Langileak
Langile aproposak kontratatzea ezinbestekoa da zure taldean eta haren garapenean. Agian ez dituzu aulkian izango partidan zehar, baina jokalariekin arituko dira astean zehar, edo bestelako betebeharrak beteko dituzte klubean. Entrenatzaile nagusiaren lana osatuko dute, eta zuretzat, manager gisa, ezinbestekoa izango da taldean langile egokienak edukitzea.
Langilegoaren eragina eta mailaketa
Langile bat kontratatzen duzun bakoitzean, haren ekarpena taldean dagoeneko existitzen den ekarpenari gehituko zaio. Ekarpen hori ikusgai izango duzu beti. Baina taldeko estatistika eta ekarpenak dinamikoak direnez, eta faktore anitzek eragiten dienez, zaila da aurreikusten langile bat kontratatzean izango duen eragin zehatza. Ziur izan baina, ondo burutuko dituela lanak. Maila handigoko langileek ekarpen handiagoa egingo diote taldeari. Ekarpen hori lineala da —hau da, maila estra bakoitzak aurrekoaren kopuru bera hobetuko dizu beti. Sail bakoitzean langile bat baino gehiago badituzu, haien ekarpena bateratu egingo da, eta elkartuta ezarriko da. Alegia: 4. mailako teknikari laguntzaile batek, 2. mailako bi teknikari laguntzailek egiten duten ekarpen bera du. Gauzak errazteko, beti ikusgai izango duzu zure langileek taldeari egiten dioten ekarpena, baita kontratatu nahi duzun langileak egingo zukeen balizko ekarpena. Atal honen bukaeran, langileen sailei eta ekarpenei buruzko taula bat daukazu.
Langile kopurua
Lau langile kontrata ditzakezu guztira. Bi teknikari laguntzaile izan ditzakezu batera. Beste sailetarako, zuzendaritzak langile bakarra kontratatzen utziko dizu.
Kontratatzeak eta kaleratzeak
Langile bat kontratatzean, kontratuaren luzera aukeratu behar duzu, gutxieneko epea 16 astekoa delarik. Gero eta kontratu luzeagoa, orduan eta txikiagoa astean behineko soldata. Zure asmoak aldatu badira, kontratua eteteko aukera izango duzu, postu hori beste langile batekin betetzeko aukera izanik. Hala eginez gero, soldatan aurreztutakoaren bikoitza ordaindu beharko duzu; beraz, garestia izan daiteke asmoz aldatzea. Horrez gain, ezingo duzu langilea kanporatu ez kontratuaren lehenengo astean ezta ere azkenengo astean. Hori guztiaz gain ez duzu bestelako mugarik aldaketak egiteko garaian.
Kontratua eteten
Kontratu bat eteterako garaian, ordura arte aurreztu duzunaren bikoitza ordaindu beharko diozu langileari kitatze gisa. Adibidez, 13 asteko luzera duen kontratu bat duzu 3. mailako langile batekin, eta 8. astean eten nahi duzu. Ordura arte 4 800 US$ soldata 8 astez ordaindu duzu; denera: 38 400 US$. Dena den, langileari 8 asteko kontratua eskaini izan bazenio, 8 aste horietan 6 000 US$-eko soldata ordaindu izan zenezakeen; orotara: 48 000 US$. 9 600 US$ aurreztu duzu, eta kitatzea 19 200 US$ izango da.
