: Zelaiko jokalarien paseen dohainen baturak zehazten du izango duzun erditik erasotzeko taktika maila.

Hegaletako eraso bat erdirantz eramatea lortzen den bakoitzean, partidaren kronikak hala adieraziko du.

Hegaletatik eraso

"Erditik eraso" taktikak bezalako eragina du Hegaletatik Erasotzeko taktikak, baina justu alderantziz. Hau da, erdiko eraso batzuk hegaletako eraso bilakatuko dira. Normalean erditik hegaletatik baino eraso gutxiago egiten direnez, portzentualki eraso gehixeago bilakatuko dituzu.

Abantaila: Zure erdiko erasoen %20-40 inguru hegaletako eraso bilakatuko dira.

Desabantaila: Zure erdiko defentsa zerbait ahulduko da.

Dohain Garrantzitsuak: Zeilaiko jokalarien paseen dohainen baturak zehazten du Hegaletatik Erasotzearen taktika maila.

Eraso bat erditik hegaletara konektazen den bakoitzean, hori partidaren kronikan agertuko da.

Sormenez jokatu

Sormenez jokatzean zure jokalariak euren berezitasunak gehiago erabiltzen saiatzen dira, eta baita beste ezaugarri batzuk ere.

Abantaila: Partidan zehar bi taldeek gertaera bereziak izateko aukera handitzen da (bai positiboak eta baita negatiboak ere, eguraldi gertaerak barne).

Desabantaila: Zure defentsa zerbait okertuko da.

Dohain Garrantzitsuak: Sormenez jokatzearen taktikak ez du dohain berezirik behar eta ez du taktika maila zehatzik. Bera ondo baliatzeko gertaera berezietara ondo prestaturiko talde bat (berezitasunak dituzten jokalari asko edukiz, adibidez) gomendatzen da.

Urruneko jaurtiketak

Urruneko jaurtiketekin jokatzean zure jokalariak jokaldia amaierararte antolatzen saiatu ordez urrunetik jaurtitzen saiatuko dira. Hau da, erdiko eta hegaletako erasoak urruneko jaurtiketengatik ordezkatzen dituzu. Jaurtiketa batean jaurtitzailea eta atezaina alderatzen dira. Hau baliagarria izan daiteke zure erdiko/hegaletako eraso normalekin golak sartzeko zailtasunak badituzu eta jaurtitzaile onak badituzu.

Abantaila: Urruneko jaurtiketen taktikak erdiko eta hegaleko erasoen asko jota %30 inguru ordezkatzen ditu.

Desabantaila: Zure hegaleko eta erdiko erasoetan, eta baita zelaierdian ere, okerxeago jokatuko duzu.

Dohain Garrantzitsuak: Zelaiko jokalarien erremate eta baloi gelditu dohainek zehazten dute Urrunetik Jaurtitzeko taktika maila. Errematea baloi gelditua baino hiru aldiz garrantzitsuagoa da.

Eraso bat urruneko jaurtiketa bilakatzen denean, presioaz defenditzen ari den edozein taldek jaurtiketa moztu dezake aukera ezerezean utziz. Jaurtiketa moztua ez bada zelaiko jokalari batek jaurtiko du (erdilariek eta hegalekoek jaurtitzeko probabilitatea bikoitza da). Jaurtiketaren kalitatea jaurtitzailearen erremate eta baloi geldituko dohainen araberakoa da, eta ondoren atezaina jaurtiketa gelditzen saiatzen da bere atezaintza eta baloi geldituko dohainak erabiliz. Bai jaurtitzailearentzat eta baita atezainarentzat ere: bi dohainak eduki behar dira, eta hobe da bakoitzetik pixka bat izatea batetik asko baino.

Urruneko jaurtiketen aukera guztiak agertzen dira partidako kronikan, baita ezerezean geratu direnak ere.

 
 
Server 081