Kostua asteko
Kontratuaren luzapena |
Maila 1 |
Maila 2 |
Maila 3 |
Maila 4 |
Maila 5 |
|
aste 1 |
2 115 US$ |
4 230 US$ |
8 460 US$ |
16 920 US$ |
33 840 US$ |
|
2 aste |
2 055 US$ |
4 110 US$ |
8 220 US$ |
16 440 US$ |
32 880 US$ |
|
3 aste |
1 890 US$ |
3 780 US$ |
7 560 US$ |
15 120 US$ |
30 240 US$ |
|
4 aste |
1 770 US$ |
3 540 US$ |
7 080 US$ |
14 160 US$ |
28 320 US$ |
|
5 aste |
1 710 US$ |
3 420 US$ |
6 840 US$ |
13 680 US$ |
27 360 US$ |
|
6 aste |
1 650 US$ |
3 300 US$ |
6 600 US$ |
13 200 US$ |
26 400 US$ |
|
7 aste |
1 575 US$ |
3 150 US$ |
6 300 US$ |
12 600 US$ |
25 200 US$ |
|
8 aste |
1 500 US$ |
3 000 US$ |
6 000 US$ |
12 000 US$ |
24 000 US$ |
|
9 aste |
1 440 US$ |
2 880 US$ |
5 760 US$ |
11 520 US$ |
23 040 US$ |
|
10 aste |
1 380 US$ |
2 760 US$ |
5 520 US$ |
11 040 US$ |
22 080 US$ |
|
11 aste |
1 320 US$ |
2 640 US$ |
5 280 US$ |
10 560 US$ |
21 120 US$ |
|
12 aste |
1 260 US$ |
2 520 US$ |
5 040 US$ |
10 080 US$ |
20 160 US$ |
|
13 aste |
1 200 US$ |
2 400 US$ |
4 800 US$ |
9 600 US$ |
19 200 US$ |
|
14 aste |
1 140 US$ |
2 280 US$ |
4 560 US$ |
9 120 US$ |
18 240 US$ |
|
15 aste |
1 080 US$ |
2 160 US$ |
4 320 US$ |
8 640 US$ |
17 280 US$ |
|
16 aste |
1 020 US$ |
2 040 US$ |
4 080 US$ |
8 160 US$ |
16 320 US$ |
|
Langile motak
Teknikari Laguntzailea
Taldearen entrenamenduaren eraginkortasunari, teknikari laguntzaileak emandako entrenamendu abiadura bonusa gehituko zaio. Ziurtatu, lehenik, entrenatzaile apropos bat duzula, dirua teknikari laguntzaileetan xahutu aurretik. Baina entrenatzaile aproposa baduzu, teknikari laguntzaileak kontratatzea estrategia egokia izan daiteke entrenamenduan oinarrituriko taldeentzat.
Maila |
Entrenamenduaren abiadura |
Min hartzeko arriskua |
Sasoia |
|
Bonusik ez |
40% |
Bonusik ez |
|
+3,5% |
+2,5% |
+0,05 |
|
+7% |
+5% |
+0,1 |
|
+10,5% |
+7,5% |
+0,15 |
|
+14% |
+10% |
+0,2 |
|
+17,5% |
+12,5% |
+0,25 |
Efektuak zehaztuta
Bonus horrek egungo entrenamenduaren eraginkortasuna biderkatuko du, zure entrenatzaile nagusiaren maila, entrenamenduaren intentsitatea eta egoera fisikoaren entrenamendua kontutan hartuta. Adibide gisa, entrenatzaile on bat baduzu, %100eko entrenamendu intentsitatearekin, eta egoera fisikoa %10ean entrenatuta, honako entrenamendu abiadurak lortuko zenituzke sortze-lan zoragarria daukan 22 urteko jokalari batekin
Teknikari laguntzaile gabe: 8 aste hurrengo mailara arte.
5. mailako teknikaria: 7 aste hurrengo mailara arte.
10. mailako teknikari konbinazioa: 6 aste hurrengo mailara arte.
Asko jota 2 Teknikari Laguntzaile izan ditzakezu aldi berean. Teknikari Laguntzaile bat baino gehiago badituzu, haien mailak gehitu eta batera emango dizkizugu, bonus bakar moduan. Alegia, 4. mailako Teknikari Laguntzaile batek 2. mailako bi teknikariren ekarpen bera egingo dizu.
Entrenamenduko eraginez gain, Teknikari Laguntzaileek bi albo efektu dituzte. Sasoia hobetuko dute, baina baita ere min hartzeko arriskua.
Min hartzeko arriskua partidako min hartzeen batez bestekoaren arabera kalkulatzen da, ez jokalariena, taldeena baizik. Zure taldearen oinarrizko balioa partidako 0,4 lesio dira. 5. mailako Mediku batekin 0,025era murriz dezakezu. Laguntzaile Teknikarien maila bakoitzeko 0,025 areagotuko da min hartzeko arriskua. Hau da, 5. mailako Teknikari Laguntzaile batek partidako 0,525era areagotuko du min hartzeko arriskua (0,15ekoa 5. mailako Mediku batekin), eta 5. mailako bi Teknikari Laguntzailerekin 0,65ekoa izango da min hartzeko arriskua (0,275ekoa 5. mailako Mediku batekin).
Aurretik azaldu bezala, Teknikari Laguntzaileak kontratatzearen aldeko efektua jokalarien sasoi ezkutua hobetzea da. 10 mailako Teknikari Laguntzaileen konbinazioa baduzu, ezkutuko sasoia 0,5 maila areagotuko duzu. Bestela esanda, 5. mailako bi Teknikari Laguntzailek, 5. mailako Teknikari Fisiko baten ekarpenaren erdia emango dizu.
Kategorietara itzuli
Medikua
Medikuek jokalarien fisiko orokorra zaintzen dute. Alegia, lesioak saihesteko neurriak hartuko dituzte, eta min hartuta dauden jokalariak osatuko dituzte. Trebetasun maila ona duen mediku bat kontratatuta, min hartzeko arriskua murriztu, eta mindutako jokalarien osatzea azkartuko duzu.
Maila |
Osatzeko abidura |
Min hartzeko arriskua |
|
Bonusik ez |
40% |
|
|
+20% |
-7,5% |
|
|
+40% |
-15% |
|
|
+60% |
-22,5% |
|
|
+80% |
-30% |
|
|
+100% |
-37,5% |
|
Efektuak zehaztuta
Zure taldeak partida bat jokatzen duen bakoitzean, jokalariek min hartzeko arriskua dute. Mediku bat izateak zure taldearen min hartzeko oinarriko arriskua murriztuko du. 5. mailako Mediku batek partidako 0,4tik 0,025era murriztuko du min hartzeko arriskua, baina kontuan izan beste faktore batzuk -Teknikari Laguntzaileak kontratatzeak, kasu- areagotu egin dezaketela arriskua.
Zure jokalari batek min hartzen badu, Medikuek azkarrago osatzen lagunduko diote. Hattricken, lesiotik osatzeko estimazioa astetan ikus dezakezu (astebete behar duela osatzeko, bi aste, hiru...). Osatuz joango da jokalarien eguneraketa bakoitzean, %90eko osasunera iritsi arte (zaurituta egon arren jokatzeko moduan egongo da), eta, bukaeran, guztiz osatu arte; noiz lesioaren zentzuak guztiz desagertuko baitzaizkio.
Lesio bera oinarri gisa hartuta, Medikuak kontratatuta edo kontratatu gabe dituzunaren arabera, jokalari batek guztiz osatzeko behar duen denbora erakusten dizu grafiko honek. Medikurik gabe, 19 urteko jokalari batek 3 aste beharko ditu osatzeko. 2. mailako Mediku batekin 2 astetan osatuko da (gutxi gorabehera). 5. mailako batekin, aste eta erdi inguru beharko du.
29 urteko jokalari batek, lesio berarekin, 6 aste beharko ditu osatzeko Medikurik kontrataturik ez duzunean. 1. mailako Medikuarekin, 5 astekoa izango da epea. 5. mailakoarekin, 3 aste baino gutxiago beharko ditu.
Kategorietara itzuli
Kirol psikologak
Joko psikologikoa fisikoa bezain garrantziatsua da, ia. Kirol psikologo bat kontratatuta, irabazteko giroa sor dezakezu. Langile mota honek taldeak bere buruarengan duen konfiantza eta talde izpiritua mantentzen lagunduko dizu.
Maila |
Talde Giroa |
Talde Segurtasuna |
|
Bonusik ez |
Bonusik ez |
|
|
+0,1 |
+0,24 |
|
|
+0,2 |
+0,48 |
|
|
+0,3 |
+0,70 |
|
|
+0,4 |
+0,92 |
|
|
+0,5 |
+1,12 |
|
Efektuak zehaztuta
Aurreko partidetan jasotako aginduek zehaztuko dute taldearen izpiritua. Neurketa bat amaitu bezain laster, izpirituak beherakada edo gorakada bat izan dezake, ezarritako aginduen arabera. Baina, normalizatu egiten da hurrengo partida iritsi bitartean. Alegia, oso izpiritu handia izanez gero, beheraka egingo du pixkanaka, eta oso apala baduzu, hobetzen joango da. Kirol psikologoak hobekuntzak ekarriko ditu prozesu horretan, zure taldearen izpirituak duen joera maila altuago batena ezarrita. Zer esan nahi du horrek? Polikiago egingo du behera izpiritu handia duzunean, eta azkarrago egingo du gora kontrako kasuan. Kontratatutako langile bakoitzaren trebetasun maila bakoitzaren hamarreko batekoa da jasotako bonusa. Hau da: 5. mailako Kirol Psikologo batek, puntu erdian areagotuko du taldearen izpirituaren balantzea.
Taldearen konfiantzan ere eragina du Kirol Psikologoak. Taldearen emaitzek eta sartu dituzun golek zehaztun dute, gehien bat, konfiantza. Baina, Kirol Psikologoak bonus bat emango dio konfiantzari. 5. ailako psikologo baten kasuan, maila oso bat gehiago igoko du zure konfiantza; edo, bestela esanda, bosten bat kontratatutako maila bakoitzeko.
Kategorietara itzuli
Jokalariaren errendimendua ez dute soilik trebetasun mailek eta egoera fisikoak zehazten. Sasoi aldaketak izaten dituzte jokalariek, eta faktore askok eragin dezakete horretan, baita arrazoi psikologikoek ere.
Teknikari Fisikoaren lana daukazun jokalari bakoitzetik ahalik eta gehien ateratzea da. Taldea partidarako prest eta motibatuta mantentzeaz arduratzen da. Teknikari Fisiko bat kontratatzea ez da epe motzerako erabakia, eta efektua ez da egonkorra - baina talde batzuentzat, eta egoeraren arabera, konponbide ona izan daiteke.
Maila |
Sasoia |
|
|
Bonusik ez |
|
|
|
+0,2 |
|
|
|
+0,4 |
|
|
|
+0,6 |
|
|
|
+0,8 |
|
|
|
+1 |
|
|
Efektuak zehaztuta
Jokalari baten sasoia, bere potentzialetik duen gertutasunaren arabera neurtzen da. Jokalarian ikus dezakezun balioa, uneko sasoia da, eta hori erabiltzen dugu partida simulatzean. Nolanahi ere, egungo sasoian joera bat dauka beti, eta hartzen duen joera horri ezkutuko sasoia deitzen diogu. Teknikari Fisiko bat erabilita, ezkutuko sasoiaren eguneraketetarako bonusa jasoko duzu. Ezkutuko sasoia birkalkulatzen den bakoitzean (bigarren aste bakoitzean, gutxi gora behera), ezkutuko sasoia 0,2 gehiago igoko da maila bakoitzeko. Hau da, 5. mailako teknikari fisiko batekin, ezkutuko sasoiak maila oso bat egingo du gora eguneraketa bakoitzean. Kontuan izan arren, hala eta guztiz ere sasoiak beherakada izan dezakeela, baina dneboran zehar zure batez bestekoa handiagoa izango da.
Kategorietara itzuli
Finantza zuzendaria
Finantza zuzendariak managerraren ekonomiaren malgutasuna areagotuko du. SOILIK ekonomikoki osasuntsu dauden taldeentzat balio du.
(Erabiltzaile hasiberria bazara, ez duzu zertan Finantza zuzendari bat kontratatu.)
Soldatak, jokalarien salerosketa ordainketak eta zelaia eraberritzeko proiektuak bezalako gastuentzat eskuragarri dagoen diruari muga bat jarriko dio normalean zuzendaritzak. Kapital horretatik haratagoko aktiboak gorde egingo ditu zuzendaritzak, taldearen egonkortasuna etorkizunean ziurtatzeko. Behar izanez gero, zuzendaritzak erreserba horretatik dirua emango dizu, baina era neurtuan. Superabita erreserba bihurtzen joango da, asteko irabazien %2 zehazki.
Finantza zuendari bat kontratatuta, zuzendaritzak erabil dezakezun aktibo handiagoa eta erreserbatik hartu dezakezun dirua erabiltzeko epe motzagoak eskainiko dizkizu. Trukean, zuzendaritzak baimenduko lizukeena baina era agresiboagoan erabili ahalko duzu zure dirua. Finantza zuzendari bat beharrezkoa izan liteke denboraldi batzutan dirua aurreztu, eta ondoren Kopa edo Liga irabazteko helburuarekin diru hori xahutu nahi duten taldeentzat.
Maila |
Gehienezko fondoa |
Itzulera/astero |
|
15 000 000 US$ |
50 000 US$ |
|
|
17 000 000 US$ |
100 000 US$ |
|
|
19 000 000 US$ |
200 000 US$ |
|
|
21 000 000 US$ |
300 000 US$ |
|
|
23 000 000 US$ |
400 000 US$ |
|
|
25 000 000 US$ |
500 000 US$ |
|
Adibidea: Izar taldeak 40 000 000 US$ bildu du. Finantza zuzendaririk gabe, zuzendaritzak 15 000 000 US$ aldi berean gastatzeko baimena emango lizuke soilik. Managerrak 2 000 000 US$ gastatuko balitu, kutxan 13 000 000 US$ izanda, Zuzendaritzak dirua sartuko luke managerrak erabilgarri duen kutxan, baina mantso, astero 50 000 US$.
Orain, Izar taldeak 3. mailako Finantza zuzendari bat kontratatu du. Dirua erantzukizun handiagoz gastatuko dela pentsatuko du zuzendaritzak. Baimendutako kapitala 21 000 000 US$ eurokoa izango da, eta astero 300 000 US$ euro sartuko dituzte kutxan. Kontuan 21 000 000 US$ eurotik behera dagoen bitartean, zuzendaritzak automatikoki 21 000 000 US$ euro gehiago jarriko ditu erreserbatik. Kutxako dirua 21 000 000 US$ eurotik gorakoa bada (jokalariren bat saltzeagatik, kasu) superabitaren %2ko erritmoan sartuko du dirua zuzendaritzak astero.
Kategorietara itzuli
Taktiken teknikaria
Taktiken teknikari bat kontratatzean, taldearen malgutasuna hobetuko duzu, estrategia mugimendu eta hamaikako mota gehiagorekin. Taktiken teknirariaren eragina epe motzean nabaritzen da, datorren partidan eragiten baitu soilik; ziurta ezazu, beraz, behar duzun unean kontratatzen duzula.
Maila |
Aldak. / agin. estrak |
Jokatzeko eraren malgutasuna |
|
Bonusik ez |
Bonusik ez |
|
|
+1 |
+20pp |
|
|
+2 |
+40pp |
|
|
+3 |
+60pp |
|
|
+4 |
+80pp |
|
|
+5 |
+100pp |
|
Efektuak zehaztuta
Ohiko partidako bost aginduen ordez (aldaketetarako, jokalariaren pentsaera aldatzeko edo horiek lekuz aldatzeko erabil daiteke) beste agindu bat gehiago izango duzu taktiken teknikariaren maila bakoitzeko. Hala, gehienez 10 agindu ezar ditzakezu taktiken teknikaria 5. mailakoa bada. Hori bai, kontuan izan neurketa bakoitzean asko jota 3 aldaketa egin ditzakezula, Taktiken tekinariarekin edo hura gabe.
Jokatzeko modua %100 defentsibo (lehenetsia defentsa gogoko duten entrenatzailea duzunean) eta %100 erasokorra (lehenetsia entrenatzaile erasokorra duzunean) artean egon daiteke. Erdibidean egongo da entrenatzaile neutrala baduzu. Partida bakoitzaren aginduen orrian aldatu ahalko duzu. Zure Taktiken teknikariaren maila bakoitzeko, 20pp-ko (portzentai puntu) malgutasuna izango duzu entrenatzailearen jokatzeko modua baldintzatzeko.
Adibidez, defentsa gogoko duen entrenatzaile bat baduzu, eta horrez gain 5. mailako Taktiken teknikari bat, jokatzeko modua %100 defentsibotik neutralera mugitu ahalko duzu. Ez erasoa ez defentsa gogoko duen entrenatzaile bat baduzu, eta harekin batera 5. mailako Taktiken teknikari bat; mugitzeko malgutasuna neutraletik bi aldeetako batera mugitu ahalko duzu: %50 defentsibora edo %50 erasokorrera.
Partida jokatzen den unean Taktiken teknikariak zure taldean egon behar du. Hamaikakoa eta agindua Taktiken teknikaria zenuenean egin bazenuen, eta gero hura kanporatu bazenuen edo kontratua ez berritzea erabaki, aurretik ezarritako estra aldaketa/aginduak ez dira erabiliko simulazioan, eta zure uneko entrenatzaileak lehenetsita duen jokatzeko modua hartuko da kontuan.